Monthly Archives: April 2011

Katy Perryk ez du bere harremanei buruz hitz egiterik nahi

Komunikabideok kontuz ibili beharko dugu Katy Perryrekin eta honen ezkontzari eta harremanei buruz esaten dugunarekin. Izan ere, salaketa jarri dio Australiako NW aldizkariari, ezkontzaz kanpoko “harreman intimo” bat izan duela argitaratzeagatik.

Aldizkari horren arabera, Brand Russelekin ezkonduta egon arren, Benny Blanco ekoizlearekin affaire bat izan du kantari amerikarrak.

Argitalpen horren kontura kalte eta galerak izan dituela adierazi du Katy Perryk salaketan eta hainbat iturrik diotenez, sei zifratako kalte-ordaina eskatu dezake.

Abeslaria Melbournera (Australia) iritsi berri da “California Dreams” birak han baitu jarraipena hurrengo egunetan.

Miguel Bosé aita izan da

55 urte bete berriak ditu Miguel Bosé kantariak eta ustekabeko albiste batekin datorkigu bere bizitzako une honetan: aita izan da! Ricky Martinen bideari jarraiki, alokairuzko ama batengana jo du artistak eta bi mutiko izan ditu: Diego eta Mateo.

Zurrumurrua atzo zabaldu zen arren, artistak gaur baieztatu du albistea Twitter bidez. AEBetan jaio ziren haurrak duela hilabete eta orain Madrilera itzuli da artista eurak besoetan hartuta.

Zoriontsu dagoela eta sekula beste inor maite izan ez duen bezala maite dituela nabarmendu du Miguel Bosék.
Zorionak!

Lady Gaga: "galtzaile sentitzen naiz"

Lady Gaga erabat biluztu da oraingoan. Artistari buruzko dokumental bat egin du AEBetako HBO kateak. Bertan, kantaria aldagelan ikusiko dugu, Madison Square Gardenen (New Yorken) emandako kontzertu baten aurretik. Eta ezohiko irudia eskainiko digute, inoiz baino hauskorrago ikusiko baitugu Lady Gaga.

ladygaga_madison

Muki-zapia eskuetan hartuta, askotan “galtzaile” sentitzen dela aitortu du, eskolan baztertutako neskatoa balitz bezala. “Goizero esan behar diot neure buruari super-izarra naizela aurrera jarraitu ahal izateko”, adierazi du. Gainera, etsai ugari baduela ere esan du artistak: “zenbaitetan sentitzen dut jendeak suntsitu egin nahi nauela… baina ezin naute suntsitu, inoiz ez naute suntsituko. Eta, gainera, sekula ez dute neure erreinua suntsituko, hau da, nire zaleak”.

Ikusi hemen dokumentalaren aurrerapena. Harrigarria!

Lady Gaga: “galtzaile sentitzen naiz”

Nor da munduko emakumerik ederrena?

Bada, People aldizkariaren arabera, bihurgunez beteriko emakume beltzaran bat gailendu da mundu osoko pertsona ederren zerrendan: Jennifer Lopez!

41 urteko kantaria berriz ere arrakastaren bidera itzuli da kaleratu duen lan berriarekin eta, itxura denez, jendeak begi ezin hobez ikusten du orain. Lopezek esan du harro dagoela, “harro… 25 urte ez izateaz!”

Aldizkari ezagunak egindako zerrendan sartu dira, bestalde, Zac Efron, Reese Witherspoon, Jessica Simpson, Jennifer Hudson, Dana Delany, Sandra Bullock,…

Santa izena jarri nahi dio Victoria Beckhamek alabari

Harri eta zur gelditu gara! Victoria Beckhamek Santa izena jarri nahi dio espero duen alabari. Itxura denez, Spice Girls taldeko kide ohiak izen berezia jarri nahi dio haurrari eta bizi diren hiria hartu du erreferentzia gisa: Santa Monica.

Baina Vicky-k ezin zion bere alabari Monica izena jarri noski. Semeei Brooklyn, Romeo eta Cruz izenak jarri zizkiela kontuan hartuta, Monica arruntegia izango zen nonbait. Eta Santa Beckham izena oso egokia omen da.

The Sun egunkariak zabaldu du albistea eta futbolari ezagunak eta haren emazteak ez dute ofizialki oraindik ezer ere esan. Ea zer aukeratzen duten azkenean!

Shakira ez da futbol-zalea bakarrik, literatur-zalea ere bada!

Shakira futbol-zale amorratu egin zaigu azken aldian, Gerard Piqué futbolari katalanarekin dabilenetik, baina tira, literaturari ere egin dio keinua 34 urteko kantari kolonbiarrak.

Twitter bidez zabaldu du artistak Gabriel García Márquez Nobel saridun idazle kolonbiarrarekin batera ateratako argazkia. Mexikon ateratako argazkia da.

Azken aldian gustuko du sare sozial horretan argazkiak argitaratzea, berriki bere “eguzkiarekin” (izendapen hori eman zion Barçako jokalariari) batera ateratako irudi bat zintzilikatu baitzuen, zaleei bere bikotekide berria aurkezteko.