Bikotekideak lagundurik, ekin masturbazioari

Zergatik ez masturbatu bivaginakotekidearekin batera? Bikotekide finkorik ez dutenek euren sexu grinak asetzeko darabilten ihesbide bezala ikusten dute masturbazioa askok. “Nire bikotekideak ez du masturbatu beharrik, nik badakit eta zer behar duen” dioten berberak dira. Oso oker dabiltza, ordea.

Egia da bi pertsonaren arteko sexua bizitzako alderdi garrantzitsu eta beharrizanen asegarri dela. Hala ere, masturbazioak bikotekideak baino hobeto bete dezake gure zenbait premia.

Bizitza sexual sano eta betea izateko, masturbazioa kontuan hartu beharreko jarduera da. Geure burua hobeto ezagutzen laguntzen du eta aberasgarria da. Gure gorputza kitzikatzeko modurik onenak zeintzuk diren jabetzeko garaia da.

Horrez gain, arazo sexual bat izanez gero, berau gainditzeko era izan daiteke masturbazioa. Bikotekidearen presiorik gabe, norbera nahikoa lasaitu eta erlaxatzeko beta ematen du, horrela edozein arazo gainditzen saiatzeko.

Azkenik, kontuan hartu beharreko xehetasun bat. Jende askoren ustetan, masturbatzeak sexu grina agortzen du. Hori ez da inolaz ere egia. Bakarkako sexuak ere, gure sen erotiko eta beroenak pizten ditu. Gainera, bikotekidearen erritmo sexuala ezberdina denean, alternatiba egokia izan daiteke masturbazioa.

5 thoughts on “Bikotekideak lagundurik, ekin masturbazioari

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Irlatxo

  3. Pingback: EuskalTroll

  4. Pingback: Irene Makeila

  5. Pingback: Nerea Hernandez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude