Tag Archives: haurra

Paulina Rubiok beste seme bat izango du

MÉXICO-MÚSICAAurki beste mutikotxo bat izango du etxean Paulina Rubiok. Abeslariaren amak jakinarazi duenez, Gerardo Bazuarekin (egungo bikotea) espero duen umetxoa mutila izango da.

Mexikoko La Voz saioan ezagutu zuten elkar Rubiok eta Bazuak. Kantaria coach lanetan aritu zen bertan, eta Gerardo lehiakide zen orduan.

“Ume berri bat etxean, zoragarria da. Paulina zoriontsu dago. Bi mutikotxo izango ditugu”, adierazi du amonak Mexikoko telebista saio batean.

Era berean, haren alabak Bazuarekin duen harremanaren inguruan mintzatu da: “Gizon on-ona da, oso jatorra eta maitekorra da nire alabarekin eta ilobarekin”.

Bigarren umea

Duela bost urte jaio zen Andrea Nicolas, Paulina Rubioren lehenengo semea. Nicolas Vallejo-Nagerarekin izango harremanaren fruitu izan zen Andrea.

Pete Dohertyk haurra izan du

Kate Mossen bikotekide ohiak badu zer ospatu. Aisling izeneko haurra izan du Lindi Hingston modelo hegoafrikarrarekin. Oraingo honetan badu aitzakia parranda egiteko.

Babyshambles taldeko buruak ez du izan haurra ezagutzeko aukerarik, ordea. Izan ere, Hegoafrikara sartzeko baimenik ez du lortu fidantzapeko askatasunean dagoelako. Dena den, Hingstonek Doherty “pozez zoratzen” dagoela adierazi du.

Kate Mossekin behin betiko moztea ekarri zuen Libertines taldeko kide ohiak modelo hegoafrikarrarekin izan zuen amodioak. Nahiz eta guraso bihurtu  berri diren, maitasun harreman eten dute. Hala ere, lagun onak izaten jarraitzen dute.

Aisling txikia ez da Dohertyren lehen haurra. Lisa Moorish artistarekin Astile izeneko umea izan zuen 2003an eta horren izena darama lepoan tatuatuta.

Elsa Pataky haurdun dago

Urte bat bete da Elsa Pataky eta Chris Hemsworth aktore australiarrarekin ezkondu zenetik eta ‘Hola’ aldizkariari emandako elkarrizketa esklusiboan iragarri du haurdun dagoela.

35 urteko aktorea Los Angelesen bizi da eta, baieztatu berri duenez, bera eta senarra zoriontsu daude albistearekin. Udaberrian jaioko da bikotearen lehen haurra. “Berdin zaigu neska edo mutila izan, osasuntsu etor dadila” esan du artistak eta, gaineratu duenez, ez dute jakin nahi zer izango den.

Patakik betidanik nahi izan du familia osatu eta, orain, “pertsona egokia” alboan duelako hartu omen du erabakia.

Aldizkari ezagunari emandako elkarrizketan ez da Chris Hemsworth agertu, ezkontza zela eta emandako esklusiban egin zuen moduan.  Bikotearen argazki askorik ere ez dago, australiarrak ez baitu gustuko horrelako kontuetan ibiltzea. Hori dela eta, askotan jarri da zalantzan bikotearen arteko maitasun harremana. Hori bai, aste honetan, en sari-banaketan elkarrekin agertu ziren eta jendearen zurrumurruak isilarazi zituzten.

Justin Bieber-ek ez ditu aitatasun frogak egin beharko

Justin Bieber-ek arnasa har dezake lasai jada. Mariah Yeater-ek artistaren kontrako salaketa kendu du, kantari kanadarrak aitatasun frogak egiteko prest zegoela adierazi ostean. Izan ere, neskaren abokatuek hura defendatzen ez jarraitzeko erabakia hartu dute.

Yeater koartadarik, argudiorik eta abokaturik gabe gelditu da. Itxura denez, Bieber-en abokatuek auzi berri bat martxan jartzeko asmoa agertu zuten, artistaren kontra egindako baieztapen faltsuengatik.

Mariah Yeater duela egun batzuk egin zen ezagun Justin Bieber bere haurraren aita dela adierazi zuelako. Kantariaren aitatasunari buruzko albisteak, zurrumurruak eta txutxu-mutxuak berehala zabaldu ziren baina, oraingoz,  Selena Gomez haren neska-lagunak ez du larritzeko arrazoirik izango, ustezko seme-alabarik ez baitu artista gazteak.

Beyoncék alaba izango du

Kelly Rowland mihitik joan da Cosmopolitan Awardsen sari banaketan. Eskerrak, ordea, ezer txarrik ez duela esan, guztiz alderantziz. Beyoncé lagunaren inguruan hitz egin du eta izango duen haurra, neska dela ihes egin dio.

Ingelesezko izenordainek salatu dute Kelly, izan ere, haurraren inguruan hitz egitean izenordain femeninoa erabili du. Azkar ohartu ziren erreportariak xehetasun horretaz eta eskuartean zeukaten esklusibaz.

Ama eta alaba imajinatzen ditut gerria hautsi beharrean dantzan eta abestean eta alaba soineko txiki batekin vedette antzera jantzita.

Ziur Beyoncé oso pozik dagoela baina ez dakigu berri hori Kellyk zabaltzeak grazia askorik egin dion, horrelakoak norberak kontatzea gustatzen zaigu eta.

Oraingoz, Beyoncé luxuzko etxea haurrarentzat moldatzen dirutza gastatzen ari dela dakigu.