Sexu onenak zazpi minutu irauten ditu

Adituek diote ksexu honenaoitoak ez duela zertan zazpi minutu baino gehiago iraun. “Gau guztian zehar egitearena fantasia hutsa da”, adierazi dute.

Sexuaren inguruan mito ugari daude. Horien artean, sexu harremana zenbat eta luzeagoa, zenbat eta hobea dela dioena. Ez da egia, ordea. Poz zaitezte mutilak! Terapeutek esaten dutenez, gizon-emakumeen eta haien bikotekideen funtzionamendu sexualaren interpretazioa, gizarteak eragindako estereotipoetan oinarritzen da.

“Zoritxarrez, herri kulturak sexu harremanen inguruko aurreiritziak indartzen ditu. Askok zakil izugarrien fantasia izaten dute, harria bezalako erekzio gogorrena eta gau guztia irauten duen larru jotzearena”, gehitzen dute adituek.

Penn Estatuko Unibertsitateko Eric Corty eta Jenay Guardini ikertzaileek gai horren inguruan egindako ikerketan sexu harremanek izan behar duten iraupenaz galdetzen zuten. Helburua fantasia okerrak baztertzea eta jendeari sexu harremanen inguruko datu errealak eskaintzea zen.

Askok hamar minutura heltzen ez direlako etsipen handia izaten dute baina jakinean egon behar dira, sexuaren onenaz gozatzen ari direla. Kendu burutik pelikula pornoak eta ez izan konplexurik!

10 thoughts on “Sexu onenak zazpi minutu irauten ditu

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Hodei Castillo

  3. Pingback: Asier Elorza

  4. Pingback: Itziar Oteo

  5. Pingback: Leire

  6. Pingback: Xabier Zubizarreta

  7. Pingback: Itsaso Ugalde

  8. Pingback: Gaizka Duo

  9. Pingback: MvsgoA Ehiztzo

  10. Pingback: janire

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude