Monthly Archives: January 2016

Angelina Jolie eta Brad Pitt banandu egin dira

brad_foto610x342Komunikabideetan maiz entzun dugu Angelina Joliek eta Brad Pittek harremana hautsi dutela. Hori horrela, albiste horrek oihartzuna hartzen duen bakoitzean zurrumurru berri baten aurrean gaudela pentsatzen dugu. Dena den, badirudi oraingo honetan albisteak pisua hartu duela, eta litekeena da bikoteak banantzeko erabakia hartu izana.

Joliek eta Pittek ez dute gustuko beren bizitzei buruz hitz egitea, beraz, zaila izango da bikoteak berak albistea baieztatzea.

Zurrumurruek diotenez, Brad izan da erabakia hartu duena. Horixe da, bederen, Iparramerikako zenbait komunikabidek zabaldu dutena: lan kontuengatik bakoitza bere aldetik bidaiatzen dabiltzanez, maitasuna bukatu egin da.

Egia izatekotan, Hollywoodeko historiako dibortziorik garestienetakoa izango da.

Chris Martinen 6:1 dieta

Hchrisasiera batean musika izaten zuen hizpide Chris Martin abeslariak, baina Gwyneth Paltrow aktorearekin ezkondu zenetik, osasuntsu jateak duen garrantziaz jabetu eta afera horri arreta berezia jartzen hasi zen.

Gauzak horrela, Iparramerikako irrati-kate batean egindako elkarrizketan aitortu du 6:1 dieta jarraitzen duela gaur-gaurkoz.

“Sormena lantzeko balio dit, eta abestiak idazteko orduan askoz produktiboagoa naiz”, adierazi du Coldplay taldeko abeslariak. Gainera, aipatu dietak ahotsa berehala hobetzeko balio duela esan du.

Baina zertan oinarritzen da dieta?

Bada, astean barau-egun bat egiten du Martinek. Bien bitartean, haren emazte-ohiak asmo berriak ditu 2016rako. Orain arte denetariko frutazko zukuak hartzen zituen egunero, baina, dirudienez, barazki zopengatik ordezkatuko ditu zukuak aurrerantzean.

Paulina Rubiok beste seme bat izango du

MÉXICO-MÚSICAAurki beste mutikotxo bat izango du etxean Paulina Rubiok. Abeslariaren amak jakinarazi duenez, Gerardo Bazuarekin (egungo bikotea) espero duen umetxoa mutila izango da.

Mexikoko La Voz saioan ezagutu zuten elkar Rubiok eta Bazuak. Kantaria coach lanetan aritu zen bertan, eta Gerardo lehiakide zen orduan.

“Ume berri bat etxean, zoragarria da. Paulina zoriontsu dago. Bi mutikotxo izango ditugu”, adierazi du amonak Mexikoko telebista saio batean.

Era berean, haren alabak Bazuarekin duen harremanaren inguruan mintzatu da: “Gizon on-ona da, oso jatorra eta maitekorra da nire alabarekin eta ilobarekin”.

Bigarren umea

Duela bost urte jaio zen Andrea Nicolas, Paulina Rubioren lehenengo semea. Nicolas Vallejo-Nagerarekin izango harremanaren fruitu izan zen Andrea.

Leonardo DiCaprio, bikoterik gabe

leonardo2016a banatuta hasi dute Leonardo DiCapriok eta Kelly Rohrbach aktore eta modeloak. Duela gutxi zenbait komunikabidek zabaldu zuten ezkontzekoak zirela, baina egun batzuk geroago US Weekly aldizkariak informazio hori ezeztatu eta harremana hautsi dutela iragarri du. “Konpromiso asko dituztelako utzi dute harremana”, adierazi du aipatu iturriak.

Aurreko urteko udan hasi ziren elkarrekin. Denbora gutxi iraun duen harremana izan da, beraz, baina dirudienez lagun moduan bukatu dute, eta hausturak ez omen dauka zerikusirik hirugarren pertsona batekin. “Oso lanpetuta daude. DiCapriok pelikula bat estreinatu behar du aurki, eta Rohrbach munduko modelo handienetakoa da”.

Azken aldiz Esker Emate Egunean ikusi zituzten elkarrekin, besteak beste, Justin Bieber, James Middleton eta beste hainbat izar gonbidatu zituzten jai erraldoian.

Hausturaren harira, AEBko hainbat komunikabidek zehaztu dute Joan den igandean Nikki Beachen egon zela DiCaprio, emakumez inguratuta.

Zeri diote beldurra ‘xelebriti’ek?

PamelaDenok diogu zerbaiti beldurra, eta pertsonaia ezagunak ere ez dira horretaz libratzen. Robert Pattinsonek, adibidez, ezin du aldamenean zaldirik izan. Scarlett Johansson, berriz, labezomorroekin izutzen da.

Badira, era berean, ekaitzekin oso urduri jartzen direnak; Madonna abeslaria, kasu.

Michael Jordanen ikara ezagunena, berriz, nahiko justifikatuta dago. Izan ere, saskibaloi-jokalariak itsaso zabalari dio beldurra, duela urte batzuk lagun bat itota hil zitzaziolako.

Denen artean harrigarriena, beharbada, Johnny Deep aktorearen afera da. Behin baino gehiagotan aitortu izan duenez, pailazoekin izutzen da. Nicole Kidmanek, ostera, ezin ditu tximeletak ikusi.

Kontraesankorra dirudien arren, Pamela Andersonek ez ditu izpiluak gustuko. Are, gorroto omen ditu izpiluak. Hori da, bederen, aktore ile-horiak sarritan esan izan duena.

Bukatzeko, Keanu Reevesek ez ei du atsegin logela ilun batean bakarrik lo egitea, eta Woody Allen, besteak beste, altueren, leku itxien, leku irekien, hoteletako dutxen, egunsentien, umeen eta armiarmen beldur da.

 

Hau da hau marka!