Monthly Archives: September 2014

JLo eta Casper Smart, berriro elkarrekin

JENNIFERDenetik entzun da Jennifer Lopezek eta Casper Smartek harremana utzi zutenetik. Abeslaria beste dantzari batekin zebilela zioten zurrumurruak zabaldu ziren aspaldi, dantzaleku batean jarrera maitekorra erakutsi ostean. Baina badirudi kantari estatubatuarrak ez duela Casper ahaztu, nahiz eta harremana bukatuta egon.

Halere, azkenaldian indarra hartzen ari dira bikotea adiskidetu egin dela dioten zurrumurruak. Daily Mail egunkariak, adibidez, Los Angelesen elkarrekin ikusi zituztela zabaldu zuen duela egun batzuk. Hain zuzen ere, ibilgailu berean ikusi omen zituzten.

Oraingoan, The Hollywood gossip da bikoteari buruz mintzatu dena. Aldizkari horren arabera, harremana estutu dute, eta baliteke irlaren batera bidaia bat egiteko asmoa izatea. Lasai egongo diren leku batera joan nahi omen dute JLok eta Casperrek, umeekin batera.

Iturri berak ziurtatu duenez, Casper oso pozik dago berriro elkarrekin daudelako, baita abeslariaren seme-alabak ere.

Antza denez, denbora bat bakarrik igaro ondoren, mutil-lagun ohia faltan botatzen hasi da Jennifer Lopez.

Brad Pittek garesti ordain lezake desleiala izatea

bradEztei-bidaia Maltan ari dira pasatzen Angelina Jolie eta Brad Pitt. Une gozoak bizi ditu bikoteak, seme-alabekin batera. Bistara, behintzat, familia eredugarria ematen du, eta Angelinak bederen, ez dauka kexatzeko arrazoirik. Alta, Tom Raider filmeko protagonistaren abokatuek ezkon-aurreko akordio ezinhobea sinatu dute aktorearentzat.

AEBko komunikabideek bikoteak adostutakoaren berri eman dute azken orduetan, eta Brad Pittek garesti ordain lezake deslaiala izatea. Izan ere, hitzarmenak dio “ezkonduta dauden bitartean Pitt beste emakumeren batekin baldin badoa, Jolierentzat izango da umeen zaintza”. In Touch aldizkariaren arabera, “haurrak babesteko erarik onena” delako sinatu zuten akordioa.

Baina umeen zaintzarena ez da ustezko desleialtasun baten ondorioz jazoko litzatekeen kontu bakarra izango. Bikotearen ondasunen inguruan ere hitz egiten du akordioak. Kasu horretan, ezkondu aurretik zeukaten diruarekin geldituko litzateke biak, eta ezkontzaren ostean lortutako diru-sarrerak haien seme-alabentzat izango lirateke (gutxi gorabehera 185 milioi dolarreko ondasuna).

Gainera, bikoteak prest utzi du testamentua. Ondasunak, seme-alaben, Vietnamgo, Kanbodiako eta Etipiako umezurtz-etxeen eta minbiziaren aurkako ikerketaren artean banatu nahi dituzte.

Jon Kortajarenaren bikotea ezagutu nahi?

jonBaieztapen ofizialik ez dagoen arren, Britainia Handiko prentsak Jon Kortajarenak bikote berria daukala jakitera eman du.

Ezustean harrapatu gaitu albisteak, euskal modelo lirain eta sexya etxera eramateko esperantzaz geundenoi batez ere. Baina nor da Jon kortajarenaren mutil-lagun berria?

Dirudienez, El Hobbit pelikulako Luke Evans aktorearekin dabil. Aspaldi zabaldu ziren modeloaren ustezko homosexualitatearen gaineko zurrumurruak, eta orain arte berak horren inguruko adierazpenik egin ez badu ere, komunikabide britainiarrak aipatutako aktorearekin lotzen ere ausartu dira.

Aspaldi esan zuen Luke Evansek homosexuala zela, baina geroago ukatu egin zuen. Oraingoz, bietako batek ere ez du Britainia Handiko prentsak zabaldutako informazioa berretsi, ezta gezurtatu ere.

Egia izango ote da?

Xabi Alonso, prentsa arrosaren jomugan

xabiDuela astebete “Paparazzi” blogean Xabi Alonso futbolaria izan genuen hizpide, eta gaurkoan ere tolosarraren aferak aterako ditugu mahai gainera.

Izan ere, Real Madril utzi eta Bayern Munich taldera joan berri den futbol-jokalari ezagunak gogor erantzun die azken egunetan ustezko desleialtasun baten inguruan zabaldutako zurrumurruei.

Hain zuzen ere, La Otra Cronica (LOC) gehigarrian argitaratutako informazio baten harira, El Mundo egunkaria auzitara eramango duela eman du jakitera Twitter bidez. Orain dela pare bat egun, aipatutako egunkariak iragarri zuen, Real Madril uzteko arrazoi nagusia Nagore Aranburuk jokalariari egindako presioa zela. Albiste horrek esaten zuenez, emazteak behartuta hartu zuen Munichera joateko erabakia Xabi Alonsok, ustezko desleialtasun baten ondorioz.

LOCeko iturrien arabera, Madrildik urrundu  nahi zuen modelo donostiarrak, senarra adarrak jartzen ari zela entzuten zuelako behin eta berriz. El Mundoren gehigarria izenak ematera ere ausartu zen, eta, besteak beste, Russian Red taldeko abeslariarekin lotu zuen futbolaria.

Azkenaldian hainbat komunikabidek hitz egin dute bi hauen arteko maitasun-istorio baten inguruan, eta Lourdes Hernandezen Agent Cooper diskoan “Xabier” izeneko abesti bat dagoela erabili dute askok froga gisa. Aitzitik, Hernandezek ukatu egin zuen aspaldi, kantu horren izenburua futbol-jokalariagatik aukeratu izana.

Nola biziko da Xabi Alonso Munichen?

xabiBost egunetan goitik behera aldatu da Xabi Alonsoren bizitza. Bayern Munich taldeak fitxatuko duela jakin genuen orain dela lauzpabost egun, eta denbora gutxian taldekide ohiak agurtu, Bayernekin debuta egin, Alemanian aurkezpen ofiziala egin eta mediku azterketak pasatu ditu. Gauza asko denbora tarte laburrean.

Real Madrilek fitxatu aurretik, Donostia utzi eta Liverpool aldera abiatu zen futbolaria, bizitza berri bat ekiteko, eta orain, lan kontuak direla eta, Bavierara alde egitea egokitu zaio.

Hizkuntza aldetik ez du arazo gehiegirik izango, taldeko hainbat jokalarik eta entrenatzaileak berak (Pep Guardiola) ere gaztelaniaz hitz egiten dutelako.

Egunorokotasunean, adliz, aldaketak nabariagoak izango dira. Hasteko, El Mundo egunkariak zabaldu duenez, oraindik etxe gabe dago tolosarra, eta hurrengo egunetan familiarekin bizitoki berria estreinatu beharko du. Alonsoren talde berriak, ordea, ez du zehaztu non biziko diren, baina litekeena da Charles Hotel inguruan bizitzea, hiriko luxu handiko leku batean. Han, besteak beste, Thiago, Javi Martinez eta Pep Guardiola bizi dira.

Dena den, aurreneko egunetan behintzat Pepe Reinarekin ikusi dute batez ere. Izan ere, Paulanerrek antolatutako ekitaldi batean parte hartu zuten biek asteburuan.

Oraingoz ezer gutxi dakigu Xabi Alonsoren bizitza berriari buruz, baina hainbat iturrik zabaldu dutenez, Nagore Aranburu emaztea eta haien seme-alabak ere Munichen daude jada. Gainera, jokalari euskaldunaren edertasunak Alemaniako emakume guztiak aho zabalik utzi dituela dioten zurrumurruak ere geroz eta indar gehiago ari dira hartzen.