Sexu-tendentzia berrienak

Etengabean aldatzen ari dira sexuaren inguruko modak eta tendentziak. Garai batean genituen kontzeptuek ez dute zerikusirik gaur egun nagusitzen ari diren ideiekin. Garapena geldiezina da eta ezin diogu bizkarra eman. Hortaz, zuen bizipen eta jakintza sexualak guztiz berrituko dituen kontzeptu batzuk emango dizkizuegu jarraian.

Precop-a zer den ba al dakizu? Oraintxe argituko dizugu: ezagutzen ez duzun norbaitekin izandako harreman sexuala. Izena aldatu zaion arren, aspaldiko ideia da. Kontu modernoagoak ere gehi ditzakezue zuen hiztegietara. Shagbag-a egitea, esaterako, hauxe da: irten aurretik, gaua beste norbaiten etxean igarotzeko beharrezko gauzak gainean eramatea, badaezpada ere.

Sexu tendentzia berriak

Sexu tendentzia berriak


Teknika zehatzagoetara igaroko gara jarraian. Probatu al duzu sekula footjob-a? Bikotea erotizatzea du helburu jarduera horrek, hankak erabiliz masajea emanda. Tickling-a ere oso modan jartzen ari da eta kilima erotikoetan oinarritzen den teknika da.

Azkenik, errutina sexualari aurre egiteko konponbidea behar baduzue, ekin King out-ari! Oso jarduera zabala da, koitoa ez den edozer onartzen duelako: muxuak, laztanak, etab. Bikotearen arteko desira areagotzeko aukera bikaina izan liteke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude