Monthly Archives: March 2011

Madonna: ken iezaiozu bibotea alabari!!

Nola da posible Poparen Erreginak bere itxura hainbeste zaintzea eta 52 urterekin 30eko baten itxura eman nahi izatea (tira, eta aitor dezagun, ematea) eta Lourdes alabak horrelako bibotea izatea? Bibotea eta bekozkoa! Agian izango du depilatzen hasteko garaia, ezta? 15 urte dauzka eta iletsua dela argi dago, beraz, zeren zain ote dago! Madonna, mesedez, ken iezaiozu bibotea alabari!

Edo moda kontuagatik ote da guztia? Izan ere, Kate Winslet aktoreak bibotea aldarrikatu berri du Hollywooden. Aktore ezaguna hainbat ekitalditan ikusi ahal izan dugu sudurpekoa eta bekozkoa depilatu gabe. Moda naturalista berri baten aurrean gauden jakiteko itxaron egin beharko dugu, ea mundu arroxeko ikono gehiagok joera horrekin bat egiten ote duten.

Baina kontua da Madonna ez dugula joera horretan ikusi.

Eta Lourdes gaixoak ez al ditu bere estetizistaren  zainketak merezi??

Jantziko al zenuke Ke$haren aurpegia daukan kondoi bat?

Galderak arraroa dirudi baina benetakoa da. Ke$ha abeslari estatubatuarrak akordioa egin du Lifestyle enpresarekin  hamar mila kondoitan bere aurpegia estanpatuko dituzte. Kondoiak artista gaztearen kontzertuetan banatuko dituzte.

Sexu seguruaren aldarria egiten du kantariak baina hori ez da berria, askotan banatu izan baitituzte preserbatiboak bere kontzertuetan. Adierapen hauek egin zituen behin: “Nire kontzertuetan izerdiz eta garagardoz blai eta purpurinaz estalita amaituko duzu eta, agian Ke$ha edizio mugatuko kondoiren bat ere lortuko duzu. Apurtzen baldin bazaizu Ke$ha izena jarri beahrko diozu haurrari!”.

Ez da bada, txantxetan ibiltzeko kontua!! Hamar mila kondoi horiek seguruak izango al dira, bestela, Ke$ha gehiegi izango da munduan!

Nabarmenkerietan ibiltzea gustatzen zaio Ke$hari baina bide luzea dauka oraindik ere Lady Gagaren parera iritsi nahi badu! Azken hori kondoiz jantzita ibili zen New Yorken!!!

Selena Gomez jipoitu dute!

Ederki bukatu du urtebetetzea Justin Bieberrek. Artista kanadarrak 17. urtebetetzea ospatu zuen Los Angelesen senideekin eta Selena Gomez neska-lagunarekin eta, jatetxetik irtetean, haren zaleek Gomez harrapatu eta jipoitu zuten.

Itxura denez, paparazzi talde bat eta zaleak zeuden Bieberren zain jatetxearen kanpoaldean. Eta ateratzera zihoanean sortu zen nahaspila baliatu zuten neskato-zaleek segurtasuneko gizonak gainditu Disneyko izarrarengana jotzeko eta hari ukabilkadak emateko.

Izan ere, duela gutxi baieztatu du bikoteak aspalditik bueltaka zebilen zurrumurrua, hau da, Justin Bieber eta Selena Gomez ez direla lagun soilak. Eta mutilaren zaleek ez dute ongi hartu albistea. Jeloskor daude. Eta jeloskortasunak burua galtzera eramaten ditu, nonbait, kanadarraren zale nerabeak.

A zer nolako gazteria!

Christina Aguileraren polizia-fitxa argitaratu dute

Christina Aguilera ez dabil garai onean. Super Bowlen AEBetako ereserkiaren hitzak ahaztu eta bertan bilduta zeuden (eta Internet bidez ondoren bideoa ikusi duten) guztien aurrean irrigarri geratu ostean, atzo goizaldera atxilotu egin zuten Los Angelesen, bere mutil-lagunarekin batera, mozkortuta zegoelako.

Tira, bera mozkortuta zegoen baina bere bikotekidea oso mozkortuta omen zegoen eta gidatzen ari zen, eta 30.000 dolarreko fidantza ordaindu behar omen zituzten aske geldi zedin.

Eta hori, jakina, mundu osoko komunikabideetan argitaratu da. Baina hori gutxi balitz, artistaren fitxa polizialeko argazkia ere berehala zabaldu da sarean.

Ai, Christina, hori da, hori aurpegia!!