Monthly Archives: February 2015

Barbara Goenaga euskal politikari batekin omen dabil

Argazkia: barbaragoenaga.com

Argazkia: barbaragoenaga.com

Aspaldi bukatu zen Barbara Goenagaren eta Oscar Jaenadaren arteko amodiozko istorioa, eta, dirudienez, maitasunari atea ireki dio berriro aktore donostiarrak.

Gainera, oraingo honetan ere, pertsonaia ezagun batek bete du Goenagaren bihotza.

Aspaldi zebilen gure artean zurrumurrua, eta gaur bertan ‘Dida’ saioan baieztatu ostean, Paparazzi blogera ekarri dugu albistea.

Nor da baina Barbara Goenagaren mutil-lagun berria?

Bada, hor nonbait zabaldu denez, Borja Semper Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidentearekin dabil Goenkalen ezagun egin zen aktore euskalduna.

Entzun hemen Karmele Izagirrek ‘Dida’ saioan harreman berri honi buruz kontatutakoa.

Beyoncé, Photoshop gabe

beyonceEz da lehenengo aldia “Paparazzi” blogean Photoshoparen mirariei buruz hitz egiten duguna. Gaurkoan Beyonce dugu protagonista.

Askotan irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du, horregatik ez gara gehiegirik luzatuko. Epaia zuen esku utziko dugu.

L’Oreal makillaje-etxearentzat abeslari estatubatuarrak egindako argazki-saio bateko irudiak dira ondorengoak. Interneten filtratu dira argazkiok, eta zeresana eman dute hainbat komunikabidetan.

beyonce1beyonce2

Argi dago makillajerik ez zaiola falta irudiotan, beraz, beste behin ere, Photoshopa da azala inperfekziorik gabe azaltzearen arrazoia.

Photoshoparen gehiegizko erabilera egiten dela uste al duzue?

beyonce3

Lady Gaga ezkondu egingo da

ladyEzkon-hitza emana zutela zioten zurrumurruek, eta oraingo honetan bete egin dira.

Hala da bai, Lady Gaga abeslariak aldarea zapalduko du, eta San Valentin eguna aukeratu zuen Taylor Kinneyk (kantariaren bikotea) albistea zabaltzeko.

Instagram bidez iragarri dute ezkondu egingo direla. Gainera, abeslariaz guztiz maiteminduta dagoela adierazi du aipatu sare sozialean Chica Fire telesaileko aktoreak.

You & I bideokliparen grabazioan ezagutu zuten elkar, duela lau urte inguru.

Brad Pitt eta Angelina Jolie zazpigarren haurraren bila

angelinaBadirudi, Angelina Joliek eta Brad Pittek futbol-taldea osatu nahi dutela etxean. Azken orduetan zabaldu den zurrumurruaren arabera, familia handitzeko asmoz dabil bikotea. Horregatik, litekeena da aurki beste ume bat adoptatzea, kasu honetan, Siriako haur errefuxiatu bat.

Argi dago, diru aldetik arazorik ez dutela aktoreek. Horrenbestez, nahi beste ume har ditzakete semetzat edo alabatzat.

Angelinak NBEari laguntzeko egindako bidaia batean ezagutu zuen Moussa. Haurrak bi urtetxo ditu, eta bakarrik gelditu zen, ama eta aita galdu ostean. Altinozun (Turkian) bizi da, errefuxiatuentzako kanpaleku batean.

Hori jakinda, aktoreak umea etxera eramateko ahaleginetan hasi omen ziren. Dena den, bikoteak ez du oraindik adopzioaren berri eman.

Dagoeneko hiru haur dituzte adoptatuta: Maddox, Pax eta Zahara. Gainera, Shiloh eta Vivienne eta Knoux (bikiak) seme-alaba biologikoak dituzte.

Bizilagunak gogaituta daude Buffonen sexu-saioekin

buffonGaur-gaurkoz futbolariekin lotutako edozein albistek ematen du zeresana. Batez ere, futbol-jarraitzaileak dira kontu horietan adi ibiltzen direnak, baina gaur jaso dugun albisteak kirola hain gustuko ez dutenen artean ere izan du oihartzuna.

Elcomercio.es webguneaK jakitera eman duenez, Gianluigi Buffon Juventus futbol-taldeko atezainaren bizilagunak haserre daude harekin, sexua praktikatzerakoan egiten omen dituen zaratengatik.

Ilaria D’Amico Sky Italiako kazetaria eta Fernando Llorenteren taldekidea untxien antzera ibiltzen ei dira larrua jotzen, eguneko edozein ordutan. Horrek bake-giroa hausten du auzokideen artean. Hori dela eta, horietako asko haserre agertu dira.

Alena Seredova modeloarekin ezkonduta zegoen Buffon, Ilariarekin harremana hasi zuenean. Dirudienez, ez da denbora alperrik galtzen duen horietakoa.