Yogak sexu-harremanak hobetzen ditu

yoga2Osasungarria izateaz gain, yoga oso onuragarria da sexu-harremanak izaterako orduan. Zenbait bikotek esfortzu fisiko handia egiten dute sexu harremanetan eta horren ondorioz, bizkarreko edo hanketako mina izaten dute. Kasu larrienetan lesioak sortzen dira bat-bateko mugimendu gogorrak egiteagatik.

Yoga praktikatzea oso mesedegarria da arazo horiek konpontzeko. Izan ere, kirol horrek asko laguntzen du estres maila txikitzen eta batez ere giharrak erlaxatzen.

Modu horretan gorputza erlaxatuago dago eta harreman sexualak askoz erosoagoak. Era berean, osasun arazoak izateko arriskuak asko murrizten dira.

Bilatu ezazu yoga eskolaren bat eta ikusiko duzu zure osasunak eta bizitza sexualak zenbat eskertzen dizuten!

4 thoughts on “Yogak sexu-harremanak hobetzen ditu

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Itsaso Gonzalez

  3. Pingback: klara!

  4. Pingback: erlantz ortiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude