1. Gizonezkoen % 5ak soilik erabiltzen dute kondoia. Datu honek herrialde garatuak zein azpigaratuak hartzen ditu kontuan.
2. Lau motako kondoiak daude:
Gehienak latexkoak dira, baina poliuretanozkoak ere badaude; pertsona alergikoei zuzenduta daude horiek.
Halaber, arkumeen larruarekin egindakoak daude, baita emakumeentzako kondoiak ere.
3. Ez dute aldaketarik izan
1920an asmatu zituztenetik, ez dute aparteko aldaketarik edo berrikuntzarik izan.
4. Kondoiaren erabilerak ez du sexu-kalitatean eraginik
Inkestek, behintzat, horixe diote.
5. % 98ko eraginkortasuna dute
Eraginkortasun handienetakoa duen antisorgailua da. Gainera, sexu bidezko gaixotasunetatik babesten gaitu.
6. Emakumezkoak dira kondoiak erosten dituztenen erdiak
Kondoi erosleen artean ia erdia emakumezkoak dira.
7. Institutuko ikasleen herenak soilik daki nola erabili
8. Bill Gatesek kondoi “hobeak” ekoitzi nahi ditu
Bill and Melinda Gates Foundation elkarteak 100.000 dolar eskaini ditu kondoi berrien ikerketarako. Etorkizuneko kondoien artean egon litezke zakilaren tamainara eta formara egokitzen direnak.