Monthly Archives: June 2015

Chris Martin, lorez lore omen dabil

chrisAspaldi iragarri genuenez, litekeena da Chris Martinen eta Jennifer Lawrenceren arteko maitasun-istorioa bukatuta egotea. Gainera, Daily Mail egunkariak zabaldu duenez, Coldplay taldeko abeslariak aurkitu du Lawrenceren lekua beteko duen beste emakume bat: Kylie Minogue.

Dirudienez, elkarrekin ikusi dituzte Londresetik, British Summer Time jaialdiaren ondoren, hain zuzen. Aipatu jaialdian Kyliek abestu zuen, eta Martin ere han ibili zen.

Kontzertuaren ondotik, Gwyneth Paltrowren eta Andres Velencosoren bikote ohiak Hyde Parken egon ziren paseo bat ematen. Antza denez, laguntasuna baino zerbait gehiago erakutsi zuten hitzordu hartan.

Bien bitartean, maiatzaren 31n elkarrekin egon ei ziren Martin eta Lawrence. Nork betetzen du, beraz, Coldplayko kantariaren bihotza?

Fernando Llorente ezkondu egin da

LLORENTE3Fernando Llorente Maria Lorenterekin ezkondu zen larunbatean Donostian. Juventus futbol-taldeko aurrelariaren ezkontzak sekulako ikusmina piztu zuen Gipuzkoako hiriburuan, non ehunka lagun bildu ziren futbolariaren ezkontza hurbiletik jarraitzeko.

Bertan kirolari ezagunak elkartu ziren; besteak beste, Aritz Aduriz, Markel Susaeta, Andoni Iraola, Carlos Gurpegi, Mikel Balenziaga, Javi Martinez, Dani Aranzubia, Igor Gbailondo, Fran Yeste eta Juventuseko Stephan Lichsteiner. LLORENTE

Dotore azaldu ziren Llorente eta haren emaztea zeremoniara, eta irribarretsu eta pozik erantzun zituzten han bildutako kuxkuxeroen hitz ederrak.

Elizako ospakizunak bukatuta, Igeldoko Itxas Bide finkan bazkaldu zuten guztiek.

Rihanna eta Benzema, elkarrekin

benzemaRihannak Leonardo DiCapriorekin bikote-harremana hasi zuela zabaldu zuten hainbat hedabidek duela denbora gutxi. Orain, berriz, Barbadoseko abeslariak amorante berria daukala diote iturri ezberdinek.

Hain zuzen ere, Karim Benzema Real Madrileko futbolariarekin lotu dute Rihanna. Dirudienez, futbol-jokalariaren eta kantariaren arteko hitzordu berri baten lekuko izan dira paparazziak.

New Yorken elkarrekin ikusi zituztenean zabaldu ziren ustezko harreman baten gaineko lehenengo zurrumurruak. Orain, aste honetan, batera egon omen dira berriro.

Gauzak horrela, gutxienez hiru alditan ikusi dute elkar Rihannak eta Benzemak.