Desleialtasuna barkatuko al zenuke?

el_perdona_una_infidelidad_articulo_landscape

Bi aldiz handiagoa da gizon batek adarrak beste emakume batekin jarri dizkion neska-lagunarekin jarraitzeko probabilitatea,  gizon batekin jarri dizkionarekin baino. Hori dio Personality and Individual Differences aldizkarian argitaratutako ikerketa batek.

Emakumeekin alderantziz gertatzen omen da, ordea.  Aukera gehiago daude emakumeak harreman heterosexualak izan dituen mutil-lagunarekin jarraitzeko, harreman homosexualak izan dituenarekin baino.

Ondorio horretara heltzeko, Texaseko Unibertsitateko Jaime C. Confer psikologoak 700 ikasleri galdeketa egin zien. Norbaitekin hiru hilabetez harreman erromantiko eta sexuala zutela imajinatzeko eskatzen zien. Jarraian, desleialtasun kasu ezberdinen aurrean nola jokatuko luketen galdetzen zien.

Zehazki, boluntario gizonek % 50eko probabilitatea agertu zuten harreman homosexuala izan duen bikotekidearekin jarraitzeko. Ustez harreman heterosexuala izan duenarekin jarraitzekoa, ordea, % 22ra jaisten da. Emakumezkoek % 28ko probabilitatea erakutsi zuten harreman heterosexuala izan duen bikotekidearekin jarraitzeko. Harreman homosexuala den kasuan, %21era jaisten da probabilitatea.

Ikerketak gizonezkoek bikotekide multzoa izateko duten grina ulertzeko gakoak ematen ditu alde psikologikotik begiratuta. Era beran, hobeto ulertzen laguntzen du emakumeek bikotekide finkoa izateko duten grina.

Conferren esanetan, jeloskortasuna arrazoi ezberdinengatik pizten da sexuaren arabera. Gizonen kasuan, aitatasuna zalantzan jartzeak pizten du eta emakumeenean, berriz, abandonu beldurrak.

2 thoughts on “Desleialtasuna barkatuko al zenuke?

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: MvsgoA Ehiztzo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude