Monthly Archives: May 2011

Xabi Prieto ''Gaztea Live''ko aurkezlearekin ezkondu da

prietoXabi Prieto Realeko jokalaria betiko neska-lagunarekin ezkondu da. Eta Gazteako lan-taldearentzat oso ezaguna da futbolariaren emazte estreinatu berria, “Gaztea Live” saioko aurkezle Amaia Magaña baita!

Artzain Onaren katedralean ezkondu ziren larunbatean eta Igeldon jarritako karpan egin zuten bazkaria 300 pertsonaz inguratuta. Futbolari ugari bildu zen bertan, tartean, Mikel Aranburu, David Zurutuza, Antoine Griezmann, Gorka Elustondo, Jeffrey Sarpong… Gainera, Realean ibilitako beste zenbait jokalari eta jokalari ohi ere bildu zen bertan, besteak beste, Gaizka Garitano eta Emilio Nsue.

Eguraldi zoragarria egin zion bikoteari. Maiatzaren amaierak ez dirudi garai txarra ezkontzeko baina, egia esan, futbolariek aukera handirik ez daukate. Izan ere, garai honetan ezkondu beharra daukate, ezkon-bidaian joan nahi badute behintzat. Lehen mailako futbolari izateak dituen desabantailak! Denboraldia amaitu arte, ia astebururo daukate lan egin beharra!

Hori dela eta, Xabi Prietok eta Amaia Magañak iragan larunbata, maiatzaren 28a, hautatu zuten ezkontzeko, baita Athleticeko Andoni Iraolak ere. Baina azken hori ezkon-bidaiarik gabe gelditu da, Vicente Del Bosquek Espainiako futbol-taldearekin jokatzeko deitu baitio.

Ekainaren 11n Realeko beste jokalari bat ere ezkonduko da, Jon Ansotegi Berritxuarra.

Zorionak ezkonberri eta ezkongai guztiei!!

Xabi Prieto ”Gaztea Live”ko aurkezlearekin ezkondu da

Xabi Prieto Realeko jokalaria betiko neska-lagunarekin ezkondu da. Eta Gazteako lan-taldearentzat oso ezaguna da futbolariaren emazte estreinatu berria, “Gaztea Live” saioko aurkezle Amaia Magaña baita!

Artzain Onaren katedralean ezkondu ziren larunbatean eta Igeldon jarritako karpan egin zuten bazkaria 300 pertsonaz inguratuta. Futbolari ugari bildu zen bertan, tartean, Mikel Aranburu, David Zurutuza, Antoine Griezmann, Gorka Elustondo, Jeffrey Sarpong… Gainera, Realean ibilitako beste zenbait jokalari eta jokalari ohi ere bildu zen bertan, besteak beste, Gaizka Garitano eta Emilio Nsue.

Eguraldi zoragarria egin zion bikoteari. Maiatzaren amaierak ez dirudi garai txarra ezkontzeko baina, egia esan, futbolariek aukera handirik ez daukate. Izan ere, garai honetan ezkondu beharra daukate, ezkon-bidaian joan nahi badute behintzat. Lehen mailako futbolari izateak dituen desabantailak! Denboraldia amaitu arte, ia astebururo daukate lan egin beharra!

Hori dela eta, Xabi Prietok eta Amaia Magañak iragan larunbata, maiatzaren 28a, hautatu zuten ezkontzeko, baita Athleticeko Andoni Iraolak ere. Baina azken hori ezkon-bidaiarik gabe gelditu da, Vicente Del Bosquek Espainiako futbol-taldearekin jokatzeko deitu baitio.

Ekainaren 11n Realeko beste jokalari bat ere ezkonduko da, Jon Ansotegi Berritxuarra.

Zorionak ezkonberri eta ezkongai guztiei!!

Katy Perry: "Institutu garaian jendeak barre egiten zien nire titiei"

katyperryKaty Perry gaur egun kantari sexy gisa hartzen da mundu osoan baina, itxura denez, institutu garaian gelakideek iseka egiten omen zioten bere bularren tamainagatik.

Kantari amerikarrak Twitter bidez esan du, bere titi handien eraginez, institutuko garaiak ez zirela errazak izan. “Over the soulder boulder holder esaten zidaten”, adierazi du. Esaldi hori argot amerikarrari dagokio eta bularretako handia adierazten du, gutxi gorabehera. Baina Perryri horrek ez zion inolako konplexurik eragin; alderantziz, pozik zegoen bere gorputzarekin.

Izan ere, txikitatik titi handien zalea izan da eta gauero errezatzen zuen bular handiak izateko. Eta bere errezoek erantzuna izan zuten, nonbait!

Katy Perry: “Institutu garaian jendeak barre egiten zien nire titiei”

Katy Perry gaur egun kantari sexy gisa hartzen da mundu osoan baina, itxura denez, institutu garaian gelakideek iseka egiten omen zioten bere bularren tamainagatik.

Kantari amerikarrak Twitter bidez esan du, bere titi handien eraginez, institutuko garaiak ez zirela errazak izan. “Over the soulder boulder holder esaten zidaten”, adierazi du. Esaldi hori argot amerikarrari dagokio eta bularretako handia adierazten du, gutxi gorabehera. Baina Perryri horrek ez zion inolako konplexurik eragin; alderantziz, pozik zegoen bere gorputzarekin.

Izan ere, txikitatik titi handien zalea izan da eta gauero errezatzen zuen bular handiak izateko. Eta bere errezoek erantzuna izan zuten, nonbait!

Shakirak kantu baten hitzak aldatu ditu Piqueri eskaintzeko

Shakira bere bizitzako unerik onenetako batean da Piquerekin daukan harremanari ekin zionetik. 34 urteko kantarian eta 24 urteko futbolariaren artean pasioa da nagusi eta elkarri maitasun adierazpenak egiten dizkiote elkarri. Azkena, Lodzen izan da, Polonian. Bertan, kantari kolonbiarrak “Hips don’t lie” kantu ezaguneko hitzak aldatu ditu, abestia bere maiteari eskaintzeko.

Oh Piqué, when you talk like that you make a woman go mad” (“Oh Piqué, horrela hitz egiten duzunean, emakumeak zoratzen dituzu”) abestu zuen Shakirak eta bertan zeuden zaleak txaloka eta barrez hasi ziren.
Ordu batzuk lehenago, Piquek Twitterren idatzi zuen egun librea zuela eta Poloniara joan zela Shakirarekin egoteko. Gainera, biek kamerinoan ateratako argazki bat ere argitaratu zuen.

Amaia Monteroren eta Gonzalo Miroren arteko maitasuna bukatu da

Azken aldian zurrumurruak ugariak izan dira eta, azkenean Gonzalo Mirok baieztatu egin du Amaia Monterorekin zeukan harremana apurtuta dagoela.

“Atletico de Madrid taldek bere entrenatzailearekin bezala bukatu da: txaloz eta babesa adierazteko pankartaz beteta”, esan du Mirok. Ongi amaitu dela nabarmendu nahi izan du, beraz, ez dirudi haustura oso gogorra izan denik.

Urte eta erdiren eta gorabehera ugariren ostean amaitu da Monteroren eta Miroren arteko harremana.

Britney Spears ezgaituta dago psikologikoki

Britney Spearsek 29 urte ditu, baina bere bizitzan izan ditun gorabehera guztien ondorioz, ezgaituta dago psikologikoki, epaitegi batek erabaki duenez. Eta, hori dela eta, ezin du ezkontzeko erabakia hartu.

Kaliforniako legeen arabera, pertsona batek erabaki juridikoak hartzeko gaitasuna izan behar du eta Spears andereñoa aitaren zaintzapean dago 2008tik. Aita arduratzen da kantariaren finantzez, erabaki pertsonalez eta profesionalez. Horregatik, daukan adina daukala ere,  artistak ezin du ezkondu, erabaki hori hartzeko gaitasunik ez baitauka.

Beraz, aurretik Kevin Federlinekin ezkonduta egon bazen ere, eta bi seme izangatik ere, oraingoz behintzat, ezingo du Jason Trawick mutil-lagunarekin ezkondu.

Lady Gaga: ileordeak, whiskya… eta segi aurrera!

Lady Gaga zoriontsu da bere ileordeekin. Batzuek etxeko animaliak dituzte, beste batzuk lorezaintzarekin erlaxatzen dira… Baina Lady Gaga desberdina da, berak ileordeak eta whiskya behar ditu erlaxatzeko. Pianoa jotzen du, poesia idazten du… eta bere ileordeak laztantzen ditu, whiskey edalontzia eskuetan duela, bere musika entzuten duen bitartean!

Nabarmenkerien erregina dugu Lady Gaga eta beste behin ere hori erakutsi nahi izan du bere adierazpenetan!

Artistak bere agerraldietan erakutsi dituen ileordetako batzuk bildu ditugu!

Munduko emakume ederrenetako batzuen dietak ezagutu ditugu!

Udaberri bete-betean gaude eta hasi da jada hankak erakusten hasteko unea. Uda ere gaienan daukagu eta bikinia armairutik atera beharko dugu. Baina, jada prestatuta al gaude horretarako? Edo, agian, dietaren bat egin beharko dugu soberan dauzkagun kilotxoak kentzeko!

Guk munduko emakume ederrenetako batzuen dietak kontsultatu ditugu. Hementxe dauzkazue guztiak laburbilduta:

Penelope Cruz: Azken aldian modan dagoen Dukan dieta egin du Oscarretarako haurdunaldian hartutako kiloak galtzeko. Emakume ugarik jo du mediku frantziar ezagunaren dieta horretara hainbat kilo galtzeko, besteak beste, Kate Middletonek. Dietak 4 fase ditu. Lehenegoan proteina askoko elikagaiak besterik ez dira jan behar eta, ondorengoetan, pixkanaka, bestelako elikagaiak sartzen joan behar da.

Halle Berry: 1,70 neurtzen du eta 51 kiloko pisua du 44 urteko aktoreak. Azukrerik eta gantzik gabeko dieta egiten du berak. Egunean proteina,  zuntz eta maila ertaineko edo txikiko gluzido ugariko bost plater jaten ditu egunero. Azukredun freskagarriak eta gantz txarrak, debekatuta.

Kylie Minogue: 43 urteko kantari australiarrak 1,53 neurtzen du eta 48 kiloko pisua dauka. Montignac dietara jo izan du askotan. Hidratoak bitan banatzea dago dieta horren oinarrian: batetik, onuragarriak, fruta, barazkiak, ogi integrala…, beti gantzetatik bereizita kontsumitu beharrekoak; bestetetik, hidrato kaltegarriak, esaterako, ogi zuria, artoa edo patatak, ahalik eta gehien murriztu beharrekoak.

Julia Roberts: 43 urteko aktoreak 1,78 neurtzen du eta 60 kiloko pisua dauka. Dieta makrobiotikoa egiten du: barazki ugari, zereal integralak, soja eta algak kontsumitzean dago oinarrituta. Esnea, haragia eta azukrea, debekatuta.

Gwyneth Paltrow: 1,75 neurtzen du eta 50 kiloko pisua dauka. 38 urte ditu aktore estatubatuarrak eta, Julia Roberts bezala, dieta makrobiotikoaren zalea da. Hori bai, berriki egindako adierazpen batzuetan esan du Guinness garagardoa asko gustatzen zaiola eta pintak hartu ohi dituela.

Madonna: Dieta makrobiotikoaren jarraitzaile sutsua da hau ere. 1,61 neurtzen du eta 50 kiloko pisua dauka 52 urteko kantari estatubatuarrak. Gainera, liho haziak kontsumitzen ditu 3 orduro, Omega 3 maila handia baitaukate eta argaltzen laguntzen omen dute. Dieta makrobiotikoaz gain, Zone Diet izenekoa ere egiten du. Karbohidratoak, gantzak eta proteinak 40/30/30eko proportzioan kontsumitzean datza, egunero kontsumitu beharreko 3 otorduetan eta 2 aperitiboetan. Gainera, jakina den bezala, gimnasioan jo eta su aritzen da egunero. Askotan izan da bigorexia deritzon gaitza daukala Poparen Erreginak.

Jennifer Aniston: 1,57 neurtzen du eta 42 kiloko pisua dauka 42 urteko aktoreak. Zone Diet delakoa egiten du honek ere, eta kirola ere egunero egiten omen du bere gorputza osasuntsu mantentzeko.

Reneé Zellweger: 1,65 neurtzen du eta 50 kiloko pisua dauka 42 urteko aktoreak. “Bridget Jones”en rola izan da bere ibilbideko ezagunena eta, haren azalean jartzeko, 15 kilo hartu behar izan zituen. Hori bai, filmaren promozioa amaitu eta berehala, mini-plateren dietari ekin zion. Egun bakoitzean egin beharreko otorduetako janari kopurua hainbeste murriztu zuen, hezurretan gelditu zen artista.