Tag Archives: Miley Cyrus

Nork bereganatu du Miley Cyrusen bihotza?

635380353747793685w_foto960Zurrumurruak, espekulazioak eta asmakizunak izan dira nagusi azken hilabeteetan hainbat komunikabidetan, eta badirudi, azkenik, albistea baieztatu dutela: Miley Cyrus eta Liam Hemsworth elkarrekin daude berriro. 2013an hautsi zuten harremana, baina azkenaldian elkarrekin agertu dira zenbait argazkitan.

Gauzak horrela, esamesa gehiago saiheste aldera, aktoreak berak baieztatu du albistea: “Zaila izan zen, garai hartan norabide ezberdinetara zuzentzen ginelako. Biok ginen oso gazteak, eta erabaki zuzena hartu genuen”, adierazi dio GQ aldizkariari. “Elkarrekin itzuli garen ala ez, jendeak deskubritu beharko du. Egia esan, deskubritu dute, ez baitira inozoak”, erantsi du.

Duela hilabete batzuk nahiko agerian geratu zen bikotearen itzulera. Abeslariak berriro zeraman jarrita Hemsworthek oparitutako eraztuna. Gainera, behin baino gehiagotan agertu da Liam, Chris eta Luke anaiekin.

Miley Cyrusen ezkontzako xehetasun guztiak

Miley Cyrus eta Chris Hermsworth. Argazkia: hola.com

Hainbat hilabete igaro dira Miley Cyrus abeslariak Liam Hemsworth aktoreak ezkontza iragarri zutenez gero. Bikoteak ez zuen, ordea, ospakizunari buruzko xehetasunik eman.

Azken egunotan kantari estatubatuarrak berak aditzera eman duenez, 2013an ezkonduko dira. Gainera, bat nahikoa ez izanda, hiru jai antolatuko dituztela esan du, bakoitza hiri batean: Los Angeles, Tennessee eta Melbourne.

Eta, noski, soinekoak ere hiru izango dira! Hasi omen da diseinatzaileekin lanean, dagoeneko, eta 775.000 euroko aurrekontua duela esan du jantzietarako. Gonbidatuen zerrendari buruz ez dute oraindik ezer aurreratu, baina, lehen datu horiek ezagututa, argi dago ez dela nolanahikoa izango! Hasi soinekoak eta trajeak prestatzen 2013ko ezkontza nagusienerako!

Liam Hemsworth eta Miley Cyrusen bizitza sexuala pil-pilean dago

Miley Cyrus eta Liam Hemsworth

Abeslariaren esanetan, bikotea euren harremanaren unerik beroenetako batean dago. Zale guztiak txundituta utzi ditu Mileyk The Enquirer egunkarian bere harreman sexualen berri emanda. Bikoteari etxeko leku guztietan egitea gustatzen zaiola, eta ezohiko leku eta uneetan egiten dutela esan du.

Badirudi ezagutzen genuen Hannah Montana aspaldi utzi zuela atzean Mileyk. Bikotearen sexu harremanak “oso basatiak” direla esan du, eta bikotekideak erabat asetzen duela. Horren esanetan, sexuaren kalitatea da bikote-bizitza zoriontsua izateko lehen baldintza.

Oraindik ez dakigu Liamen iritzia, baina neska-laguna bezain sutsua izango ote da?

Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira!

Zurrumurru ugari entzun ditugu azkenaldian Liam Hemsworthen eta Miley Cyrusen inguruan. Martxoan komunikabide ugarik argitaratu zuten bikote gaztea ezkontzekotan zegoela, baina abeslariak berehala ezeztatu zuen informazio hori sare-sozialetako bere profilen bitartez.

Oraingoan, albistea egiaztatuta dago: hiru urteko harremanaren ondoren, Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira. Cyrusek berak aitortu du informazioa Twitterreko bere profilean.

Dirudienez maiatzaren 31an eskatu zion The Hunger Games pelikulako aktoreak neska-lagunari berarekin ezkontzeko, 3,5 kilateko diamante batekin, eta honek baietz erantzun zion.

Oso gazteak diren arren (22 urte ditu Hemsworthek eta 19 Cyrusek) laster ezkontzeko asmoa dute bikotekideek. Horren ondorioz, Elsa Patakyren koinata izango da Cyrus, aktore espainiarra Chris Hemsworthekin, Liamen anaiarekin, ezkonduta baitago.

Miley Cyrus, marihuana zalea

Miley Cyrus aktore eta kantari estatubatuarrak 19 urte bete berriak ditu eta bere urtebetetze festa oraindik zeresana ematen ari da. Kelly Osbournek (Ozzy Osbournen alabak) antolatu zuen festa eta, itxura denez, marihuana ez zen falta bertan.

Izan ere, ‘Hannah Montana’ pertsonaia izandako neskatila emakume bihurtu da eta porru erregarrien oso zalea omen da. Are gehiago, The Daily egunkariak argitaratutako bideo batean Mileyren urtebetetzeko pastela ikus daiteke eta, bertan, ondorengo izena irakur zitekeen: Bob Mailey. Bob Marleyri aipamen garbia eginez, bizkotxoaren errezetari “pizgarri”ren bat bota omen zioten nonbait.

Bideoan gainean, Mileyk berak adierazi du “Porru zalea naiz” eta Kellyb Osbourne ere ageri da kantari gazteari esaten erretzearekin arazo bat daukala. Hori bai, ordu batzuk geroago, Twitter bidez esan zuen dena txantxa hutsa izan zela eta asko maite duela Miley Cyrus.

Ez da kantaria eta marihuana lotzen dituzten lehen aldia. 2010ean pipa erretzen grabatu zuten baina berak esan zuen ez zela marihuana erretzen ari, salbia baizik, eta salbia droga legala da AEBetako Kalifornia estatuan.

Zer gertatzen zaio Miley Cyrusi?

Miley Cyrus Madrilen, zaleen aurrean

Miley Ciryus Madrilen da Europako MTV sarien jaian parte hartzeko eta, gaur, facebookeko jarraitzaileen artean aukeratutako 50 lagunekin bildu da.

Baldintza bat jarri die Mileyk berari galderak egin ahal izateko : “Can’t be tamed” CDa eramatea eta gustura asko eraman dute, bai; baina ez die, gero, edozein galdera egiten utzi.

Irudi aldaketa pertsonalitate aldaketaren ondorio izan al den galdetu dio batek, adibidez, eta ez du erantzun nahi izan. Beste batek, berriz, ea “Hannah Montana” telesaileko arduradunekin harremana izaten jarraitzen duen galdetu dio eta artistaren laguntzaileek “betatu” egin dute galdera hori.

Miley Cyrus


Badirudi ez direla garai onenak Miley Cyrusentzako. Izan ere, batzuek diote bigarren aldiz utzi duela bere mutil-lagunarekin, eta gainera oso triste omen dabil bere gurasoak banandu egin direlako. Atentzioa eman nahian omen dabil etengabe.

Eneeeeee….. ze gogorra den bizitza nerabe aberats batentzat!