Etorkizuneko sexu-jostailuak

VIOBRADORESNahiz eta, oraingoz, behintzat, jostailuak ez diren pertsonak ordezkatzeko gai izan, litekeena da urteen joan-etorrian sexuan berebiziko garrantzia hartzea. Izan ere, punta-puntako jostailu erotikoak diseinatzen dabiltza azkenaldian sexu-enpresa ezagunenak.

Eva da jostailuen artean berritzaileenetakoa. Klitoria eta barrabilak laztantzen dituen gailu hori emakumearen ezpain handietan kokatu behar da, sarketa praktikatzen den bitartean. Inork eutsi eta gidatu gabe, beraz, gai da genitalak estimulatzeko.

Gainera, erabiltzaile bakoitzari egokitutako jostailuak ere badira, bibragailu malguak, kasu. Intentsitatea, gailuaren forma eta bibrazioaren iraupena erabiltzailearen gustuen araberakoa izan daiteke, telefono mugikorrera jaitsitako aplikazio bati esker.

Horiez aparte, aipatzekoa da 64 funtzio ezberdin dituen sexu-jostailua merkaturatu duela BI Stronicek.

Bestalde, martxoan iritsiko da LittleBird, sakelako telefonotik, bluetooh bidez, zuzentzen den gailua. Honen helburua da irakurtzen dagoen liburuaren araberako sentsazioak transmititzea erabiltzaileari. Hau da, literatura erotikoa atsegin dutenek, adibidez, testuaren erritmoaren araberako bibrazioak jasoko dituzte app eta tramankulu berri honi esker.

Bukatzeko, haurdun uzteko gai den bibragailua ere existitzen da. Semenettek beste edozein jostailuren antzeko funtzionamendua dauka, baina badu ezberdintasunik ere, batez ere, likidoz bete daitekeela. Horrekin, emakumea haurdun utz dezake, baldin eta sartzen zaion likidoa semena bada, noski.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude