“Ni fardelekin kitzikatzen naiz, eta zu?”

sexuNolabait esateko, askorentzat ezezaguna da fetitxismoaren mundua, nahiz eta, ziur asko, ezagutzen ez duten horiek ere baduten fetitxeren bat. Askotarikoak izan daitezke kitzikatzen laguntzen diguten objektu edota pentsamenduak; horietan ohikoena, beharbada, takoidun oinetakoak.

Dena den, badira hain ohikoak ez diren fetitxeak ere. Fardelek, adibidez, arrakasta dute ohean, Autonepiofilia gustuko dutenen artean. Fardelak ez ezik, txupeteak eta biberoiak ere atsegin dituzte baten batzuek; batik bat, gizonezko heterosexualek.

Hori gutxi ez eta, pelutxeak hautatzen dituzte Plushofilia praktikatzen dutenek. Panpina bera edota pelutxedun mozorroak behar dituzte sexu-harremanak praktikatzerakoan. Horrela, orgasmora iristeko bidea errazten dute, eta, ondorioz, errazago kitzikatzen dira.

Bukatzeko, aipatzeko modukoa da, baita ere, intsektuek badutela tartea sexu-harremanetan. Aracnofilia eta formifilia dira, kasu honetan, praktikarik ezagunenak. Batean, armiarmak erabiltzen dituzte laztanak egiteko. Bestean, berriz, beste edozein intsektu motarekin egiten dituzte kilimak: bai bizkarrean edo lepoan, baita genitaletan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude