Monthly Archives: August 2015

Benicio del Torok Eskorbuto entzuten du

benicioBi fm irratiaren webguneak aipamen berezia egin dio El Mundo egunkariak Benicio del Torori egindako elkarrizketari. Izan ere, aurki Un dia perfecto pelikulan ikusiko dugun aktoreak aitortu du euskal talde bat atsegin duela. Hain zuzen ere, Eskorbuto taldea maite du Del Torok.

Fernando Leon de Aranoaren pelikula berriaren protagonista izango da mintzagai dugun aktorea, eta, dirudienez, grabazio-lanetan dabilenean musika asko entzuten du.

Puerto Ricoko aktorearen esanetan, besteak beste, Neil Young eta Bruce Spingsteen izan ditu bidelagun, grabazioetara autoan egindako joan-etorrietan. Halaber, Eskorbutoren musika entzuten zuela adierazi du. “Ezagutu dudan talderik onenetakoa da. Santurtziarrak dira. Ni, berriz, Puerto Ricoko Santurcekoa naiz”, gaineratu du.