Tag Archives: umeak

Paulina Rubiok beste seme bat izango du

MÉXICO-MÚSICAAurki beste mutikotxo bat izango du etxean Paulina Rubiok. Abeslariaren amak jakinarazi duenez, Gerardo Bazuarekin (egungo bikotea) espero duen umetxoa mutila izango da.

Mexikoko La Voz saioan ezagutu zuten elkar Rubiok eta Bazuak. Kantaria coach lanetan aritu zen bertan, eta Gerardo lehiakide zen orduan.

“Ume berri bat etxean, zoragarria da. Paulina zoriontsu dago. Bi mutikotxo izango ditugu”, adierazi du amonak Mexikoko telebista saio batean.

Era berean, haren alabak Bazuarekin duen harremanaren inguruan mintzatu da: “Gizon on-ona da, oso jatorra eta maitekorra da nire alabarekin eta ilobarekin”.

Bigarren umea

Duela bost urte jaio zen Andrea Nicolas, Paulina Rubioren lehenengo semea. Nicolas Vallejo-Nagerarekin izango harremanaren fruitu izan zen Andrea.

Brad Pitt eta Angelina Jolie zazpigarren haurraren bila

angelinaBadirudi, Angelina Joliek eta Brad Pittek futbol-taldea osatu nahi dutela etxean. Azken orduetan zabaldu den zurrumurruaren arabera, familia handitzeko asmoz dabil bikotea. Horregatik, litekeena da aurki beste ume bat adoptatzea, kasu honetan, Siriako haur errefuxiatu bat.

Argi dago, diru aldetik arazorik ez dutela aktoreek. Horrenbestez, nahi beste ume har ditzakete semetzat edo alabatzat.

Angelinak NBEari laguntzeko egindako bidaia batean ezagutu zuen Moussa. Haurrak bi urtetxo ditu, eta bakarrik gelditu zen, ama eta aita galdu ostean. Altinozun (Turkian) bizi da, errefuxiatuentzako kanpaleku batean.

Hori jakinda, aktoreak umea etxera eramateko ahaleginetan hasi omen ziren. Dena den, bikoteak ez du oraindik adopzioaren berri eman.

Dagoeneko hiru haur dituzte adoptatuta: Maddox, Pax eta Zahara. Gainera, Shiloh eta Vivienne eta Knoux (bikiak) seme-alaba biologikoak dituzte.