Monthly Archives: February 2014

Robin Thicke eta Paula Patton banandu egin dira

Hollywoodeko bikote egonkorrenetako bat hautsi dela dirudi. Dailymailek eta beste zenbait hedabidek baieztatu dutenaren arabera, Robin Thicke abeslaria eta Paula Patton banandu egingo dira, 9 urte ezkonduta egon eta gero.

Antza denez, ”Blurred Lines” abestiarekin lortutako arrakastaren ostean, emaztea ez den emakume batekin baino gehiagorekin harrapatu dute azkenaldian Robin Thicke, diskoteka eta festa askotan. Zurrumurru horiek isilarazten ahalegindu den arren, badirudi Paula Patton nekatu egin dela, eta senarrari agur esatea erabaki duela.

Hori bai, People aldizkarian honako hau baieztatu du: ”lagun onak izaten jarraituko dugu, baina banantzeko garaia iritsi dela erabaki dugu”. Bikoteak Julian izeneko hiru urteko haurra du.

Robin Thicke eta Paula Patton. Argazkia: Getty

Robin Thicke eta Paula Patton. Argazkia: Getty

Blanca Suarez eta Dani Martín, maiteminduta

dani

Nola da posible Miguel Angel Silvestre abandonatuta uztea? Badirudi Blanca Suarez aktoreak burua galdu duela. Telebistako duke ospetsuena utzi eta Dani Martín abeslariarekin bikote harremana hasi omen du Blanca Suarezek.

Hasiera batean zurrumurru hutsa zela uste zen, baina azken orduetan kaletik elkarri musu ematen ikusi dituzte. Bideoklip baten grabazioarekin lagun arteko harremana hasi zuten, baina elkarrekin igarotako orduek haratago eraman dute harremana.

Urtarrilean grabatu zuten hain zuzen ere bideoa, eta garai hartan Martinek eta Suarezek aurretik zituzten harremanei bukaera ematea erabaki zuten. Hilabete geroago, Barajaseko aireportuan elkarri musu ematen harrapatu omen dituzte,

Egia izango ote da? Gure txutxu mutxuen blogean istorio hau hurbiletik jarraitzen saiatuko gara!

Rihanna eta Drake, berriz elkarrekin?

Itxura guztien arabera, elkarrekin daude beste behin ere Rihanna eta Drake. Izan ere, zenbait hedabide estatubatuarrek aditzera eman dutenez, sarri ikusi dituzte batera azkenaldian, eta oso jarrera maitekorrean, gainera.

Hollywoodlife.com atariak honako hau baieztatu du: “Drake oso gizon prestua da, eta Rihanna ez dago halakoetara ohituta, beti egokitu izan zaizkiolako mutil gaiztoak“. Joan den asteburuan, Los Angelesko lokal batean geratu eta elkarrekin igaro zuten gaua. Ondoren, handik ateratzen ikusi zituzten.

2012an “Take Care” bideoklipa grabatu zuten, eta orduan ere argi utzi zuten bien artean kimika berezia sentitzen zutela.

Chris Brownekin izandako harreman gorabeheratsuaren ostean, ikusi egin beharko da zer-nolako etorkizuna datorkion Barbadoseko erreginari Drake rap abeslariarekin. Zer iruditzen zaizue bikote berria?

Rihanna eta Drake ''Take Care'' bideoklipean. Argazkia: youtube

Rihanna eta Drake ”Take Care” bideoklipean. Argazkia: youtube