Monthly Archives: January 2011

Enrique Iglesias eta Anna Kournikova… haurdun???

Aitatasunak eta amatasunak loratzen ari dira azken aldian gure mundu “arroxa” honetan.  Famatuak etxeko-lanak omgi egiten ari diren seinale! Eta horren adibide izan daitezke Enrique Iglesias eta Anna Kournikova.

Kantariak (ejem, “kantariak”) beti esan izan du asko gustatuko litzaiokela aita izatea eta tenis-jokalari (ejem, “tenis-jokalariak”) eta modeloarekin ia hamar urte daramatza. Prentsa estatubatuarraren zurrumurruen, arabera ume baten esperoan izan daitezke, azkenean ezkonduko diren ala ez esan ez duten arren.

X17 Online aldizkariak dituen iturrien arabera, Iglesias-Kournikova bikoteak lagun talde txiki bati jakinarazi zion albistea bikoteak Miamin duen luxuzko etxean. Dena den, oraindik ez dute haurdunaldiaren baieztapen ofizialik egin.

2001. urtearen amaieran ekin zioten harremanari Enrique Iglesiasek eta Anna Kournikovak,  kirolaria Iglesiasen Escape abestiaren bideoklipean agertu ostean.

Orduz geroztik, pertsonaia ospetsuek jasan behar dituzten zurrumurruetara ohitu behar izan dute. 2003an eta 2005ean ezkontza sekretu baten inguruko zurrumurruak egon ziren, eta albiste hori Enriquek gezurtatu zuen 2007an.

Gainera, Anna Kournikova 2010ean telebista saio batean izan zen eta bertan bere mutil-lagunak esandakoa baieztatu zuen, hau da, elkarrekin urte asko zeramatzatela baina etorkizunean ezkontzeko asmorik ez zutela.

Dena den, gehiagotan ere hitz egin izan da tenis-jokalariaren ustezko haurdunaldiaz eta baieztatuak edo gezurtatuak ez bazituzten ere, haurrik ez dute izan. Beraz, Kournikovari sabela handitu zaiola ikusten dugunean baieztatuko dugu albistea. Hori gertatzen den bitartean, zurrumurruak bakarrik izango dira.

Rihanna, itxura aldaketen erregina

Beti itxura bera izateaz aspertu egiten da, nonbait, Barbado uharteetako kantaria… hementxe dituzu izan dituen look-etako batzuk!

Scarlett eta Ryan: bihotza bete nahiaren eta zurrumurruei ihes egitearen arteko oreka bila

Abenduan ohar ofiziala igorri zuten Scarlett Johanssonek eta Ryan Reynoldsek: “Gure harremana bukatzea erabaki dugu. Badakigu zaila izango dela pribatutasuna mantentzea, dena den, eskertuko genuke gure egoera kontutan hartzea”. 2010eko azaroan ezkondu zen bikotea Kanadan eta, bi urteren buruan, banantzea erabaki zuten.

Eta pribatutasuna mantentzeko ahalegina egin badute ere, argi dago euren helburua ez dutela bete.

Aste honetan heldu zaigun zurrumurru baten arabera, Scarlett Johanssonek erronka berri bat du: Justin Timberlake bereganatzea. Itxura denez, Ryan Reynoldsekin maitemindu aurretik zeukan maitalearengana jo nahian dabil aktorea baina, jakina, Jessica Biel (Timberlaken egungo neska-laguna) tartetik kentzea ez zaio erraza egingo.

Ryan Reynoldsi dagokionez, berriz, badirudi Sandra Bullockekin batera hasi duela 2011. urtea. Eta jakina, berehala zabaldu zen albistea. Elkarrekin ote daude? Azken horrek 2010ean utzi zuen Jesse James senarra Oscar saria irabazi berritan, beste emakume batzuekin engainatu zuela publiko egin zelako eta, beraz, bihotza libre dauka. Horregatik, ez litzateke hain arraroa izango penak elkarrekin arintzeko elkartu izana. Baina Bullockek gezurtatu egin du bion artean maitasun harremanik dagoenik.

Ameriketako Estatu Batuetako emakumeak lasai egon daitezke; izan ere, Ryan Reynolds ez da nire amorantea“, uzti nahi izan du Sandra Bullockek Urrezko Globoetan kazetariek zurrumurrei buruz galdetu diotenean.

Denborak jarriko du bakoitza dagokionaren alboan… edo ez!!

Shakirak lasaitasun bila Biarritzera jo du!

Gaur komunikabide guztietan albiste da Shakira, Antonio De La Rua mutil-lagunarekin zeukan harremana apurtu duelako eta lasaitasun bila nora jo du kantari kolonbiarrak??? Biarritzera!!!

Lapurdiko kostaldeko herri polit horretan ikusi du Shakira ETBko lankide batek. Larunbat gauean Getariko Briketenia jatetxean afaldu zuen eta igandean, berrriz, Donibane Lohitzuneko txalupa jatetxean bazkaldu zuen. Gaua, berriz, Hotel Du Palais ezagunean igaro du eta gaurko eguna ere bertan eman omen du.

Argazkirik ez daukagu… oragingoz behintza! Norbaitek argazkiren bat ateratzea lortuko balu, bidal diezagula gazteaweb@eitb.com helbidera, Gazteak sari eder bat oparituko dio trukean!

Beste haustura bat! Shakira merkatuan da berriz ere

Shakirak eta Antonio De La Ruak, Fernando De La Rua Argentinako presidente ohiaren semeak zeukaten harremana apurtu dute. Hamaika urteko harremanaren ostean, ohar ofiziala bidali dute euren “bizitzako urterik ederrenak” izandako horien ostean abuztutik elkarrekin ez dabiltzala adierazteko.

“2010eko abuztutik eta bion adostasunez, tarte bat hartu dugu gure maitasun harremanean, baina elkarrekin lanean jarraitu dugu geroztik eta elkarrekiko harremanean jarraitu dugu”.

Artistak webgune ofizialean jarri du oharrarekin berretsi egin da aspaldian zabaldu ziren zurrumurruak. Shakira, gainera, Gerar Pique futbol jokalari katalanarekin lotu izan dute esamesek baina horiek ezeztatu egin zituen kantari kolonbiarrak.

“Antoniok nire ibilbide artistikoari lotutako guztia darama oraindik ere eta kide gisa jarraitzen dugu aurrera, elkarrekin proiektu komunak gauzatzen”. “Aldez aurretik eskertuko dugu gai hau errespetuz tratatzea”, adierazi dute.