Monthly Archives: October 2011

Jennifer Lopez eta Marc Anthony, berriro elkarrekin?

Jennifer Lopez eta Marc Anthony orain dela hilabete batzuk banandu ziren, eta horren ondorioz, komunikabideek hizpide izan dituzte. Oraingoan, bikoteak hausnartzeko denbora izan duela eta berriro familia zoriontsu bat osatzeko asmoz elkartzekotan dabiltzala diote.

Bikoteak bakarrik daki zeintzuk izan ziren banaketaren arrazoiak, ez zuten gaiari buruzko inolako xehetasunik eman eta. Eta horrek banaketaren inguruko zurrumurru ugari piztu zituen.

Lopezen eta Anthonyren hurbileko iturri batek Star aldizkariari esandakoaren arabera, “harremana berreskuratzeko saiakera handia egiten ari dira”. Gainera, bikotearen beste lagun batek Jenniferrek oraindik ez duela dibortziatu nahi esan du, oraindik gauzak konpontzea posible dela pentsatzen duelako.

Bitxia da, baina zurrumurru hauek zabaldu direnean Marc Anthony Kosta Rikan ikusi dute festa batean. Azken aldian gutxitan ikusi ahal izan dugu abeslaria, eta beti agertoki gainean izan da. Baina, oraingoan, parranda giroan ikusi dute artista.

Prentsa estatubatuarraren arabera, Anthonyk urriaren 23an Limonera bidaiatu zuen hegazkin pribatuan. Komunikabide batzuek Marc ‘¡Que viva!The Choisen!’ programa (Lopezekin ekoizten duen saioa) promozionatzera joan dela diote, baina TMZ aldizkariak argitaratu duenez, hori baino zerbait gehiago egin zuen.

Banandu zirenetik zurrumurruak ugariak izan dira, eta horrela izaten jarraitzen du. Orain, ordea, bi zurrumurru hauek aldi berean zabaltzean, zein izango da bikotearen egoera une hauetan? Berriro elkartzekotan dabiltza ala bakoitzak bere bidearekin jarraituko du?

Madonna vs. Lady Gaga: gerra, puri-purian

Gauza jakina da Madonnaren eta Lady Gagaren artean lehia handia dagoela. Gaga musikaren munduan arrakasta izaten hasi zenean, etengabe hasi ziren Poparen Erreginarekin alderatzen batik bat, bere look, probokazio eta xelebrekeria guztien eraginez.

Bazirudien Madonnaren tronua Lady Gagak beteko zuela berehala baina berak uste zuena baino gehiago ari zaio kostatzen.

Madonnari lehia hori ez zaio gehiegi gustatzen itxura denez eta berriki, Madonnak W.E. izeneko bere film berria Londresen estreinatu duenean, zale batek ondorengo oihua egin zion: “Nork behar du lady Gaga?”. “Material girl” ezaguna isilik geldi bazitekeen ere edo ironia sotilen bat erabil bazezakeen ere, ondorengoa erantzun zion: “Baina… nor da Lady Gaga?“.

Ez dakit New Yorkeko artista gaztearen iritzia eta, halaber, ez dakigu Madonnaren aurkako mendekurik prestatzen ari ote den.

Chris Martin: “Rihanna nahiko itsusia eta marmartia da”

Ederra bota du honakoan Coldplayko abeslariak. Ez dakigu Q Sarien banatu osteko festan  nasaiegi ibili zen edo Jose Luis Kortak baino mihi zorrotzagoa duen, baina taldearen azken diskoan kolaborazio bat egin ondoren, Rihannaren inguruan bereak eta bi esan ditu Chris Martinek. “Rihanna nahiko itsusia eta marmartia da, baina gainditu dugu”, adierazi du ingelesak.

Nola gainditzen da, bada, balizko itsustasun hori? Makillaje gehiago jartzen diozu? Begiak ixten al dituzu grabatzean? Zaku bat “janzten” ote diozu buruan? Chris, esandako astakeriaz ohartu eta konpontzen saiatu da gero. Batzuetan berandu izaten da konpontzen saiatzeko, ordea. “Munduko abeslaririk onena da eta munduko abeslaririk onena nahi genuen gure diskorako”, azaldu du.

Hobe genuke guztiok ezer esan aurretik hitzak neurtuko bagenitu, ezta?. Coldplayk eta Rihannak “Princess of China” kanta batera grabatu zuten Mylo Xyloto disko berrirako. Ez dakigu esandakoak esan ondoren karibetarrak errepikatzeko gogo askorik izango ote duen. Edo agian apain-apain aurkeztuko den hurrengo grabaziorako, auskalo zein itxurarekin agertu zen aurrekoan eta.

“Banpiroek Lady Gaga bero-bero jartzen dute”

Lady Gagari betidanik liluratu diote banpiroen kondairek eta horregatik ez da harritzekoa Taylor Kinneyrekin elkartzea. Mutil laguna The Vampire Diaries telesaileko aktore da eta gaueko izaki fantastiko horietako bat interpretatzen du. Hala ere, abeslariaren gertuko informazio iturri batek dioen arabera, artista fetitxismoa muturrera eramaten ari da.

“Banpiroek Gaga bero-bero jartzen dute eta asko gustatzen zaio mutil lagunak hozka egitea”, dio informatzaileak. “Sexu harremanak diztuztenean, plastikozko letaginak jartzeko eskatzen dio. Gagak ohean erabiltzeko mozorro sexyz betetako armairu bat dauka”.

Lindsay Lohan, berriro atxilotuta

Lindsay Lohanek justiziarekin arazoak izatea ez da zerbait bitxia, eta dirudienez, arazo horiek oraingoz, ez dute amaierarik.

Aktorea baldintzapeko askatasunean zegoen, baina, asteazkenean, Kalifornian epaiketa bat izan du estatubatuarrak, alkoholaren eraginpean gidatu zuelako eta Los Angeleseko bitxi-denda batean lepoko bat lapurtu zuelako. Horren ondorioz, zigorra bete behar zuen, eta zigorra ez duela bete jakitean, epaileak baldintzapeko askatasunarekin amaitzea erabaki du.

Diru-sarrera baxuak dituzten emakumeen zentru batean lan egitea zen bere eginbeharretako bat, baina, bertatik kanporatu egin zuten, askotan ez zelako azaldu ere egin.

Ondorioz, Lohanek atzo auzitegira joan behar izan zuen, eta poliziak atxilotuta atera zen bertatik.

Ordu batzuk isolatuta egon ondoren, bere abokatuek 100.000 dolaretako fidantza ordaindu zuten, eta orain, aske dago estatubatuarra. Hala ere, azaroaren 2an berriro deklaratu egin beharko du, eta zigor gogorrago bat izan lezake: urte beteko kartzela-zigorra.

Ordurarte, auzitegiko bulegoan 16 orduko komunitate-zerbitzua egitea eskatu dio magistratuak aktoreari. Hori betez gero, bere zigorra murriztea posible izango litzateke. Orain, Lohanen jarrera nolakoa den ikusi beharko dugu….

Christina Aguilerak 'luxuzko mozkorraldia' harrapatu du

aguileraAurreko asteburuan, Michael Forever Michael Jacksonen omenezko kontzertua ospatu zen Cardiffen (Gales). Bertan hartu zuten parte Beyoncék (bideo baten bidez), Leona Lewisek eta Christina Aguilerak besteak beste. Azken honen inguruan jende asko aritu da kuxkuxean, kontzertuan erakutsi zuen itxuragatik: ilea nahasita eta ‘kilo batzuk soberan’ agertu zen. Abeslaria ohitura txarrak eta ez oso osasungarriak hartzen ari ote den galdetzen dabil jendeak.

Hori ez da dena, ordea. The Sun egunkariak dioenez, artistak saioa amaitu eta lan taldekoekin batera hotelera joan zen gaua behar bezala ospatzera. 5.000 euro baino gehiagoko kontua utzi zuten bertan, alkoholetan bakarrik. Ez da makala, ez, Christina. Arrazoia izango dute errehabilitazioan has dadin saiatzen dabiltzan abeslariaren lagunek?

Christina Aguilerak ‘luxuzko mozkorraldia’ harrapatu du

Aurreko asteburuan, Michael Forever Michael Jacksonen omenezko kontzertua ospatu zen Cardiffen (Gales). Bertan hartu zuten parte Beyoncék (bideo baten bidez), Leona Lewisek eta Christina Aguilerak besteak beste. Azken honen inguruan jende asko aritu da kuxkuxean, kontzertuan erakutsi zuen itxuragatik: ilea nahasita eta ‘kilo batzuk soberan’ agertu zen. Abeslaria ohitura txarrak eta ez oso osasungarriak hartzen ari ote den galdetzen dabil jendeak.

Hori ez da dena, ordea. The Sun egunkariak dioenez, artistak saioa amaitu eta lan taldekoekin batera hotelera joan zen gaua behar bezala ospatzera. 5.000 euro baino gehiagoko kontua utzi zuten bertan, alkoholetan bakarrik. Ez da makala, ez, Christina. Arrazoia izango dute errehabilitazioan has dadin saiatzen dabiltzan abeslariaren lagunek?

Lady Gaga ama izango da

Askok uste dutenaren kontra, Lady Gagari ama sena piztu zaio. Oso argi dauka eta laster haurra eduki nahi duela aitortu du. Eta onena, data erabakita dauka!

Lady Gagaren haurrak, besapean ogia ekarri beharrean, hirugarren diskoa ekarriko du. Jendeak Born this way diskoaren egilea izatea eta ama izatea bateraezinak direla pentsatu arren, argi eta garbi utzi du.

Jonathan Rossen programan “oraindik” haurdun geratzeko asmorik ez zuela esan du, “ezta urrik eman ere”. Hala ere, “une hori helduko” dela adierazi du: hirugarren diskoa kaleratzen duenean.

“Orain bertan ezin dut geldialdi bat egin, zaleek hil egingo nindukete”, gehitu du abeslariak. “Bizitza pribatuaz hitz egiten ez dudala kritikatzen didate batzuek, baina hori oso zoriontsu naizelako da”,  gaineratu du.

Seguruenik, gaur egun daukan harreman sentimentala oso ondo doalako izango da. Ezkontza zurrumurruak alde batetik eta harremana haustearenak bestetik, galduta gaude gu. Dena den, badirudi Lady Gaga bizitzako une ezin hobe batean aurkitzen dela, hain ona, non ama izatea aztertzen ari da.

Madonna, biluzik

Duela aste batzuk Scarlett Johanssonen eta Mila Kunnisen argazkiak filtratu zituzten, eta mundu osoan zabaldu ziren. Orain, biluzik agertzen den beste famatu baten argazkiak ari dira zabaltzen, Madonnarenak.

Irudi hauetan artista ez da itxura onarekin agertzen, izan ere, makillajerik gabe eta pelukarekin ikus dezakegu. Gainera, kuleroak aldatzen agertzen da argazki horietan. Dirudienez, ustekabean harrapatu zuten abeslaria, eta modu horretan, zaila da itxura onarekin agertzea.

Hala ere, Madonnaren adina kontuan izanda, gorputz ezin hobearekin agertzen dela azpimarratu beharra dago: bular tenteak, sabel laua, eta gorputz-adar sendoak.

Duela bi urte Dolce & Gabbanarentzat argazki-sesio bat egin zuen estatubatuarrak, eta Steven Klein izan zen argazkilaria. Argazki ofizialak 2009ko martxoan argitaratu zituzten, W Magazine aldizkarian. Dirudienez, garai horretakoak dira argazki hauek, eta Madonna aldagelan zegoen bitartean atera zizkioten orain filtratutako irudiak.

Shakira eta Pique, krisi zurrumurruak isilarazi nahian

Atzo berehala zabaldu zen Shakiraren eta Piqueren arteko adar kontuei eta krisiari buruzko zurrumurrua eta, hori errotik moztu nahian, kolonbiarraren prentsa arduradun Rodrigo Beltranek gezurtatu egin zuen guztia: “faltsua da guztia, elkarrekin daude eta oso ondo, gainera”.

Ondoren, Shakirak berak Twitter sare soziala erabili zuen albistea, zeharka bada ere, isilarazteko: “Zorte on Espainiako selekzioari eta nire 3 zenbakiari, @gerardpique ri. Shak”.

Kulebroiaren kapitulu gehiago iritsiko ote zaizkigu?