Author Archives: blogs eitb

Barbara Goenagaren eta Borja Semperren semea jaio da

goenaga_landa_foto610x342Bart jaio da Barbara Goenagaren eta Borja Semperren semea, Telmo. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, Donostian erditu da aurki Eskamak Kentzen telesailean ikusiko dugun aktore ezaguna.

2014aren amaieran hasi zuten harremana politikari gipuzkoarrak eta Barbara Goenagak, baina 2015eko apirilera arte ez zuten ofizialki iragarri.

Duela astebete zen jaiotzekoa haurra, baina egun batzuk atzeratu da erditzea.

Jakina da baita, Goenagak beste seme bat izan zuela, 2011ko otsailean, orduan bere bikotea zenarekin, alegia, Oscar Jaenada aktorearekin. Halaber, Semperrek beste seme bat du, aurretik zeukan bikotearen fruitu dena.

Paulina Rubiok beste seme bat izango du

MÉXICO-MÚSICAAurki beste mutikotxo bat izango du etxean Paulina Rubiok. Abeslariaren amak jakinarazi duenez, Gerardo Bazuarekin (egungo bikotea) espero duen umetxoa mutila izango da.

Mexikoko La Voz saioan ezagutu zuten elkar Rubiok eta Bazuak. Kantaria coach lanetan aritu zen bertan, eta Gerardo lehiakide zen orduan.

“Ume berri bat etxean, zoragarria da. Paulina zoriontsu dago. Bi mutikotxo izango ditugu”, adierazi du amonak Mexikoko telebista saio batean.

Era berean, haren alabak Bazuarekin duen harremanaren inguruan mintzatu da: “Gizon on-ona da, oso jatorra eta maitekorra da nire alabarekin eta ilobarekin”.

Bigarren umea

Duela bost urte jaio zen Andrea Nicolas, Paulina Rubioren lehenengo semea. Nicolas Vallejo-Nagerarekin izango harremanaren fruitu izan zen Andrea.

Leonardo DiCaprio, bikoterik gabe

leonardo2016a banatuta hasi dute Leonardo DiCapriok eta Kelly Rohrbach aktore eta modeloak. Duela gutxi zenbait komunikabidek zabaldu zuten ezkontzekoak zirela, baina egun batzuk geroago US Weekly aldizkariak informazio hori ezeztatu eta harremana hautsi dutela iragarri du. “Konpromiso asko dituztelako utzi dute harremana”, adierazi du aipatu iturriak.

Aurreko urteko udan hasi ziren elkarrekin. Denbora gutxi iraun duen harremana izan da, beraz, baina dirudienez lagun moduan bukatu dute, eta hausturak ez omen dauka zerikusirik hirugarren pertsona batekin. “Oso lanpetuta daude. DiCapriok pelikula bat estreinatu behar du aurki, eta Rohrbach munduko modelo handienetakoa da”.

Azken aldiz Esker Emate Egunean ikusi zituzten elkarrekin, besteak beste, Justin Bieber, James Middleton eta beste hainbat izar gonbidatu zituzten jai erraldoian.

Hausturaren harira, AEBko hainbat komunikabidek zehaztu dute Joan den igandean Nikki Beachen egon zela DiCaprio, emakumez inguratuta.

Zeri diote beldurra ‘xelebriti’ek?

PamelaDenok diogu zerbaiti beldurra, eta pertsonaia ezagunak ere ez dira horretaz libratzen. Robert Pattinsonek, adibidez, ezin du aldamenean zaldirik izan. Scarlett Johansson, berriz, labezomorroekin izutzen da.

Badira, era berean, ekaitzekin oso urduri jartzen direnak; Madonna abeslaria, kasu.

Michael Jordanen ikara ezagunena, berriz, nahiko justifikatuta dago. Izan ere, saskibaloi-jokalariak itsaso zabalari dio beldurra, duela urte batzuk lagun bat itota hil zitzaziolako.

Denen artean harrigarriena, beharbada, Johnny Deep aktorearen afera da. Behin baino gehiagotan aitortu izan duenez, pailazoekin izutzen da. Nicole Kidmanek, ostera, ezin ditu tximeletak ikusi.

Kontraesankorra dirudien arren, Pamela Andersonek ez ditu izpiluak gustuko. Are, gorroto omen ditu izpiluak. Hori da, bederen, aktore ile-horiak sarritan esan izan duena.

Bukatzeko, Keanu Reevesek ez ei du atsegin logela ilun batean bakarrik lo egitea, eta Woody Allen, besteak beste, altueren, leku itxien, leku irekien, hoteletako dutxen, egunsentien, umeen eta armiarmen beldur da.

 

Hau da hau marka!

 

Chris Brown espetxeratu dute

chris brownApirilaren 23ra arte kartzelan egon beharko du Chris Brown abeslariak, baldintzapeko askatasuna ez betetzeagatik. Rihannaren mutil-lagun ohia behin baino gehiagotan egon da komunikabideen ahotan, jendaurrean zein etxean erakutsitako jarrera erasokorragatik. Horrenbestez, epaileak Chris Brown erruduntzat jotzen badu, lau urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.

Dirudienez, iragan ostiralean piztu zen polemika. Brown errehabilitazio zentro batean dago, sarritan erakusten duen hirari aurre egiten ikasteko. Hain zuzen ere, epaile batek aginduta hasi zuen tratamendua azaroan. Gutxienez 90 egun zentro batean eman behar zituela agindu zion epaileak; emakumeengandik aldenduta eta aldiro drogekin zerikusia duten azterketak eginez.

Nolanahi ere, oraingoa ez da justiziari aurre egin behar izan dion aurreneko aldia izan. 2009an Rihannari eraso egiteagatik zigortu zuten. Bost urteko baldintzapeko askatasuna ezarri zioten, eta 180 egunez lan komunitarioak egitera behartu zuten.

Halaber, haserrealdiei aurre egiten ikasteko, errehabilitazio prozesu bati aurre egin behar zion, baina tratamendua hasi eta denbora gutxira, azaroan zehazki, familiarteko eztabaida baten ostean, amaren autora harri bat jaurti zuen rap kantariak.

Bestalde, esan bezala, pasadan asteko ostiralean jarrera zakarra erakutsi zuen, eta Malibuko errehabilitazio zentrotik kanporatu zuten. Emakume bati eskua eta sorbalda ukitzeagatik, drogen azterketa egiteari uko egiteagatik eta pistolak zein labanak erabiltzeko duen abileziaz harro agertzeagatik kanporatu omen zuten. Hori gutxi balitz, Brownek bigarren auzi bat du zabalik, urrian gizon bati eraso egiteagatik. Apirilaren 17an du epaiketa.

Leire Martinez, berriro maiteminduta

leiremartinez-antoniovelazquez
La Oreja de Van Gogh taldeko Leire Martinez abeslariak Antonio Velazquezekin zuen harremana hautsi zuela iragarri genizuen duela hilabete batzuk. Gaur, berriz, albiste txarrak ditugu kantari gipuzkoarraren jarraitzaileentzat.

Hasiera bateko magia galduta zegoelako, eta harremanak krisi latza bizi zuelako bukatu omen zuten harremana Leire Martinezek eta Antonio Velazquezek. Baina, badirudi bi artisten arteko maitasuna berpiztu egin dela, eta elkarri beste aukera bat ematea erabaki dutela.

Hiru urte zeramatzaten elkarrekin harremana bukatu zutenean, eta bakoitzak uda bere aldetik pasatu badu ere, udazkenak berriro elkartu ditu. Hainbat aldizkarik aste honetan jaso dutenez, bakeak egin dituzte. Garai onak bizi ditu, beraz, abeslari errenteriarrak, mutil-laguna aldamenean izateaz gain, aurki disko berria kaleratuko baitu.