Monthly Archives: February 2011

Zure mutila engainatuko al zenuke Robert Pattisonekin?

Guk agian ez, baina Hollywoodlife aldizkariak egindako inkesta batean parte hartu duten emakumeen erdiek baietz esan dute, euren bikotekideak engainatuko lituzketela Robert Pattisonekin, hura baita eurentzat erakargarriena, ikusgarriena eta sexyena.

Crepusculo filmeko banpiro protagonistaren atzetik gelditu dira Johnny Depp (%24) eta Jake Gyllenhaal (%14).

Hori da estatubatuarren iritzia. Hemen inkesta hori egingo bagenu, zein izango litzateke emaitza??

Bota proposamenak!

Nor da Rihannak jomugan duen mutil berria?

Rihannak abenduan apurtu zuen Matt Kemp beisbol-izarrarekin zeukan harremana eta orain badirudi mutil berria jarri duela jomugan: Colin Farrel aktore irlandarra.

Itxura denez,23 urteko kantariak eta 34 urteko aktoreak Graham Norton aurkezle britainiarraren saioan ezagutu zuten elkar eta, geroztik, Farrelek mezuz josi du Barbadoetako artistaren  sakelako telefonoa. Telebista saioan bertan aitortu zuen irlandarrak Rihannaren soineko laburra ezin zuela burutik kendu.

Zurrumurruek diote Los Angelesen elkarrekin zerbait hartzera aterako direla, euren ordutegiek bat egiten duten bezian pronto.

James Blunt ez da neska-zalea

Hori esan du musikari ingelesak. Baina inork ez dezala ezer okerrik ulertu. Neskak gustuko ditu James Bluntek baina, itxura denez, ez dago jarri dioten neskazale ospearekin oso gustura. Bere familia osatu nahi du artistak.

36 urteko kantariak harreman sonatuak izan ditu, tartean, bi modelorekin: Petra Nemcova txekiarrarekin eta, azkena, Ibizan ezagutu zuen Sabina Vidal espainiarrarekin. Eta horrek eman dio Blunti kendu ezinik dabilen neskazale ospea. 

Baina bera bestelakoa omen da eta adierazpen hauen bidez erakusti nahi zian du hori: “Familia oso berezia da eta desira handienetako bat izan beharko luke norberak berea sortzeak. Nire lagunen artean zoriontsuen direnak bikote-harreman estuak eta irribarreak  pizten dizkieten haurrak dituztenak dira”.

Ikusiko dugu zein emakumerekin elkartzen den aurrerantzean. Ea bere helburu hori betetzeko aukera daukan!

Irina Shayken bikiniek iraultza piztu dute Hawaiin eta Filipinetan

Irina Shayk modelo errusiarrak, Cristiano Ronaldo futbolista portugaldarraren neska-lagunak, iraultza piztu du Hawaiin eta Filipinetan. Izan ere, Rafael Mazzucco argazkilari ezagunaren kameraren aurrean jarri da bainujantzi eta bikini nimiñoak jantzita, Sports Ilustrated aldizkari estatubatuarrerako. Emakume-zale oro aztoratzeko moduko irudiak dira!!

Shayk 25 urte ditu eta  aldizkari ezagun horretako azalean agertzen den bosgarren aldia da. Beste bederatzi neska ikusgarrirekin batera, Irina Shayk 10 modelo sexyenetako bat da aldizkari horren arabera.

CR7ren neska-lagunarentzat une ezin hobea da hau porfesionalki, aldizkari arroxen azaletan agertzeaz gain,  “Intimissimi”, “La Perla”, “Lacoste”, “Guess” eta “Armani Exchange” etxeen irudi baita. Gainera, Kanye Westen “Power” bideoklipean ere agertuko da.

Cristiano Ronaldok ez du, ez, gustu txarra emakume kontuetan. Irina Shaykekin hasi aurretik, esaterako, portugaldarrak harremanestua izan zuen Kim Kardashian modeloreakin. Gainera, futbolariak seme bat du baina amaren izena ez du ezagutarazi eta amak ere ez du agerraldi publikorik egin, itxura denez, hitzarmena egin baitzuten horretarako.

Jude Law eta Sienna Miller: bukatu da bukatu da…

Jude Law eta Sienna Miller. Sienna Miller eta Jude Law. Ederrak, lirainak, famatuak eta dirudunak dira eta bikote perfektua osatzen zuten, kanpotik begiratuta behintzat. Baina barrutik… auskalo harreman hori barrutik nolakoa den ! Bikote ezagunak bigarren aldiz apurtu du zeukan harremana.

Bikoteak 2003an ezagutu zuen elkar, Alfie filmaren grabazioan eta 2004ko Eguberri egunetan ezkontzeko konpromisoa egin zuten. Baina 2005ean konpromiso hori apurtu zuten, Lawk onartu egin baitzuen Sadie Frostekin dauzkan hiru seme-alaben umezainarekin, Daisy Wrightekin, harreman sexualak izan zituela. 2006an berriz elkartu ziren baina tarte labur batez baino ez, azarorako haserretuta baitzeudn berriz.

Banandu ostean, Sienna Rhys Ifans aktore galestarrarekin ibili zen eta, ondoren, Baltasar Gettyrekin harreman zoro bat izan zuen, azken horrek emaztea eta lau seme-alabak utzi baitzituen Siennarekin egoteko.

Lawk, berriz, beste alaba bat izan zuen tarte horretan, Samantha Burke modeloarekin.

Baina 2009. urtean, New Yorkera bizitzera joan ziren bai bata eta bai bestea. Pixkanaka elkarrengana hurbiltzen joan ziren eta, azkenean, berriz loratu zen maitasuna. Eguberrietan Kariben opor erromantikoak egin zituzten eta ezkondu egingo zirela ere esaten zen. 6 miliioko etxea erosi zuten Londresen eta zenbait komunikabidek ezkontza sekretua egin zutela ere baieztatu zuten.

Baina ez zen halakorik izan eta, oraingoz behinztat, ez da halakorik izango ere. Bikotearen ordezkariak esan du harermana apurtu egin dutela eta euren lagun batzuen arabera, “betiko”, gainera.

Harreman zaila zen nonbait eta lagunak izaten jarraitzen badute ere, elkarrekin ezin dute bikote moduan funtzionatu. Orain biak lanean murgildu dira. Jude Law Sherlock Holmes filmaren bigarren zatia grabatzen ari da eta Sienna, berriz, Flare Path filma. Eta beste pertsona batzuen besoetan ere bai. Jude Lawk Sadie Frost emazte ohiarengana jo du (oso harreman ona mantendu dute beti) eta Sienna, berriz, bere film berriko protagonistetako batekin ikusi dute azken egunetan, Joe Armstrong aktorearekin, alegia.

Bikote horren azken kapitulua ote da hau?

2011, ezkontzen urtea?

Urte hasi besterik ez da egin, eta jada badugu ezkontza batzuen berri. Horien artean ditugu Kate Moss, Lilly Allen, eta Lady Gaga.

Urte berriari hasiera emateko, dirudienez ospetsuak diren bikoteak pauso bat gehiago ematea erabaki dute. Azken egunotan ezkontza posible batzuen inguruan asko hitz egin da. Batzuk baieztatu egin dira, eta beste batzuk zurrumurruak besterik ez dira. Baina, maitasunak gure bizitzan duen tokia ikusita, oso albiste onak dira hauek. Izan ere, ezkontzak beti izan ohi dira albiste pozgarriak.

Kate Moss modeloa eta Jamie Hince izango dira aipatuko ditugun lehenengoak. Bikote honen inguruko zurrumurruak aspaldidanik daude, baina oraingoan informazioa egiazkoa dela esan dezakegu. Modeloaren lagun batek The Sun egunkariari adierazitakoaren arabera, Hincek vintage estiloko eraztun bat oparitu zion modeloari berarekin ezkontzeko eskatu zionean. Beraz, iturri honen arabera, uztailaren 2an ezkonduko da bikotea.

Ezkonduko den bigarrena Lilly Allen abeslaria da. Urte eta erdi darama Sam Cooper dekoratzailearekin, eta bikoteak jakinarazi duenez, ekainaren 11n ezkonduko dira Ingalaterran. Cooperrek ezkontzeko eskaera Baliko luxuzko hotel batean egin zion. Hurbileko lagunak eta senideak soilik egongo dira ospakizunean. Beraz, ezkontza sinple eta intimoa izango da bikotearena. Azken aldian ez ditugu britainiarraren albiste onak entzun. Izan ere, hardun geratu eta umea galdu zuen, eta duela hilabete batzuk odoleko gaixotasun larri batekin ospitaleratu zuten. Bazen garaia kantaria zoriontsu izateko, eta albiste hau paregabea da!

Beste albiste garrantzitsu bat izan da Lady Gagarena. Beti dago artistaren albisteren bat, eta oraingoan ziurtasun handiarekin esan dute abeslaria ezkondu egingo dela. Luc Carl da bere bikotekidea eta dirudienez, duela hilabete batzuk elkarrekin bizitzera joan ziren Bel Air-en alokatuta duten luxuzko etxera. Gauzak ondo doazela dirudi, eta ezkontzea erabaki du bikoteak zurrumurruek diotenez. Albistea oraindik ez da ofiziala, baina Grammy Sariak banatzen direnean (otsailaren 13an) albistearen berri eman dezake Lady Gagak.

Ikusten dugunez, beraz, ezkontza ugari izango ditu 2011 honetan. Urteko bigarren hilabetean gaude eta jada ezkontza batzuen berri eman dute pertsonaia ospetsuek. Erritmo hau jarraituz gero ezkontza asko ospatuko dira aurten, eta maitasuna nagusi den bitartean, oso pozik emango dugu horrelako albisteen berri…

David Bisbal Tolosaldean ibili da… bizikletaz!!

Baietz, baietz, ez dela txantxa bat!!! David Bisbal Gipuzkoan izan da, zehatzago esanda Tolosaldean!! Gauza jakina da Almeriako musikaria bizikletazale amorratua dela eta, Abraham Olanorekin batera, bueltatxo bat eman du paraje eder horietan bizikletaz! Eta txirrindulari ohiarekin eta kantariarekin batera, Giant bizikleta-etxeko arduradun Jose Casla ere ibili da Tolosaldean.

Kantariak Twitter bidez zabaldu du hori erakusten duen bideoa. Egin klik hemen bideo hori ikusteko!

Olanok eta Bisbalek aspalditik ezagutzen dute elkar eta ez da bizikletaz elkarrekin ibiltzen diren lehen aldia. 2009an, esaterako, kantariak anoetarrarekin eta beste bi txirrindulari ohirekin batera, Miguel Indurainekin eta Roberto Herasekin, alegia, egin baitzuen Done Jakue Bidea. 780 kilometro egin zituzten 9 egunetan.

Asteko irudi bitxiena izan da, zalantzarik gabe, Bisbalek Tolosaldean utzitakoa!