Monthly Archives: June 2017

Rihanna mutil batekin musukatzen harrapatu dute

Jakina da Rihanna Espainiako Estatuan dagoela, nahiz eta gutxi batzuk baino ez dakiten zehatz-mehatz non dagoen. Argi dagoena da konpainia onean dagoela, paparazziek mutil batekin musukatzen harrapatu baitute.

Laztanak, xuxurlak, bi xanpain kopa eta hainbat musu irudikatzen ditu prentsa arrosako kazetariek egindako argazkiak. Mutila nor den, aitzitik, ez dago batere argi.

Azken zurrumurruek esaten zuten NBAko Kevin Durant jokalariarekin zebilela Rihanna, baina, egia esateko, Drakerekin harremana hautsi zuenetik, ez du bikote ofizialik aurkeztu.

BET sarien galara huts egin zuen Barbadoseko erreginak, iragan igandean. Dirudienez, Espainiako Estatuan zegoen dagoeneko.