Tag Archives: twitter

Shakira eta Pique, elkarrekin oporretan

Zurrumurru ugari entzun ditugu azken asteotan bikote famatu honen inguruan. Shakira haurdun dagoela diote batzuk. Elkarren arteko harremana eten egin dutela esan duenik ere bada. Ez batak ez besteak, ordea, ez du ezer esan.

Shakira eta Pique oporretan. Argazkia: twitter

Ohikoa den moduan, sare sozialak aukeratu dituzte oraingoan ere beraien bizimoduaren berri emateko. Gerard Pique Bartzelonako futbol-jokalariak argazki berri bat ipini du twitteren duen profilean. Bertan, paddleboarding izeneko kirol-jarduera egiten ikus daitezke.

Hala, beraz, txutxumutxu guztiak ezeztatu, eta biak batera zoriontsu bizi direla argi utzi nahi zan dute.

Rihannak beste tatuaje bat egin du

Twitterren zale amorratua da Rihanna; hori dela eta, egunero behin baino gehiagotan ematen digu bere bizitzaren berri sare sozialaren bitartez.

Oraingoan, bere azken tatuajea erakutsi nahi izan digu abeslari polemikoak, orkatilan tatuatu duen belatza. Argazkiarekin batera honakoa adierazi du: “Belatza, iluntasunean distira egiten duen argia. Ez ditu begiak ixten lo egiten duen bitartean”.

Tatuajea Bang Bang New Yorkeko tatuatzaile ezagunak egin dio; aurrekoetan ere berarengana jo du abeslariak tatuajeren bat egiteko orduan. Tatuaje ugari ditu Rihannak gorputzean: izar batzuk lepoaren atzeko aldean, musika nota bat eskuineko oinean, errebolber bat saihets-hezurren inguruan…

Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira!

Zurrumurru ugari entzun ditugu azkenaldian Liam Hemsworthen eta Miley Cyrusen inguruan. Martxoan komunikabide ugarik argitaratu zuten bikote gaztea ezkontzekotan zegoela, baina abeslariak berehala ezeztatu zuen informazio hori sare-sozialetako bere profilen bitartez.

Oraingoan, albistea egiaztatuta dago: hiru urteko harremanaren ondoren, Miley Cyrus eta Liam Hemsworth ezkondu egingo dira. Cyrusek berak aitortu du informazioa Twitterreko bere profilean.

Dirudienez maiatzaren 31an eskatu zion The Hunger Games pelikulako aktoreak neska-lagunari berarekin ezkontzeko, 3,5 kilateko diamante batekin, eta honek baietz erantzun zion.

Oso gazteak diren arren (22 urte ditu Hemsworthek eta 19 Cyrusek) laster ezkontzeko asmoa dute bikotekideek. Horren ondorioz, Elsa Patakyren koinata izango da Cyrus, aktore espainiarra Chris Hemsworthekin, Liamen anaiarekin, ezkonduta baitago.

Demi Moorek ez du @mrskutcher izaten jarraitu nahi

Demi Moore. Argazkia: Aktorearen Twitter ofiziala.

Ashton Kutcherrengandik dibortziatuko zela jakinarazi ondoren, hilabete gogorrak pasatu zituen Demi Moorek. Hala ere, errehabilitazio klinika batean denboraldi batez egon ostean lanera bueltatu da aktorea.

Denboraldi horretan Twitterren daukan profila alde batera utzi eta soilik bere lanarekin erlazionatutako gauzak jakinarazteko erabiliko zuela adierazi bazuen ere, sare sozialera ere itzuli da aktorea.

Bertan daukan kontuaren izena @mrskutcher da, eta jarraitzaileei laguntza eskatu die, hori aldatu nahian dabil eta. Lehenengo proposamena Piers Morgan aurkezle britainiarrak bidali dio: @mrsmorgan. Ideia hori asko gustatu zaion arren, zoritxarrez izena hartuta dagoela erantzun dio Moorek umore onez.

Beste hainbat proposamen jaso dituenez, horien artean aukeratzen ari dela dagoela jakinarazi die aktoreak zaleei. Gaztean asko pozten gaitu Demi Moore askoz hobeto dagoela jakiteak eta umorea berreskuratu duela ikusteak!

Beyonceren eta Jay Zren umeak dagoeneko twitter profila du

Oraindik ez da jaio eta jarraitzaile ugari ditu Beyonceren haurtxoak, izan ere, munduko masa femonemono gazteenak interneten iraultza bat eragin du. Beyoncek ama izango zela jakinarazi zuenetik, microblogging trafikoan segunduko 8.868 tuit izan dira, eta Beyonceren eta Jay-Zren txikia izar handi bat bilakatu da. Dagoeneko bere twitterreko profila du eta 2.000 jarraitzaile ditu.

Beyonceren lehenengo umea oso mediatikoa da dagoeneko, eta interneteko munduan mugitzen hasi da. Oraindik umea neska ala mutila den jakin gabe, umearen lehenengo profila sortu dute.

Oraindik jaio ez den umearen izena Beyonce/Jay’s Fetus da twitterren, eta profilaren deskribapenean hauxe jartzen du: “Ondo egon nintzen MTV sarietan ez?”.

“Feto” misteriotsuak Beyonceren barruan egongo balitz bezala idazten du twitterren eta bere iruzkinen artean Tom Cruisen eta Katie Holmesen alabari egin dio aipamena: “Suri nire festetara etor daiteke, edo hori espero dut”.

Hasi gabe dagoen bere bizitzaren parodia bat ere egiten du: “Ultrasoinu hauek paparazziak baino zaratatsuagoak dira”.

Oraindik ez dakigu nor dagoen profil bitxi honen atzean, baina txikia masa fenomeno bat dela eta izango dela argi dago.