Tag Archives: Katy Perry

Robert Pattinson eta Katy Perry, lagun minak baino gehiago?

Badirudi Kristen Stewart eta Robert Pattinson sagako aktoreek bertan behera utzi dutela elkarrekin zuten maitasun harremana. Ez da lehen aldia, baina, oraingoan, behin betiko erabakia omen da.

Hedabide askok eman dute albistearen berri. Antza denez, Pattinsonek etxetik alde egin du, bikotekidearekin zuen konfiantza erabat galdu eta gero. Izan ere, maitale ohiari mezuak bidaltzen harrapatu du Kristen Stewart. Ez dago, hortaz, atzera bueltarik!

Erabakiak eragindako saminari eta tristurari aurre egiteko, Katy Perry lagun minarengana jo du aktoreak, laguntza eske. Elkarrekin ikusi dituzte zenbait kazetarik, eta oso maitekor, gainera, Santa Barbara inguruan. Hori dela eta, lagun minak baino zerbait gehiago ez ote diren diote askok, azkenaldian. Bikote berria ote dago martxan? Adi egongo gara, Gaztean, azken ordukoen berri emateko!

Twilight

Katy Perry eta Robert Pattinson

Katy Perry eta Robert Pattinson

Rihanna eta Katy Perry, euren mutil-lagunen erruz aldenduta

Rihanna eta Katy Perry

Lehenagotik ere bagenekien Rihannaren mutilak bi artisten arteko erlazioa oztopatzen duela. Katy Perryk ez du inoiz gustuko izan bere lagunaren bikotekidea, eta ez du begi onez ikusten Rihanna eta Chris Brown berriro ere elkarrekin egotea. Baina gaurkoan egoera irauli egin dela dirudi, eta Rihanna da Katyren mutila, John Mayer, ikusmiran duena.

Bikote horrengandik gertu dagoen pertsona batek Star Magazine aldizkariari aitortu dionez, Katy hipokrita hutsa dela esan du Rihannak. Bere ustez, John Mayer mundu osoko pertsonarik gorrotagarrienetakoa da, eta ez du batere gustuko bere lagunarentzat.

Egia da John Mayer ez dela aurki daitekeen gizonik zintzoena, eta berak argi utzi du hori, baina Chris Brownekin alderatzea (Rihana jipoitu egiten zuen) gehiegitxo da, beharbada… Dena dela, espero dugu honek guztiak eragin handirik ez izatea bi artisten arteko harremanean.

Katy Perryk sexu-harremanak izan nahi ditu Rihannarekin

Katy Perryren eta Rihannaren arteko harremana primerakoa da, eta aspalditik dakigu bi abeslariek kanta bat prestatu nahi dutela elkarrekin. Oraingoan, Katy Perryk adierazpen harrigarriak egin ditu bere lagun minaren inguruan.

Wild 94.9 irrati kate estatubatuarrean egindako elkarrizketa batean, etorkizunean Rihannarekin sexu-harremanak izateko asmoa daukala aitortu du kantari ezagunak. Txantxetan egindako elkarrizketa izan arren, irratiko aurkezlea erabat harritu zuen abeslariaren aitorpenak.

Elkarrizketan oso eroso zegoenez, beste hainbat galdera gordini erantzun zien abeslariak. Hasteko, aurkezleak artista ezagun batzuen izenak eman zizkion, eta horiekin sexu-harremanak izatea gustatuko litzaiokeen ala ez erantzun zuen abeslariak. Drakeren eta Eminemen inguruan galdetu ziotenean, baietz erantzun zuen; Chris Browni buruz, berriz, ezezko biribila eman zuen Perryk. Noizbait hirukoterik egin ote duen galdetu ziotenean, ez zuen ezer erantzun.

Hona hemen elkarrizketaren bideoa, ingelesa menperatzen dutenentzako:

Nork dauka munduko eskoterik onena?

Scarlett Johansson. Argazkia: Stephen Lovekin, Getty Images

Jakina da eskotea gorputzeko atal garrantzitsua dela emakumeentzat, segurtasuna eman eta sentsual sentitzen laguntzen duelako. Gainera, gizonezkoentzat ere oso gune erakargarria izan da beti. Wonderbra lentzeria markak emakumearen gorputzari omenaldia egin nahi izan dio, Martxoaren 30ean Eskotearen Eguna izan dela eta, eta emakume ospetsuen artean eskote onenak edo erakargarrienak aukeratu ditu zerrenda bat egiteko.

Zerrendaren postu gorenetan Holly Willoghby aurkezle eta modeloa, Scarlett Johansson aktorea eta Beyonce eta Rihanna abeslariak ditugu.

Aurreko guztiak gaur egungo neska ezagunak badira ere, euren edertasunagatik historia markatu duten beste zenbait emakume ere badaude zerrenda horretan; Marilyn Monroe eta Brigitte Bardot mitikoak, esaterako.

Dita Von Teese, Katy Perry, Kim Kardashian eta Lara Stone dira zerrendan sartu diren beste emakume ospetsu batzuk.

2012ko banatzeak

2012a hasi besterik ez da egin eta bikote ospetsu andana banatu da dagoeneko. Joan den urtea baino okerragoa izango al da hau bikoteentzat?

Seal eta Heidi Klum banatu egin direla jakin dugu gaur. Elkarrekin sei urte ezkonduta eman eta lau seme-alaba izan  ostean, amaitu da maitasun istorioa. Nork esango luke orain dela egun batzuk?

Hollywoodeko beste bikote ezagun batenak ere egin du. Johnny Deep eta Vanessa Paradis banatu egin dira “People” aldizkariaren arabera. Aktoreak eta artista frantziarrak ia 14 urte egin dituzte batera, Parisen, “maitasunaren hiriburuan”, bat-batean maitemindu eta gero.

Marc Anthonyk eta Jennifer Lopezek osatutako bikote mediatikoa duela sei hilabete zapuztu zen baina eskutik helduta ikusi ditugu aste bukaera honetan, biek elkarlanean ekoizten duten telebista programa baten aurkezpenean. Dena den, bakeak egin bai, baina ez dirudi berriz elkarrekin itzuliko direla. Izan ere, Anthonyk bikotekide berriaren omenez tatuajea egin du.

Ez du asko iraun Katy Perryren eta Russell Branden artekoak. Urte berriarekin batera dibortziatzea erabaki dute. Informazio fidagarria da, gainera; izan ere, artistak Twitterretik borratu du Brand, eta senarrak bideo bat grabatu du ezkontza eraztuna kentzen.

Denak ez dira berri txarrak, ordea. Avril Lavigne eta Brody Jenner banatu egin zirelako zurrumurruak entzun genituen duela egun gutxi. Gezurtatu egin du artista kanadarrak Twitter bidez.

Rihanna, Katy Perryren dibortzioaren erruduna

Katy Perry nahiko abailduta dabil Russell Brandek dibortzioa eskatu zionetik eta Rihanna hartu du alboan une gogor hauek igarotzeko. Badirudi New Yorkeko kantaria Barbados aldera joatekoa dela apur bat lasaitzera. Han lortuko du ziurrenik kontsolamendua. Bi kantariak oso lagunak dira baina badirudi Perryren senarrari harreman hori ez zitzaiola gehiegi gustatzen eta bikote-harremanaren porrotaren errua, hein handi batean, hari botatzen diola.

Bi lagunak askotan elkartzen dira parrandarako eta festa ugari antolatzen dute elkarrekin. Eta badirudi Brand jaunari jai horiek ez zitzaizkiola batere gustatzen, ezta Katy Rihannarekin batera goizaldera arte parrandan ibiltzea ere.

Baina orain Russel Brand Katy Perryren bizitzatik irten da eta, itxura denez, Rihannaren besoetara egin du jauzi berriz ere artistak. Hura, oraingoz behintzat, beti dauka alboan.

Katy Perry eta Russel Brand: dibortzioa martxan da

Kitto. Amaitu da. Katy Perryren eta Russel Branden arte maitasuna bukatu egin da. Umorista britainiarrak iragarri du dibortzioa eskatu diola kantari estatubatuarrari. Duela urtebete pasatxo ezkondu ziren Indian milaka dola kostatu zen ezkontza ikusgarri batean.

“Tristea bada ere, Katyk eta nik geure ezkontza-harremana etengo dugu”, adierazi zuen Brandek ohar baten bidez ostiralean. “Beti maiteko dut eta badakit lagunak izaten jarraituko dugula”.

36 urteko aktore ingelesak Los Angelesko (Kalifornia) Epaitegi Nagusian aurkeztu zuen 26 urteko artistaz dibortziatzeko demanda.

2010eko urrian Indiako Rajastan eskualdean ezkontza erraldoia egin zuen bikoteak sugez, su-jalez eta dantzariz inguratuta baina azken aldian ezkontza-eraztunik gabe hainbat agerraldi eginak zituzten eta dibortzioaren zurrumurrua zabalduta zegoen. Eguberriak ere bananduta igaro dituzte.

Bakoitzak bere bideari ekingo dio orain.


Katy Perry: “Ez nagoela haurdun!”

Katy Perryk argi eta garbi esan du bera ez dagoela haurdun. AMA sarietan egindako agerraldian ohi baino gizenxeago agertu zen kantari estatubatuarra eta berehala haurdunaldiari buruzko zurrumurruak hedatu ziren.

Baina artistak ezetz esan du. “Labean daukadan gauza bakarra cheeseburger bat da“, esan du Perryk. Janari azkarreko jatetxeak oso gustuko dituela adierazi du eta, beraz, kilotxo batzuk hartu dituela. Baina azpimarratu egin nahi izan du ez duela oraingoz umerik espero.

Noizbait haurrik izango duela ere esan du, baina oraindik horretarako unea ez dela iritsi gaineratu du kantari gazteak. Artista 2010eko urrian ezkondu zen Russel Brand aktorearekin.

Katy Perry: "Ez nagoela haurdun!"

katyperry2Katy Perryk argi eta garbi esan du bera ez dagoela haurdun. AMA sarietan egindako agerraldian ohi baino gizenxeago agertu zen kantari estatubatuarra eta berehala haurdunaldiari buruzko zurrumurruak hedatu ziren.

Baina artistak ezetz esan du. “Labean daukadan gauza bakarra cheeseburger bat da“, esan du Perryk. Janari azkarreko jatetxeak oso gustuko dituela adierazi du eta, beraz, kilotxo batzuk hartu dituela. Baina azpimarratu egin nahi izan du ez duela oraingoz umerik espero.

Noizbait haurrik izango duela ere esan du, baina oraindik horretarako unea ez dela iritsi gaineratu du kantari gazteak. Artista 2010eko urrian ezkondu zen Russel Brand aktorearekin.

Katy Perryk ez du bere harremanei buruz hitz egiterik nahi

Komunikabideok kontuz ibili beharko dugu Katy Perryrekin eta honen ezkontzari eta harremanei buruz esaten dugunarekin. Izan ere, salaketa jarri dio Australiako NW aldizkariari, ezkontzaz kanpoko “harreman intimo” bat izan duela argitaratzeagatik.

Aldizkari horren arabera, Brand Russelekin ezkonduta egon arren, Benny Blanco ekoizlearekin affaire bat izan du kantari amerikarrak.

Argitalpen horren kontura kalte eta galerak izan dituela adierazi du Katy Perryk salaketan eta hainbat iturrik diotenez, sei zifratako kalte-ordaina eskatu dezake.

Abeslaria Melbournera (Australia) iritsi berri da “California Dreams” birak han baitu jarraipena hurrengo egunetan.