Harreman sexual dibertigarriagoak izateko aholkuak

Sexua ongi pasatzeko tresna dela eztabaidaezina da. Hala ere, hainbat teknika eta joko erabilita, are dibertigarriagoa izan daiteke. Propamen batzuk aztertuko ditugu gure blogean.

Joko sexualak

Joko sexualak

Probatu al duzue sekula jogurta partekatzea? Erabateko plazerra izan daiteke pausu hauek jarraituz gero. Lehenik eta behin, kendu tapa poliki-poliki. Ondoren, gogoratu ez duzula koilararik erabili behar, gure bikotekidearen gorputz-atalak baizik. Horretarako, ipini jogurt apur bat azalean eta joan zure ahoarekin eskaintzen.

Antzeko teknika erabili dezakezue, baina osagaiak aldatuta. Hartu frutaz beteriko erretilua ardo hotz batekin lagunduta. Jarraitu jogurtarekin erabilitako teknika bera jan eta edateko. Ez dute sardexkek eta edalontziek balio!

Jan kontuak sexuarekin nahastea ez baduzue gustuko, beste aukera bat emango dizuegu. Ispiluak dituen gelaren bat aukeratu eta ekin bertan jolasari! Ikusi zer nolako mugimenduak eta keinuak egiten dituzuen elkarrekin gozatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude