Etiketaren artxiboa: aho sexua

‘Cunnilingus’ perfektua lortzeko aholkuak

Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Era egokian egiten denean, aho-sexua jarduera erotiko atseginena izan daiteke neskentzat zein mutilentzat. Gaurkoan, neska bati “cunnilingus” perfektua egiteko zenbait aholku emango dizkizuegu Gazteako sexu-blogean.

Emakumeentzat ezinbestekoa da oso berotuta egotea, aho-sexua atsegina izateko. Beti azpimarratzen dugu sexu-harremanak izan aurretik musuek eta laztanek garrantzi handia dutela eta aho-sexua ez da salbuespena. Ezpainak, lepoa eta bular-puntak leunki laztantzea eta musukatzea bide ezin hobea da emakumeak behar bezala berotzeko.

Horrez gain, aho-sexua izaterakoan badaude aproposagoak izan daitezkeen zenbait jarrera. Erosoena emakumea ohearen ertzean etzanda egotea izaten da, horrela bikotekideak hobeto miazkatu ditzakeelako genitalak.

“Cunnilingusa” egiteko orduan oso garrantzitsua da astiro joatea. Hasteko, ezpain handiak eta txikiak miazkatzea komeni da eta ondoren, klitoria laztandu eta xurrupatzen hastea. Erritmo egokia lortu denean, atzamarrak ere erabili daitezke emakumeari atsegin handiagoa emateko.

Lesbianentzako cunnilingusa

el-sexo-oral-aumenta-los-casos-de-cancer-de-boca-y-faringe-450x337Aho bidezko sexua lesbiana askoren gozamen iturri da. 69 izenaz ezaguna den jarrera oso kitzikagarria da neskentzat. Halere, gerta daiteke nesketako batek besteak baino gehiago gozatzea, aho bidezko sexua praktikatzen dugunean, askotan, ahaztu egiten baikara bikoteari plazerra emateaz eta norberaren gozamenean soilik oinarritzen gara.

Alderantziz ere gerta daiteke. Kasu batzuetan, bikotearen gozamenean jartzen dugu arreta eta gure buruaz ahazten gara.

Kontutan izan behar dugu aho bidezko sexua ez dela genitalak laztantzean edota miazkatzean soilik oinarritzen, beste era bateko laztanek eta muxuek ere cunnilingusaren parte dira.

Cunnilinugsaren teknikak:

-Miazkatu klitoria: hasieran astiro-astiro eta gero abiadura handitu.

-Xurgatu gozo-gozo klitoria eta aldi berean estimulatu ingurua mingainarekin.