Etiketaren artxiboa: putetxeak

615 euro, dutxa erotiko baten truke

brrr00Herrialde benetan bitxia da Japonia, eta teknologien munduan oso aurretik badoaz ere, sexu kontuetan emakumea gizonaren zerbitzura dute oraindik ere. Aste honetan “Luzia eta sexua” tartean ezagututako lokal motak ikustea besterik ez dago horretaz jabetzeko.

Berrietan berriena emakumeen ipurdiak miazkatzeko propio prestatutako “jatetxeak” dira. Dena den, bestelako lokalak ere badituzte; areto arrosak, kasu. Horiek aho bidezko sexuan daude espezializatuta. Gizonek bono bat erosten dute, eta, horren truke, zerbait hartzen duten bitartean, felazio bat jasotzen dute.

June Bride Soaplanden, berriz, 615 euroko prezioa dauka eztei-jantzia duen emakume batek bezeroari emandako dutxa edo bainuak. Harrigarria badirudi ere, beren-beregi horretara joaten dira mutil asko aipatu lokalera.

Bestelakoa da Densha Go Go delakoa. Hain zuzen ere, metro bagoi bati deitzen diote horrela. Bertan, bagoian bidaiatzen duten emakumeei eskua sartzeko eskubidea dute mutilek.

Aipatzekoa da, halaber, komikietako pertsonaiek zein mozorroek japoniarren fantasiak betetzen dituztela maiz. Hori horrela, hainbat lokal tematiko zabaldu dituzte Japonian.