Tag Archives: coldplay

Chris Martinen 6:1 dieta

Hchrisasiera batean musika izaten zuen hizpide Chris Martin abeslariak, baina Gwyneth Paltrow aktorearekin ezkondu zenetik, osasuntsu jateak duen garrantziaz jabetu eta afera horri arreta berezia jartzen hasi zen.

Gauzak horrela, Iparramerikako irrati-kate batean egindako elkarrizketan aitortu du 6:1 dieta jarraitzen duela gaur-gaurkoz.

“Sormena lantzeko balio dit, eta abestiak idazteko orduan askoz produktiboagoa naiz”, adierazi du Coldplay taldeko abeslariak. Gainera, aipatu dietak ahotsa berehala hobetzeko balio duela esan du.

Baina zertan oinarritzen da dieta?

Bada, astean barau-egun bat egiten du Martinek. Bien bitartean, haren emazte-ohiak asmo berriak ditu 2016rako. Orain arte denetariko frutazko zukuak hartzen zituen egunero, baina, dirudienez, barazki zopengatik ordezkatuko ditu zukuak aurrerantzean.

Jennifer Lawrenceren eta Chris Martinen arteko harremana, hautsita

Chris Martin of ColdplayLau hilabete eman dituzte elkarrekin Jennifer Lawrencek eta Chris Martinek. People aldizkariak aipatutako iturri baten arabera, dirudienez aktoreak hartu du harremana uzteko erabakia: “Jen izan da Chrisekin hautsi duena”.

Daily Mail egunkaria harago joan da, eta arrazoi zehatzagoa eman du harremanaren bukaeraz hitz egiterakoan: Lawrence kokoteraino zegoen Gwyneth Paltrowk eta Chris Martinek abiatutako “familia zoriontsuaren” jolasarekin. Halaber, haserre omen zegoen Martinek harremana “ezkutuan” zeramalako.

Egia esan, elkarrekin zeudenetik, behin baino ez zuten agerpen publikoa egin Martinek eta Lawrencek; Paltrowrekin, aldiz, sarritan azaldu da komunikabideen aurrean, banaketa iragarri zutenetik.

Duela aste batzuk amari aurkeztu zion Coldplay taldeko abeslaria Lawrencek. Antza denez, haren amak Los Angelesera bidaiatu zuen Chris ezagutzeko.

Chris Martin eta Rihanna, adiskidetasuna ala zerbait gehiago?

rihannaChris Martinen maitasun aferek zeresana eman dute azkenaldian. Gwyneth Paltrow aktoarekin zuen harremana hautsi ostean, prentsa arrosaren mundua buru-belarri dabil Coldplayko kantariaren maitasun istorioak hurbiletik jarraitzen, eta asteburuan bi emakumerekin ikusi dute: larunbatean, bere emazte ohiarekin egon zen afaltzen, eta egun bat geroago, Rihanna abeslariarekin elkartu zen.

Zurrumurruek ez dute etenik Chris Martinen bizitzan. Duela aste batzuk, Alexa Chungekin ikusi omen zuten, eta harreman berri baten inguruko albisteak zabaldu zituzten hainbat komunikabidek.

Aitzitik, iragan asteburuan bi aldiz elkartu zen Gwyneth Paltrowrekin; larunbatean, Malibu Farm lokalean, eta igandean, Santa Monican. Han, Applerekin eta Moisesekin (haien seme-alabak) egon ziren afaltzen.

Guzti horrek ustezko adiskidetze baten gaineko zurrumurruak zabaldu ditu. Nolanahi dela, familiarekin afaldu ostean, Rihannarekin batu zen Santa Monicako (Kalifornia) jatetxe italiar batean.

Aspaldi ezagutzen dute elkar, “Princess of China” grabatu zutenetik zehazki. Baina adiskidetasuna soilik ala zerbait gehiago ote dago haien artean?

Gwyneth Paltrowk eta Chris Martinek Gaztela-Mantxan etxea erosi nahi dute

coldplayTalavera de la Reinako hiritarrek adi ibili beharko dute. Izan ere, litekeena da aurki Gwyneth Paltrowrekin eta Chris Martinekin kaletik topo egitea.

Dirudienez, aktore estatubatuarrak gustuko du Espainiako Estatua, eta batez ere, Talavera de la Reina.

Paltrow han bizi izan zen gaztetan, eta orain herrimina omen dauka. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Gaztela-Mantxan lursailen bat erostekotan dabil Hollywoodeko bikotea.

Horrenbestez, Chris Martin, Gwyneth Paltrow eta haien semeak (Moises eta Apple) Euskal Herritik gertu ikus ditzakegu laster

Halere, Paltrow zuhur azaldu da gai honi buruz galdetu diotenean.