Eta neskak masturbatzen dira? Orduan, zergatik ez dute ezer esaten?

Oraindik, askotan horrelako galderak entzuten dira. Gaur egun, lehengo testuan aipatzen nuen bezala, askotan entzun ohi da masturbazioa onuragarria dela, eta masturbatzeak ez dituela ondorio kaltegarriak. Noski, eta jakin badakigu ere norberaren esku dagoela bere gorputza laztantzea, bere organo genitalak zirikatzea, eta abar…

Aspalditik, ikasten ari gara gure gorputza gurea dela, eta urteetan eraman dugun zama, beldurrak, eta bekatuak gainetik kentzen saiatzen gara. Eta hau ez da lan makala. Hala ere, badirudi askatasunak, gure intimitateaz edonon eta edonorekin hitz egitea dakarrela, eta guztiok esan behar dugula sexu kontutan, zer eta nola egiten dugun.

Baina, galdetu al diogu geure buruari, zergatik gure inguruko neskek ez duten ezer kontatzen? Eta, zergatik kontatu behar dute bere intimitatean gertatzen dena? Zertarako behar dugu informazio hori?

Pertsonek intimitatea norekin eta nola konpartitu nahi duten erabaki behar dute. Egiten duguna ez komentatzeak ez du esan nahi ez dela egiten. Gainera, helburua ez da egiten dugun hori plazaratzea, baizik eta egiten duguna gogoz egitea, plazerra bilatzen, eta inolako kulparik ez sentitzea.

1 thought on “Eta neskak masturbatzen dira? Orduan, zergatik ez dute ezer esaten?

  1. Lotsagabe

    Ya, kontatzen dezuna ondo dao. Masturbazioa intimoa da eta ez dao zer egiten dezun kontatu beharrik. Baina, ikasi in nahi deu ta jarri itzazu mesedez adibide batzuk.

    Erantzun

Utzi erantzuna Lotsagabe(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude