Etiketaren artxiboa: gizonak

Orgasmoetan sakontzen

orgasmoIndartsu hasi zuten opor osteko “Luzia eta sexua” estreinako atala. Orgasmoa hizpide hartuta, barre algaraka eman zuten asteleheneko “Akabo Bakea” saioa.

Nesken kasuan, kilimak eta kontrakzioak omen dira klimaxera iritsitakoan gorputzak izan ohi dituen erantzun nagusiak. Orgasmo motei dagokienez, klitoritik lortzen den plazerrak hartzen du indarra nesken kasuan, baina bularrak laztanduta, muxuak emanez zein adimena erabilita emakumea orgasmora heltzeko gai dela azaldu zuen Luziak.

Mutiletan, berriz, eiakulazioa izan ohi da orgasmoaren erantzun argiena, nahiz eta gorputzak beti berdín jokatzen ez duen. Izan ere, isurketarik gabeko orgasmoak eta orgasmorik gabeko isurketak existitzen dira.

Orgasmoren intentsitateaz ere mintzatu ziren, eta kitzikapen maila gorenera iritsi aurreko bideak duen garrantzia azpimarratu zuten.

Iraupena

Badirudi orgasmo kontuetan emakumeak eta gizonak ez direla hain parekoak. Datuek erakusten dutenez, mutilen orgasmoek 3 eta 8 segundu artean irauten dute; aitzitik, emakumeenak, 13 segundotik gorakoak izaten dira.

Hain desberdinak al gara gizonak eta emakumeak?

Sexuari dagokionez, behin baino gehiagotan egingo genion galdera hori geure buruari. Ahal den neurrian, erantzun zuzena aurkitzen ahaleginduko gara jarraian.

Beti esan izan ohi da gizonek eta emakumeek jarrera desberdinak dituztela sexu kontuetan. Baieztapen hori abiapuntu hartuta, batzuen eta besteen jokabideen inguruko zenbait mito hedatu dira gizartean.

Desberdintasunak sexuari dagokioez.

Desberdintasunak sexuari dagokioez.

Askoren arabera, sexua nahi dutenean soilik agertzen dute sentiberatasuna gizonek; emakumeek, ordea, bikotekidea asebetetzeko onartzen omen dituzte harreman sexualak. Hainbat ikerketak argitaraturiko datuek, berriz, ez dute hori egiatatzen. Aitzitik, gizon nahiz emakumeek arrazoi berdinak ditugu sexua desiratzeko: beste pertsonarekiko sentitzen dugun erakarpena, plazer fisikoa lortzeko helburua eta, azkenik, ongi pasatzeko asmoa.

Bestalde, masturbazioak ere kontraesan ugari eragin izan du. Jakina omen da gizonak emakumeak baino gehiagotan masturbatzen direla, baina hori ere mitoa dela esaten du zientziak. Kontua da emakumeek ez dutela horren berri ematen, ezkutuan mantentzen dutelako askok eta askok, arrazoi kulturalak eta erligiosoak direla medio.

Azken finean, ez gara uste bezain desberdinak, urtetan zehar zabalduriko mitoak baino ez baitira ideia horiek guztiak.