Viagraren lana egiten duen kondoia

condoms_31Futura Medical enpresak Viagraren lana egiten duen kondoi bat asmatu du. Substantzia hodi-zabaltzaile bat askatzen du horrek, zakilaren tamaina handitu eta erekzioak luzatzen laguntzen duena.

Enpresaren bozeramaile batek adierazi duenez, kondoiak substantzia berezi baten kantitate txikia du puntan eta, horri esker, zakilak odol jario handiagoa izaten du: “Kondoiarekin egindako ikerketa zientifikoek frogatu dutenez, zakilaren tamaina handitzen du eta gizonak sexu-harreman luzeagoak izan ditzake”.

Gainera, produktua merkaturatu aurretik egindako azterketa horretan, ondorengo emaitzak lortu zituen Futura Medicalek: ohiko kondoiak erabiltzen dituzten gizon-emakumeen % 88k kondoi berri hori nahiago zutela adierazi zuten, eta sexu-harremanetan kondoia erabiltzera ohituta ez daudenen artean, % 44k hori erabiltzen hasteko interesa azaldu zuten.

Produktua Europar Batasunean zein Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatzeko behar dituen baimenak lortu ostean, enpresak Durex markaren esku utzi du kondoi berezi horren produkzioa eta urte amaierarako dendetan eskuragai izatea espero du.

Enpresaren bozeramaileak adierazi duenez, kondoiak substantzia berezi baten kopuru txiki bat darama puntan eta horri ezker, zakilak jasotzen duen odol jarioa handitu egiten da: “Kondoiarekin egindako ikerketa zientifikoek, zakilaren neurria handitu eta gizon batek sexu-harremanak izaten irauten duen denbora tartea luzatu egiten dela frogatu dute”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude