Monthly Archives: May 2014

Pep Guardiolaren ezusteko ezkontza

elpais

Pep Guardiola. Argazkia: ‘El Pais’

Pep Guardiola entrenatzailea eta Cristina Serra ezkondu egin dira. 20 urte elkarrekin eman ostean, Matadepera (Bartzelona) herriko udaletxetik pasatu dira, harremana sendotzeko helburuarekin.

Egun, Alemanian bizi den bikotea 09:30 aldera heldu da zeremonia egin dute lekura, bien gurasoekin eta seme-alabekin, eta Francesc Duch bake-epaileak ezkondu ditu.

Duela egun batzuk, partiduen ondoren egiten dituen deiak Cristinarentzat izaten direla aitortu zien Alemaniako komunikabideei Guardiolak, eta hari buruz mintzatu zenean “bikoteaz” hitz egin zuen, “emazteari buruz” mintzatu beharrean. Horrek zeresana eman zuen ingurukoen artean, baina egun batzuk berba egiteko modu horrek azalpena duela jakin dugu. 20 urte zeramatzaten elkarrekin, baina ezkondu gabe zeuden.

Orain, bai. Pep Guardiola gizon ezkondua da. Zorionak bikote!

Athletic vs. Reala

amorebieta

Twitter, Fernando Amorebieta

Euskal derbia dugu protagonista gaurkoan txumutxuen blogean, baina futbolaz hitz egin beharrean, moda kontuez arituko gara.

Duela astebete Amorebieta futbolariaren ezkontzaren berri eman genizuen. Larunbatean Lekeition ezkondu zen Athleticeko jokalari ohia. Egun berean, Realeko eskuin hegalean jokatzen duen Carlos Martinez gaztearen ezkontza izan zen Zumarragan.

Zeremonia galantak izan ziren biak, gorbatak, trajeak, soineko dotoreak eta harribitxiak nonahi ikusi genituen, eta futbolaren munduko aurpegi ezagunenek ere ez zuten hutsik egin aipatutako bi hitzorduetara.

Lekeitiok, Llorente, Aduriz, Toquero, Etxeberria, Iraola, Munian eta beste hainbat futbolariren bisita jaso zuen. Txuri-urdinen artean, berriz, besteak beste, Agirretxek, De la Bellak, Ansotegik, Prietok eta Jagoba Arrasate taldeko entrenatzaileak hartu zuten protagonismoa, Zumarraga inguruan.

Horretaz aparte, informazio gutxi dugu bi ezkontzen inguruan, baina, “irudi batek mila hitz baino gehiago” balio du esamoldeari eutsiz, argazkietan oinarrituko gara zein ongi pasatu zuten jakiteko.

Athleticekoek sare sozialak hautatu zituzten, Zubieta Jauregian jazotzen ari zenari jarraipena egiteko, eta batek baino gehiagok Instagram eta antzeko atarietara igo zituzten argazkiak. Realekoek, ostera, komunikabideen arreta eurenganatu zuten, eta ordu batzutara, ezkontzaren bideoa aireratu zuen Goierriko Hitzak.

Hasieran esan bezala, euskal debiari egingo diogu, beraz, gaurkoan tokia, eta galdera erreza eta sinplea luzatu nahi diegu irakurle guztiei. Nortzuk zeuden dotoreago? Hau da, bietatik zein ezkontzak erakutsi zuen glamour gehiago?

Utzi zuen iruzkinak!

Leire Martinezen ezkontza, hurbil

leireAste honetan bi ezkontza iragarri ditugu. Alde batetik, Amorebieta Athleticeko jokalari ohia ezkonduko dela eman genuen jakitera ostegunean, eta gaurkoan La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinez dugu protagonista.

Errenteriako gaztea eta Jacobo Bustamante malagarra Donostian ezkonduko omen dira, urriaren 18an, El Mundo egunkariak iragarri duenez.

Duela gutxi New Yorkera egindako bidaia aprobetxatuz, ezkontzeko eskatu zion andaluziarrak Leire Martinezi.

Antonio Velazquezekin zeukan harremana hautsi ostean, Jacobo ezagutu zuen Madrilen Leirek. Urrian izan zen, hain zuzen, elkar ezagutzen hasi zirenean, eta dirudienez, berehala biztu zen maite-garra. Harrezkero, banaezina bihurtu da bikotea, eta apirilean ezkontzeko eskatu zion Jacobok.

Amorebieta futbol-jokalariaren ezkontza, Lekeition

AMOREBIETAGazteak jakin ahal izan duenez, zuri-gorriz jantziko da Lekeitio larunbatean. Izan ere, Fernando Amorebieta futbol-jokalari ezagunak Bizkaiko kostaldea aukeratu du ezkontzeko. Zeremonia pribatua izango omen da. Horregatik, Lekeitioko sarreran dagoen Zubieta Jauregian ezkonduko da bikotea. Ez dira beraz, udaletxetik edo elizatik pasatuko.

Futbolean behin baino gehiagotan jarrera polemikoa erakutsi duen jokalaria bada ere, oraingoan zuhurtziaz jokatu nahi duela dirudi. Aitzitik, herri txiki batean ezkontzea garesti aterako zaio, dagoeneko herritarrak larunbateko ospakizunaren inguruan kuxkuxean baitabiltza.

Egun, Amorebietak Ingalaterrako Fulham Football Club taldean jokatzen duen arren, antza denez, Athleticeko jokalari gehienak gonbidatu ditu ezkontzara.

Oraingoz, Gaztean ez dugu informazio gehiagorik, baina parranda luzatuz gero, litekeena da larunbat goizaldean futbolari ezagunen bat Lekeitioko tabernetatik ibiltzea.

Pamela Anderson, 12 urterekin bortxatua

pamelaIngurugiroa eta pertsonen zein animalien eskubideak babestea helburu duen erakundea aurkeztu du aste honetan Pamela Anderson aktoreak Cannesen egindako ekitaldi batean, eta adierazpen benetan gogorrak egin zituen, haurtzaroan bizitakoari buruz mintzatu zenean.

“Nire haurtzaroa ez zen erreza izan. Gurasoen maitasuna eduki nuen arren, zaintzaile batek gehiegikeriak egin zizkidan”, esan zuen 46 urteko aktoreak.

“Hamabi urte nituenean, lagun baten etxera joan nintzen eta haren anaiak backgammonean jolasten erakutsiko zidala esan zidan. Jarraian, bizkarrean masajea ematen hasi zen, eta azkenean bortxatu egin ninduen. Hortaz, nire estreinako harreman heterosexuala 12 urterekin izan nuen. Berak 25 urte zeuzkan”, erantsi zuen.

Guzti hori gutxi ez, eta handik gutxira, ikaskide bati sei lagunen artean ni bortxatzea ideia ona iruditu zitzaion, eta hala egin zuten. Mundutik desagertu nahi izan nuen orduan”. Andersonen adierazpenek aho zabalik utzi zituzten ekitaldiko gonbidatuak. Pamelaren jarrera oso ausarta zela, eta halakorik espero ez zutela aitortu zuen batek.

Ekitaldia baino ordu batzuk lehenago, Facebook bidez, oso pozik zegoela adierazi zuen: “Cannes maite dut. Zoriontsu nago, nire familiarekin batera, hemen egoteko aukera dudalako. Gainera, orain arte ametsa zena errealitate bihurtu da; alegia, nire izenarekin erakunde bat sortzea. Hau da bizitza ona, planetako arlo zaurgarrienak babesteko, eta horiek babesteaz arduratzen direnei babesa eskaintzeko dirua lortzeko aukera izatea”, idatzi zuen.

Dani Rovira eta Clara Lago, elkarrekin?

claraDirudienez, Ocho Apellidos Vascos pelikulako protagonistek pantaila handitik haratago eraman dituzte maitasun kontuak.

Hainbat aldizkarik zabaldutako zurrumurruaren arabera, Dani Rovira eta Clara Lago maiteminduta daude. Hala diote behintzat, Madrilgo kaleetan barrezka eta jarrera goxoan ikusi dituztenek. Antza denez, filmak izan duen arrakastaren ondotik, harreman berri bat iritsi da.

Dani Rovira prentsaren helburu bilakatu da azkenaldian, eta Twitter bidez, paparazzien inguruan mintzatu da aktorea. Ospetsu bihurtzea ez omen da Rovirarentzat erreza izan, eta hainbat iturrik zabaldu dutenez, uste baino okerrago darama lortutako arrakasta.

Halere, maitasun aferetan pozik dagoela esan genezake; zurrumurruak baieztatzen badira, behintzat. Laneko kontuetan ere ez dauka arazorik.

Zurrumurrua ala egia ote da bi aktore hauen arteko harremana? Ocho Apellidos Vascos pelikulan parte hartu zuen taldeak duela gutxi antolatutako jai batean ere muxuren bat edo beste eta maitasun keinuak ikusi omen zituzten.

Jaio da Sergio Ramosen eta Pilar Rubioren semea

sergioAtzo arratsaldetik gabiltza albiste honekin bueltaka. Bazkalostean, Pilar Rubio ospitalean zegoela jakinarazi zuten hainbat komunikabidek, baina orduak pasatu eta ez zen aurkezle ezagunaren haurdunaldiari buruzko berri gehiagorik egon.

Gaur, ordea, goizetik eman du Sergio Ramos futbol-jokalariak Sergio Ramos Juniorren jaiotzaren berri. Sare sozialen bidez eta Ramosek berak estreinatu berri duen webgunearen bitartez zabaldu du albistea:

“Kaixo guztioi

Pilar Rubiok eta biok iragarri nahi dugu, jaio dela gure semea eta oso pozik gaudela. Erditze naturala izan da, eta atzo 19:43an jaio zen. 3,2 kiloko pisatu du, eta bai ama eta baita semea ere oso ondo daude. Ume honek zoriontasuna ekarri digu, eta zoriontsu gaude dena ondo atera delako.

Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkizuegu, albiste honen aurrean erakutsi duzuen errespetuagatik eta emandako babesagatik. Eskerrik asko, beti gurekin egoteagatik! Besarkada bero bat.

Pilar Rubio eta Sergio Ramos”

Hitz hauekin eman du Real Madrileko jokalariak albistea.

Zorionak bada, bikote ezagunari!