Monthly Archives: December 2011

Lady Gagak hasiko du Urteberriko atzerako kontaketa Times Squaren

New Yorken ez dituzte hamabi mahats aleak jaten urte berria datorrela ospatzeko, baina milaka pertsona biltzen dira Times Square plazan. Esfera bat jaisten da guztiek urtearen amaiera adierazten duen atzerako kontaketa egiten duten bitartean. Aurten Lady Gaga arituko da aurkezle lanetan eta sorpresa gehiago ere izango dira plaza mitikoan.

1907. urtetik hona, herritarrak eta turistak erromes antzera bertaratzen dira Times Squarera urte aldaketaren aurreko hamar segundoak kontatzera.

“Inoiz lorik egiten ez duen” hiriko alkateak, Michael Bloombergek, aurreratu du Lady Gaga izango dela gonbidatu berezia. Oraindik elkar ezagutzen ez duten arren, alkateak horretarako irrikan dagoela aitortu du.

Abeslariak sakatuko du kristalezko esfera martxan jarriko duen botoia. Esfera Times Squareko eraikin baten gainetik jaitsiko da urtearen azkeneko hamar segundoetan zehar.

Hala ere, festa handi horretan ez da bakarrik egongo Gaga. Bere alboan egongo dira, besteak beste, Justin Bieber eta Pitbull.

Sinead O'Connor: ezkondu eta banatu, biak bat

spl_sinead_oconnor_jef_111227_wblogAbuztuan, Sinead O’Connor abeslari irlandarraren web orrian, harrituta irakurri genuen bere printze urdinak bete behar lituzkeen baldintzen zerrenda. Arrakasta izan zuela argi dago, orain dela gutxi Las Vegasen ezkondu egin zen eta.

Barry Herridge deitzen da gizona eta banandu dira jada. Abeslariarekin ezkonduta 18 egun besterik ez du iraun! Charlie Sheenen parranda batzuek gehiago irauten dute eta!

18 egun horiek Kim Kardashianen eta Kris Humphriesen artekoak iraun zuen 72 egunei alde nabarmena atera diete. Izan ere, O’Connorrek bizitzak daraman abiadurarekin, 72 egunetan beste gizon bat ezagutu dezake, ezkondu, ezkon bidaian Patagoniara joan, Eraztunen Jaunaren trilogia osoa ikusi eta banandu… behin baino gehiagotan. Eroturik daude ospetsu horiek!

Espero dugu Kardashianek bere errekorrari estimazio handirik ez izatea eta O’Connorrena gainditzen ez saiatzea… Beno, saiatzen bada ere dibertsioa ziurtatuta daukagu!

Sinead O’Connor: ezkondu eta banatu, biak bat

Abuztuan, Sinead O’Connor abeslari irlandarraren web orrian, harrituta irakurri genuen bere printze urdinak bete behar lituzkeen baldintzen zerrenda. Arrakasta izan zuela argi dago, orain dela gutxi Las Vegasen ezkondu egin zen eta.

Barry Herridge deitzen da gizona eta banandu dira jada. Abeslariarekin ezkonduta 18 egun besterik ez du iraun! Charlie Sheenen parranda batzuek gehiago irauten dute eta!

18 egun horiek Kim Kardashianen eta Kris Humphriesen artekoak iraun zuen 72 egunei alde nabarmena atera diete. Izan ere, O’Connorrek bizitzak daraman abiadurarekin, 72 egunetan beste gizon bat ezagutu dezake, ezkondu, ezkon bidaian Patagoniara joan, Eraztunen Jaunaren trilogia osoa ikusi eta banandu… behin baino gehiagotan. Eroturik daude ospetsu horiek!

Espero dugu Kardashianek bere errekorrari estimazio handirik ez izatea eta O’Connorrena gainditzen ez saiatzea… Beno, saiatzen bada ere dibertsioa ziurtatuta daukagu!

“Etxe Zurian mozkortzea” atsegin du Scarlett Johanssonek

Ez da modaz pasatzen Hollywoodeko ilehoririk ederrena. Gainera, denen ahotan jartzea lortzen du bere adierazpen eta amodio kontuekin. Blake Livelyrenganako jeloskortasuna dela, Ryan Reynolds maite duela… Oraingo honetan,  Scarletten adierazpenek Washington dute jomuga.

Hasteko, Hugh Jackmanekin txoratuta dago, izan ere, aktoreak enkantean 23.000 euro inguru ordaindu ditu mutilaren bustitako kamiseta bategatik. Diru guztia karitateko ekintzetan erabiliko dute behintzat.

Ez dakigu Jackamen izardiaren usainak eragindako lilura egoerarengatik izango den baina Scarlettek badirudi kontrola galdu duela. “Etxe Zuriko afarian mozkortzea” gustatuko litzaiokeela adierazi du. Aktorearen esanetan, ez du nahi dantzaldi horretan zeharo engaiatzea.

“Mozkortzeko eta barregarri geratzeko itxaroten ari naiz”, esan du txantxetan. “Senatari errepublikarra da ondo jokatu beharra duena”. Aurreko udaberrian ere Etxe Zurian afaltzera gonbidatu zuten Johansson eta Sean Penn orduko mutil-lagunarekin azaldu zen. Lekuko batek dioenez, afaria etiketakoa izan arren, aktoreak “Pennen altzoan jarrita pasatu zuen gau osoa”.

Laster ikusiko dugu zein den aktorearen jokaera Etxe Zurian. Bere eskandalu eta komunikabideetako agerpenek, film oso bat egiteko balio dute!

Ezkontza haizeak jo ditu Justin Timberlake eta Dani Martín

Aurrekoan banandutako bikote ospetsuen inguruan aritu ginen. Denak ez dira berri txarrak, ordea. Badirudi hainbeste banantzeren erdian gelditzen direla ezkontzean pentsatzen duten erromantiko gutxi batzuk.

Izan ere, zurrumurruek diote Dani Martín Huga Rey bikotekidearekin ezkontzekotan dela. Bi urteko harremanaren ostean, eraztuna jartzeko prest daudela dirudi. Hori bai, ezkontza apala izango da, etxeko eta lagun kuttunekin egindakoa; inoiz ez baitute nabarmentzeko grinarik izan.

Zurrumurruen arabera, hurrengo urteko uztaila da aukeratu duten garaia; eta lekua, berriz, Toledoko jauregi bat, Griñoneko markesarena, hain zuzen ere.

Ezkontzen zaigun beste bat Jutin Timberlake da. Abeslariak Jessica Biel neskalagun ederrari ezkon-hitza emanda omen dauka. Twitter bidez zabaldu dira zurrumurruak eta oraindik baieztatuta ez dagoen arren, egia izateko itxura guztia du. Proposamena Wyomingen (AEB) egin omen dio, bikotea oporrak pasatzen dago bertan eta.

Zorionak denei! Hala ere, horrelako neska eta mutil katxarroak merkatutik kanpo geratzea pena handia da…

Urteko banantze sonatuenak: haserreak, desleialtasunak…

Zinema eta musika munduko bikote ospetsu eta egonkorrenetakoak banan-banan hausten joan dira urte honetan zehar. Batzuk iragartzen errazak ziren baina beste batzuena zeharo ezustekoak izan dira. Ez al ziren Demi Moore eta Ashton Kutcher zoriontsu eta banaezin aurreko Gabonetan? Aurtengo krisiak, dibortzioak, banantzeak… errepasatuko ditugu.

Shakira eta Antonio de la Ruaren banantzearekin hasi zen urtea. Kolonbiarra Pique futbolariarekin zebilelako zurrumurruak Hego Afrikako Munduko Txapelketatik zetozen baina guztia gezurtatu zuten. Azkenean, urteko bikote ospetsuenetakoa bilakatu da abeslaria eta futbolaria.

Hollywoodeko banantze entzutetsuena izan da seguruenik Aston Kutcher eta Demi Mooreren artekoa. Irail aldean hasi zen guztia. Demi Twitterren mezu misteriotsuak idazten hasi zen; gauzak ondo ez zihoazen seinale. Ondoren etorri ziren Ashton parrandan erakusten zuten argazkiak, krisiaren ukapenak, bikote terapiak mendian, pelikulen estreinaldiak ezkontza-eraztun gabe…

Marc Anthony eta Jennifer Lopezen artekoa ere amaitu da. Abeslariak ez du denborarik galtzen, ordea, eta 24 urteko dantzari batekin dabil orain.

Bestalde, 25 urteko ezkon bizitza “eredugarriaren” ostean, Arnold Schwarzenegger eta Maria Schriver ere banandu egin ziren, maiatzean. Hortik gutxira jakin ahal izan genuen Terminatorrek neskame batekin haur sekretua izan zuela.

Bi urte. Hori iraun du George Clooney eta Elisabetta Canalis modeloaren artekoak. 2009an ezagutu zuten elkar afari batean eta ordutik banaezin bihurtu ziren. Neskak ezkondu egin nahi zuen, baina aktoreak horrelakorik berriro probatu nahi ez zuela esaten zuen. Ezin bateragarriak izan.

Fernando Alonso eta Raquel del Rosario banandu egin dira

Fernando Alonso eta bere emaztea, Raquel del Rosario abeslaria, banandu egin dira. El Mundo-ren  edizio digitalak adierazten duenez, pilotua agiri bat prestatzen ari da, ezkontza-hausturaren berri emateko. Alonso eta Del Rosario duela hiru urte baino gehiago ezkondu ziren, Asturiasen, isilipean.

Albisteak zalaparta handia sortu du goizean, La Sextako kirol erredakzioak Twitterren mezu hau argitaratu ondoren: ‘ Fernando Alonso eta Raquel del Rosario banandu egin dira… Bikote erlazioa eten dute…’. Argitaratu eta minutu batzuk geroago, kateak berak ezabatu du mezua, nahiz eta sare sozialean oraindik aztarnak egon, hainbat jendek “retuiteatu” egin baitu.

Pilotua eta El Sueño de Morfeo taldeko abeslaria bananduko ote ziren zurrumurruak duela zenbait aste hasi ziren zabaltzen. Bikotea 2009ko azaroaren 17an ezkondu zen, Limanesen (Oviedo), zeremonia txiki batean. Hedabideak ez zuten horren berri hainbat hilabete pasatu arte izan.

Birtney Spearsek ezkon-hitzeko festa zaurituta amaitu du

Gaua “bizitzako magikoenetakoa” bezala definitu duen arren, Britney Spearsek hankan zaurituta eta ez hain erakargarri amaitu zuen. Argazkiei begiratuz, badirudi diskoteka gudu-zelai bihurtu zela.

Britneyk eta Jason Trawickek bazuten zer ospatu. Gizonak 40 urte betetzen zituen eta ezkontzeko proposamena egin zion abeslariari; Las Vegaseko diskoteka ospetsuenetako batean parranda egiteko aitzakia ederra.

Guztia glamour eta sofistikazio handiarekin hasi zen. Bikotea zoriontsu eta alai zela begi bistakoa da.

Dena dela, ospakizunaren ostean, trago batzuen eta dantza askoren ondoren, perfekziorik ez zen jada. Britneyren makillajea eta orrazkera desagertu egin ziren, eta ikusi ohi ez dugun aurpegiera erakutsi zigun.

Janzkeran ere aldaketak jasan zituen. Abeslariak soineko motzari gizonezkoen jaka bat gehitu zion, ziurrenik gizon prestu batek utzitakoa. Denok dakigu gaueko hotzak kalte egiten diela izarrei.

Hala ere, parrandaren ostean Britney ikustean gehien harritu gintuena bere ezkerreko hanka izan zen. Zauri bat zeukan oin-bular inguruan; zer gertatuko ote zitzaion?

Clint Eastwood 'reality' bateko protagonista izango da

Clint_EastwoodBizi-bizirik dagoen zinema munduko mitoa da Clint Eastwood. Urte askoan Hollywoodeko aktore entzutetsuenen artean egoteaz gain, zuzendari bezala ere arrakasta nabarmena lortu du (“Million Dollar Baby”, “Gran Torino”, “Unforgiven”…). Lan horri esker bost Oscar sari eta bost Urrezko Globo irabazi ditu.

Horrelako ibilbidea izanda, zer behar dauka gizon horrek reality batean sartzeko? Ez dadila izua zabaldu, ordea, ez da Lindsay Lohan bezala “Big Brother” saioan sartuko eta. Horrelakorik inoiz ez egitea espero dugu.

Aktoreak eta haren familiak reality bat izango du telebistan, familia bizitzari buruz. Falta zena, Hollywoodeko mito bat aitorlekuan emazteaz eta harrikoa egiteaz kexatzen. Badakizue, denak dauka prezio bat eta esku bete dolarren truke

Clint Eastwood ‘reality’ bateko protagonista izango da

Bizi-bizirik dagoen zinema munduko mitoa da Clint Eastwood. Urte askoan Hollywoodeko aktore entzutetsuenen artean egoteaz gain, zuzendari bezala ere arrakasta nabarmena lortu du (“Million Dollar Baby”, “Gran Torino”, “Unforgiven”…). Lan horri esker bost Oscar sari eta bost Urrezko Globo irabazi ditu.

Horrelako ibilbidea izanda, zer behar dauka gizon horrek reality batean sartzeko? Ez dadila izua zabaldu, ordea, ez da Lindsay Lohan bezala “Big Brother” saioan sartuko eta. Horrelakorik inoiz ez egitea espero dugu.

Aktoreak eta haren familiak reality bat izango du telebistan, familia bizitzari buruz. Falta zena, Hollywoodeko mito bat aitorlekuan emazteaz eta harrikoa egiteaz kexatzen. Badakizue, denak dauka prezio bat eta esku bete dolarren truke