Monthly Archives: October 2016

Madonnak felazio bat eskaini die Clintonen hautesleei

607312_madonna_givemeall_foto610x342Madonna abeslariak zur eta lur utzi ditu jarraitzaileak asteartean New Yorkeko Madison Square Gardenen egindako adierazpenekin.

58 urteko abeslaria Amy Schumerren ikuskizuneko gonbidatua izan zen, eta Hillary Clintonen aldeko aldarria egin zuen aipatu emanaldian. Hain zuzen ere, ahozko sexua eskaini zien AEBko presidente izateko hauteskundeetan Clintonen aldeko botoa ematen duten guztiei, hainbat komunikabidek zabaldu dutenez.

“Beno, ni baino dibertigarriagoa den norbaiten txanda da orain agertokian; beraz, ni banoa. Alabaina, taula utzi aurretik, zerbait esan nahi dizuet: Hillary Clintonen alde bozkatuz gero, felazio bat egingo dizuet. Zin egiten dizuet oso ona naizela. Ez naiz inondik inora baldar moldatzen den horietakoa, eta oso serio hartzen dut kontu hori. Felazioa egiten dudan bitartean begietara begiratzea gustatzen zait, eta irentsi egiten dut”, adierazi zuen milaka jarraitzaileren aurrean.

Paulina Rubiok etxetik bota du mutil-laguna

MÉXICO-MÚSICABaliteke Paulina Rubio abeslari mexikarraren eta Gerardo Bazuaren arteko harremana hautsita egotea. Hiru urteko bikote-harremana izan dute, eta elkarrekin ume bat ere badute.

Latinoamerikako komunikabideek, ordea, ustezko desleialtasun baten gaineko albistea zabaldu dute. Aipatu iturrien arabera, Bazuak adarrak jarri dizkio Paulinari, eta ez emakume bakar batekin, gainera.

Antza denez, telefono mugikorraren bidez jakin du Paulina Rubiok bere bikotea desleiala izan dela. Aurretik ere, barkatu zion amodio-afera bat Bazuari, baina oraingo honetan etxetik bota omen du.