“Nola jakin dezaket pubisean zorriak ditudan ala ez?”

Gaurkoan pubis-zorrien inguruan galdetu dio irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari.

Irakurlearen galdera:

“Nola jakin dezaket pubis-zorriak (ladilak) ditudan ala ez? Aluan sekulako azkura izaten dut, baina, ez dakit ladilak diren edo ez. Zein tratamendu dago ladilentzat? Nire mutilari pegatu ahal dizkiot? Zein sintoma ematen dute? Nola jakin dezaket ladilak badira? Alua depilatzeak mesede egingo dit?”

Olatzen erantzuna:

“Ladilak pubiseko ilean egoten diren eta odola xurgatzen duten zorri txiki batzuk dira. Gehienetan bagina edo zakilaren inguruko ilean bizitzen dira eta oso erraz kutsatu daitezke beste pertsona batekin azal-azaleko kontaktua baldin badaukagu eta zer esanik ez kutsatuta dauden atalekin kontaktua baldin badago.

Pubis-zorriak edukitzen direnean azkura izugarria sentitzen da. Genitaletan azkura handia dugunean eta ladilak ditugun ala ez jakiteko bagina edo zakilaren inguruko ilea ondo begiratu behar dugu. Gehienetan, ileak ondo begiratuta erraz ikusten dira zorritxoak, baita hauen arrautzak ere. Pubis-zorrien kontra tratamendu ezberdinak daude, beraz ladilak ikusten badituzu medikurengana edo botikara joan zaitezke honen kontrako tratamendua eskatzeko.”

Zuk ere pubis-zorriak dituzu? Hala bada, orain badakizu zer egin behar duzun. Eta sexuarekin lotura duen beste edozein zalantza izatekotan ere badakizu nora jo. Olatz prest dago zure galdera horri erantzuna emateko. Bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta aurki erantzuna izango duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude