Tag Archives: Pique

Shakiraren eta Piqueren semea jaio da

UNICEFShakira abeslariaren eta Gerard Piqué Bartzelonako futbol-jokalariaren semea jaio da bart Kataluniako hiriburuko Teknon ospitalean.

Zesarea bidez erditu zen Shakira 22:00ak jota, ospitalean hiru ordu egon ostean.

Sacha izena jarri diote semeari, eta hiru kilo pisatu ditu.

Duela astebete Unicef Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko baby showerra antolatu zuen bikoteak. Horixe bera egin zuten Milan (bikotearen lehendabiziko semea) jaio aurretik. Hori horrela, ongintzazko oparien zerrenda argitaratu zuten, diru-laguntzak jasotzeko asmoarekin.

Besteak beste, poliomielitisaren eta elgorriaren kontrako txertoak, haurrentzako arropak eta lehen sorospenetarako botikinak eskatu zituzten.

Bitxikeriak

Ebakuntza-gelan emakumeak soilik nahi zituen Shakirak, zirujau plastikoa salbu.

 

 

Shakira, berriro haurdun?

SHAKIRAUztailaren 13an bukatu zen Munduko Futbol Txapelketa, eta amaiera ekitaldian “Dare (La La La) kantua abestu zuen Shakirak. Harrezkero, komukabideetan sekulako oihartzuna izan du haren emanaldiak, baina ez musikalki egindako kritikengatik, Shakiraren ustezko haurdunaldi baten gaineko zurrumurrua zabaldu delako baizik.

Izan ere, abeslaria jantzi gorri eta estu batekin azaldu zen Maracana futbol-zelaian, eta ohi baino gutxiago mugitu omen zen agertoki gaineran. Gainera, argazkietan ikus daitekeenez, tripa apur bat hazi zaio. Haurdun egongo ote da?

Baliteke, argazki batengatik zurrumurru hori zabaltzea gehiegikeria izatea, baina ez da ustezko haurdunaldi baten gaineko informazioa zabaldu den aurreneko aldia. Bikotearen azken oporraldian, hainbat lekukok kontu bera erabili zuten ahoz aho.

Bukatzeko, 2016ra arte ez duela kontzertu birarik egingo iragarri du Shakirak. Nahikoa arrazoi ote dira haurdunaldi bati buruz hizketan aritzeko?

Shakira eta Pique, elkarrekin oporretan

Zurrumurru ugari entzun ditugu azken asteotan bikote famatu honen inguruan. Shakira haurdun dagoela diote batzuk. Elkarren arteko harremana eten egin dutela esan duenik ere bada. Ez batak ez besteak, ordea, ez du ezer esan.

Shakira eta Pique oporretan. Argazkia: twitter

Ohikoa den moduan, sare sozialak aukeratu dituzte oraingoan ere beraien bizimoduaren berri emateko. Gerard Pique Bartzelonako futbol-jokalariak argazki berri bat ipini du twitteren duen profilean. Bertan, paddleboarding izeneko kirol-jarduera egiten ikus daitezke.

Hala, beraz, txutxumutxu guztiak ezeztatu, eta biak batera zoriontsu bizi direla argi utzi nahi zan dute.

Shakira, haurdun?

Shakira eta Gerard Piqué. Argazkia: Getty

Shakiraren ustezko haurdunaldiaren inguruko zurrumurruak bolo-bolo dabiltza sarean azkenaldian. Orain arte, ordea, ez du inork albistea baieztatu, ezta ezeztatu ere.

Zalantza horren aurrean, abeslari kolonbiarraren aitak zur eta lur utzi ditu hedabideak. Izan ere, nahasmena eragin dute Kolonbiako telebistako saio ezagun batean egin duen adierazpenek. Haurdunaldiaren baieztapen ofiziala laster egitea espero duela esan du, eta, hitz horiek erabilita, zurrumurrua egiaztatu duela ulertu dute askok.

Aitzitik, esandakoa gaizki ulertu dugula esan du ondoren argitaratu duen agirian. Ez omen du bere alaba haurdun dagoela baieztatu, hala izatea nahiko lukeela baizik. Hau da hau nahasmena! Kontuak kontu, denborak baino ez digu egia erakutsiko!

Shakira, oso jeloskor

Shakira eta Pique. Argazkia: Getty.

Shakira eta Piqueren artean arazoak sortu omen dira azkenaldian. Intouch aldizkariak dioenez, abeslaria oso jeloskor dago bere mutil-lagunaren mugikorrean aurkitutako argazki batzuk direla eta.

Dirudienez, Piquek eta bere lagunek modelo ezagunen argazkiak trukatzen dituzte noizbehinka mugikorraren bitartez, eta Shakirak ez du batere gustuko futbolariaren ohitura hori.

Ondorioz, kolonbiarra Piqueren mugikorra kontrolatzen hasi da, eta etengabe gainbegiratzen ditu bere mutil-lagunak jasotzen dituen mezu eta irudiak. Bikotearen inguruko pertsona baten arabera, Piqueren lagunek ez dute batere ondo ikusten abeslariaren jeloskortasuna eta bere mugikorra begiratzea eragoztea gomendatu diote Bartzelonako jokalariari.

Asteotan, bikotea garai latza pasatzen ari dela zioten zurrumurru ugari izan dira; krisian egongo ote da Shakira eta Piqueren arteko harremana?

Shakirak eta Piquek luxuzko etxea erosi dute Bartzelonan

Argazkia: EFE.

Azken boladan krisian zeudelako zurrumurrua bazebilen ere, Shakira eta Piqueren arteko harremana indartzen ari dela ematen du. Bikote gazteak etxe handi eta dotorea erosi du Bartzelona kanpoaldean elkarrekin bizitzeko.

Une honetan, David Meca igerilariaren etxea alokatuta zeukan bikoteak, Bartzelonan; baina Shakirari ez zaio hirian bertan bizitzea gustatzen eta ondorioz, etxe berri baten bila hasi zen bikotea duela hilabete batzuk.

Dirudienez, aukeratutako etxea lursail erraldoi batean kokatuta dago, guztiz baztertuta. Intouch aldizkariaren arabera, etxebizitzak itxura modernoa dauka eta kristal tindatuak. Era horretan, pribatutasuna eta argazkilarien irismenetik kanpo egotea lortu nahi du bikoteak.

Shakira eta Pique pertsona ezagunak dira eta euren lanbidean arrakasta handia dute; beraz, ez da harritzekoa etxe garestia erostea. Gainera, abeslariak oso harreman ona omen dauka futbol jokalariaren familiarekin, eta horregatik erosi dute etxea Bartzelona inguruan, Piqueren familiaren etxetik hurbil.

Shakira eta Pique, krisi zurrumurruak isilarazi nahian

Atzo berehala zabaldu zen Shakiraren eta Piqueren arteko adar kontuei eta krisiari buruzko zurrumurrua eta, hori errotik moztu nahian, kolonbiarraren prentsa arduradun Rodrigo Beltranek gezurtatu egin zuen guztia: “faltsua da guztia, elkarrekin daude eta oso ondo, gainera”.

Ondoren, Shakirak berak Twitter sare soziala erabili zuen albistea, zeharka bada ere, isilarazteko: “Zorte on Espainiako selekzioari eta nire 3 zenbakiari, @gerardpique ri. Shak”.

Kulebroiaren kapitulu gehiago iritsiko ote zaizkigu?

Piquek adarrak jarri ote dizkio Shakirari?

Aspaldian ez ditugu elkarrekin ikusi Shakira eta Pique, baina krisi hitza ez da, orain arte behintzat, aipatu ere egin, batik bat, bikoteak hasieratik erakutsi duen pasioa dela medio.
Baina gaur adar kontuak hasi dira azaleratzen. Tv Notas aldizkari mexikarraren arabera, Barçako futbolariak adarrak jarri dizkio kantariari.
Aldizkariaren arabera, Shakiraren hurbileko “iturri fidagarri” batek jakinarazi die duela aste batzuk kantariak futbolari katalana utzi zuela bera baino neska gazteago batekin adarrak jarri zizkiola jakin zuelako.
Dena den, badirudi Shakira eta Pique zurrumurruak isilarazi nahian dabiltzala. Elkarrengandik urrun daude abuztu amaieratik bakoitzak dituen lan konpromisoen eraginez baina euren arteko harremanak aurrera jarraitzen duela erakusteko maitasun keinuak adierazten ari dira. Kolonbiarrak asteburuan Brasilgo Rock In Rion emandako kontzertuan “hips don’t lie” kantu ezagunaren hitzak aldatu zituen eta “ni Barçakoa naiz, ni kulea naiz” esan zuen. Eta ez da lelo hori erabiltzen duen lehen aldia. Maiatzean Polonian ere gauza bera egin zuen, Pique aurrean zela.
Bestalde, Barcelona taldeko jokalariak ere egin du Shakiraren aipamenik. FHM aldizkariak iragan asteko argitaratutako elkarrizketan esan zuen kantariak aholkuak ematen dizkiola jantziak aukeratzerako orduan.
Adierazpen eta keinuak gorabehera, ezleialtasunaren eta hausturaren zurrumurruak berehala zabaldu dire eta Twitterren atzo ‘trending topic’ izan zen bikotea.

Shakira eta Pique lehen urteurrena ospatzen ari dira Parisen

Modako bikotea osatzen dute Shakira kantari kolonbiarrak eta Pique futbolari katalanak. Eta, agian azkar pasa zaigu, baina urte bat bete da bikote honen maitasuna sortu zenetik. Eta zein da horrelako urteurren bat ospatzeko leku onena? Maitasunaren hiria, Paris. Bertan izan dira egunotan eta eskutik helduta Frantziako hiriburuko kaleetan ibili dira, kantariak duela pare bat egun Bercy estadioan emandako kontzertuaren ostean egun batzuk hartu elkarrekin egoteko.

Duela urtebete Ibizako hotel batetik ateratzen harrapatu zituzten argazkilariek. Orduan, gezurtatu egin zuten albistea. Shakirak “waka-zurrumurru” bat besterik ez zela adierazi zuen. Baina denborak bere lekuan jarri ditu gauzak eta, orain, une honetan prentsa arrosaren munduan den bikote melatsuena osatzen dute, elkarrekiko maitasun adierazpen etengabeak egiten baitituzte.

Zorionak eta urte askotarako Shakira eta Pique!

Shakira… haurdun?

Zurrumurrua berehala ari da zabaltzen Interneten:  Shakira… haurdun dago? In Touch aldizkariak behintzat, hori adierazi du.

Inork ez du albistea baieztatu baina duela urtebete artista kolonbiarrak esan zuen 2011n haurdun egongo zela. Beraz, ez litzateke hain harritzekoa izango erabaki hori hartu izana. Eta Piquerekin daukan maitasun-istorioa hain sutsua dela ikusita, ez dago halakorik baztertzerik… Kontrakoa esaten duten arte, behintzat!

Almeriako kontzertua bertan behera utzi izanak piztu ditu zurrumurruak. Baina, egia esan, larunbatean Bilbon aritu zen kantari ezaguna (guztiak gustura utzi ez bazituen ere…).

Hemendik aurrera, Shakiraren sabelari begira izango gara denak! Ala Twitter bidez baieztatuko ote du Piquek albistea?? Edo gezurtatu egingo al dute??