Tag Archives: ama

Paulina Rubio ama izan da, bigarrenez

paulinarubio_guggenheimPaulina Rubiok besoetan du jada bere bigarren semea. Igandean jaio zen haurra, Miamiko Mercy ospitalean. Mexikoko komunikabideek esan dutenez, ama eta umea onik daude. Horretaz aparte, ez dute informazio gehiagorik eman.

Duela bi hilabete inguru iritsi zen Paulina Rubioren haurdunaldiaren berria, Miamin eskainitako kontzertu batean. Kantariak ezin izan zuen, orduan, haurdunaldia ezkutatu, soineko zabal-zabal bat zeraman arren.

Handik bi egunera, Gerardo Bazuarekin (Paulinaren bikotea) eta Andrea Nicolasekin (Paulinaren semea) egindako argazki batek baieztatu zuen albistea.

Paparazzi blogean haurraren izena eta aurpegia ezagutzeko zain gelditzen gara.

Barbara Goenagaren eta Borja Semperren semea jaio da

goenaga_landa_foto610x342Bart jaio da Barbara Goenagaren eta Borja Semperren semea, Telmo. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, Donostian erditu da aurki Eskamak Kentzen telesailean ikusiko dugun aktore ezaguna.

2014aren amaieran hasi zuten harremana politikari gipuzkoarrak eta Barbara Goenagak, baina 2015eko apirilera arte ez zuten ofizialki iragarri.

Duela astebete zen jaiotzekoa haurra, baina egun batzuk atzeratu da erditzea.

Jakina da baita, Goenagak beste seme bat izan zuela, 2011ko otsailean, orduan bere bikotea zenarekin, alegia, Oscar Jaenada aktorearekin. Halaber, Semperrek beste seme bat du, aurretik zeukan bikotearen fruitu dena.

Paulina Rubiok beste seme bat izango du

MÉXICO-MÚSICAAurki beste mutikotxo bat izango du etxean Paulina Rubiok. Abeslariaren amak jakinarazi duenez, Gerardo Bazuarekin (egungo bikotea) espero duen umetxoa mutila izango da.

Mexikoko La Voz saioan ezagutu zuten elkar Rubiok eta Bazuak. Kantaria coach lanetan aritu zen bertan, eta Gerardo lehiakide zen orduan.

“Ume berri bat etxean, zoragarria da. Paulina zoriontsu dago. Bi mutikotxo izango ditugu”, adierazi du amonak Mexikoko telebista saio batean.

Era berean, haren alabak Bazuarekin duen harremanaren inguruan mintzatu da: “Gizon on-ona da, oso jatorra eta maitekorra da nire alabarekin eta ilobarekin”.

Bigarren umea

Duela bost urte jaio zen Andrea Nicolas, Paulina Rubioren lehenengo semea. Nicolas Vallejo-Nagerarekin izango harremanaren fruitu izan zen Andrea.

Laura Pausini ama izan da

Bere webgunean iragarri du abeslariak amatasuna. Argazkia: laurapausini.com

Bere webgunean iragarri du abeslariak amatasuna. Argazkia: laurapausini.com

Laura Pausini eta Paolo Carta, bere bikotekidea, guraso izan berri dira. Paola izena jarri diote lehen alaba duten honi, euren bi izenak elkartuta lortzen den izena.

Bere webgunean iragarri du 38 urteko abeslariak amatasuna. Sabelaren argazkia zintzilikatu du, gainean “Paola” izena eta jaiotzaren eguna jarrita dituela. Argazkiarekin batera, berria: “Paolok eta nik pozik iragartzen dizuegu gure txikiajaio dela. Bere izena gure izenen bat-egitea eta gure maitasunaren ikurra da“.

Facebooken esan duenez, otsaila zorte oneko hilabetea du italiarrak. Izan ere, 1993ko otsailean San Remoko kantu jaialdia irabazi zuen, eta 2006an Grammy sari bat eskuratu zuen hilabete honetan bertan.