Etiketaren artxiboa: jostailu sexualak

Gizonak eta orgasmo plantak

Hamar emakumetik zazpik orgasmo plantak egin dituzte inoiz.

Hamar emakumetik zazpik orgasmo plantak egin dituzte inoiz.

Kansaseko Unibertsitateko ikerketa baten emaitzen arabera, hamar emakumetik zazpik orgasmoa izatearen plantak egin dituzte inoiz. Gizonezkoen artean, % 28k onartu zuen holakorik egin izana. Ikerketa hau Daily Mail egunkariak kaleratu du.

Hori egiteko arrazoi berberak eman zituzten emakumeek zein gizonek: bikotekideak klimaxa eurek baino lehen lortu izana etsigarria dela iritzita, orgasmoaren itxurak egin behar zituztela pentsatu zuten. Horren plantak egiteko beste arrazoi batzuk ere eman zituzten: kidearen sentimenduak ez mintzea eta orgasmoa izatera helduko ez zirela konturatuta gogaitzea, besteak beste.

Journal of Sex Research aldizkarian argitaratutako ikerketa honetan, 281 gizon-emakumeri egin zaie beraien sexu ohituren gaineko galdeketa. Honen bidez jakin denez, presiopean izateagatik egiten dituzte orgasmoaren plantak pertsona gehienek, batez ere gizonek.

Galdeketaren emaitzen arabera, gizonek orgasmoa sentiarazteko gaitasunari ematen dioten garrantzia dela eta, bikotekidea horren plantak egitera behartuta sentitzen da, esperantza hori bete dadin. Tracey Cox sexu kontuetan adituak esan duenaren arabera, “emakume batzuek ongi pasatzen ari direla erakusteko beharra sentitzen dute”. Emakumeek koitoaren bidez klimaxera heltzeko zailtasunak dituztela eta horrek ere orgasmoaren plantak egitera eramaten dituztela ere adierazi du adituak.