Zein da antisorgailurik eraginkorrena?

condonesAntisorgailu mota asko existitzen da, nahiz eta horietako batzuk oso ezagunak ez diren. Kontua da, gehienak emakumeei zuzenduta daudela; kondoia eta basektomia salbu.

Hori horrela, gizonentzako antisorgailuek iraultza ekar lezakete. Izan ere, sexu-adituak ikerketak egiten dabiltza, gizonei zuzendutako metodo gehiago merkaturatzeko asmoz: besteak beste, injekzioak, partxeak eta espermatozoideak hiltzen dituen gel batean jarri dute arreta azkenaldian.

Ohiko metodoetara itzuliz, aipatzekoa da kondoiak % 98ko eraginkortasuna duela, esponja izenarekin ezaguna den antisorgailuak % 85 ingurukoa, eta pilulak zein eraztun baginalak % 99,7koa.

Diafragma ere erabiltzen dute hainbat emakumek. Kasu honetan eraginkortasuna %94 ingurukoa da. Aipatzekoa da, halaber, erabilera egokia emanez gero soilik betetzen dutela babesteko funtzioa antisorgailuek, bestela, efikazia nabarmen jaitsi daiteke.

“Coitus interruptus”, edoskitzea eta “ogino “ delakoa, aitzitik, ez dira antisorgailuak. Horrenbestez, ez dute emakumea haurdunalditik babesten.

Bukatzeko, jakina da preserbatiboa dela sexu bidezko gaixotasunen kutsatzea saihesten duen metodorik arrakastatsuena.

Entzun “Luzia eta sexua” tartea, oso-osorik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude