Etiketaren artxiboa: multiorgasmikoak

Mutil multiorgasmikoak. Existitzen al dira?

Sexo_AMBeti entzun izan dugu neskak multiorgasmikoak direla. Sexu harremanak dituzten bitartean emakumeek orgasmo bat baino gehiago izan dezakete denbora tarte laburrean. Baina mutilek? Existitzen al dira mutil multiorgasmikoak?

Askok kontrakoa uste badute ere, mutil askok orgasmo bat baino gehiago izaten dute sexua praktikatzen ari diren bitartean. Hori bai, argi izan behar dugu orgasmoa eta isurketa ez direla gauza bera, nahiz eta normalean aldi berean gertatu.

Mutil askok orgasmora iritsi gabe isurtzen dute hazia eta, era berean, posible da orgasmo bat edukitzea isurketarik izan gabe.

Beraz, mutil bat multiorgasmikoa izateko garrantzitsua da bi prozesu hauek ezberdintzen jakitea eta gogoan izatea orgasmo asko edukitzeak ez duela erekzioa jarraian errekuperatzearekin zerikusirik izan behar. Hain zuzen ere, erekzio bera mantentzen saiatu behar da mutila, isurketa izan aurretik berriro klimaxera iritsi ahal izateko.