Monthly Archives: August 2016

Ozzy Osbournek sexuarekiko atxikimendua dauka

ozzyBlack Sabbatheko Ozzy Osbourne “terapia sakona” egiten ari da, sexuarekiko duen atxikimendua artatzeko, taldearen ordezkariak agiri baten bidez jakitera eman duenez.

Dirudienez, sei urte daramatza “gaixotasun” horri aurre egin ezinik, eta Sharon Osbournerekin duen harremana kolokan egon da azkenaldian, arazo horrengatik. 34 urte elkarrekin egon ostean, banandu egingo zela iragarri zuen bikoteak duela hilabete batzuk, baina uztailean aukera berri bat eman zioten harremanari.

Hori horrela, orain dela hiru hilabete hasi zuen Osbournek tratamendua, eta Black Sabbathen bira bukatzen denean -2017ko otsailean- beste hiru hilabetez ospitaleratuko dute.

Abeslaria bera izan zen laguntza eskatu zuena, Britainia Handiko komunikabideek Michelle Pugh estilistarekin izandako abentura aireratu zutenean.