Klitoriaren sekretuak

Luziaren bisita izan dute Amaiak eta Julenek Gazteako ‘Akabo Bakea‘ saioan, sexu kontuez hitz egiteko. Aste honetan, klitoria hartu dute hizpide, ezaugarri eta zalantza esanguratsuenak argitzeko asmoz.

Gorputzeko atal hori ondo estimulatzeak duen garrantzia azpimarratu du Luziak; izan ere, nesken kasuan, soilik plazera sentitzeko balio du, hau da, ez dauka bestelako funtziorik. Itxurari dagokionez, 8 eta 12 zentimetro arteko luzera izateaz gain, zati bat ikusi egiten da eta bestea, berriz, baginaren barruan geratzen da.

Ondoren, klitoria estimulatzeko gakoak aztertu dituzte. Formula sekreturik ez dago, baina interesgarria izan daiteke zenbait aholku kontuan izatea. Behatzekin masaje zirkularrak egin daitezke estimulazioa lortzeko. Horrez gain, ezinbestekoa da neskak gunea ondo lubrikatuta izatea; bestela, litekeena da laztanekin mina sentiaraztea. Era berean, ahoarekin klitoria xurgatu edo presionatu dezakegu, baita mingainarekin laztandu ere. Posturaren arabera, bikotearen pubisarekin eta zakilarekin laztandu daiteke klitoria. Azkenik, bibradoreak eta dutxako ur-zorrotadak erabiltzen dituzte neska askok.

Klitoriaren inguruko bitxikeriei buruz ere aritu dira solasean. Ba al zenekiten, adibidez, klitoriaren bidez emakume guztiek lortu dezaketela orgasmoa?

Amaitzeko, entzule batek egindako galdera bati erantzuteko astia ere izan dute. Entzun, hemen, Luziak kontatutako guztia.

Klitoriaren sekretuak

Klitoriaren sekretuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude