Monthly Archives: March 2014

Chris Martin eta Gwyneth Paltrow banandu egin dira

Hamar urte elkarrekin egon ostean, Chris Martin Coldplay taldeko abeslariak eta Gwyneth Paltrow aktoreak banantzeko erabakia hartu dute. Hala baieztatu du aktore ezagunak bere webgunean argitaratutako ohar batean. Ezinezkoa izan da; azken urtean saiakera ugari egin dituzten arren, harremana amaitu egin da.

Ez dira garai onak bikote ohiarentzat. Oso triste daudela onartu dute, nahiz eta elkar maitatu, ezin izan dituztelako sortutako arazoak gainditu. Batera nahiz bakoitza bere aldetik gogor lan egin omen dute aurrera egiteko, baina ezinezkoa izan da.

2003an ezkondu ziren Santa Monikan ospatutako ekitaldi intimo batean. 9 urteko alaba (Apple) eta 7 urteko semea (Moses) dituzte. Hori bai, banandu arren, familia izaten jarraitzen dutela esan dute

Chris Martin eta Gwyneth Paltrow

Chris Martin eta Gwyneth Paltrow

, eta seme-alaben onuraren alde lan egingo dutela.

Chris Brown espetxeratu dute

chris brownApirilaren 23ra arte kartzelan egon beharko du Chris Brown abeslariak, baldintzapeko askatasuna ez betetzeagatik. Rihannaren mutil-lagun ohia behin baino gehiagotan egon da komunikabideen ahotan, jendaurrean zein etxean erakutsitako jarrera erasokorragatik. Horrenbestez, epaileak Chris Brown erruduntzat jotzen badu, lau urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete.

Dirudienez, iragan ostiralean piztu zen polemika. Brown errehabilitazio zentro batean dago, sarritan erakusten duen hirari aurre egiten ikasteko. Hain zuzen ere, epaile batek aginduta hasi zuen tratamendua azaroan. Gutxienez 90 egun zentro batean eman behar zituela agindu zion epaileak; emakumeengandik aldenduta eta aldiro drogekin zerikusia duten azterketak eginez.

Nolanahi ere, oraingoa ez da justiziari aurre egin behar izan dion aurreneko aldia izan. 2009an Rihannari eraso egiteagatik zigortu zuten. Bost urteko baldintzapeko askatasuna ezarri zioten, eta 180 egunez lan komunitarioak egitera behartu zuten.

Halaber, haserrealdiei aurre egiten ikasteko, errehabilitazio prozesu bati aurre egin behar zion, baina tratamendua hasi eta denbora gutxira, azaroan zehazki, familiarteko eztabaida baten ostean, amaren autora harri bat jaurti zuen rap kantariak.

Bestalde, esan bezala, pasadan asteko ostiralean jarrera zakarra erakutsi zuen, eta Malibuko errehabilitazio zentrotik kanporatu zuten. Emakume bati eskua eta sorbalda ukitzeagatik, drogen azterketa egiteari uko egiteagatik eta pistolak zein labanak erabiltzeko duen abileziaz harro agertzeagatik kanporatu omen zuten. Hori gutxi balitz, Brownek bigarren auzi bat du zabalik, urrian gizon bati eraso egiteagatik. Apirilaren 17an du epaiketa.

Justin Bieber eta Selena Gomez, amodioa ala txantxa?

Elkarrekin daude, bai ala ez? Ez dakigu erantzun zehatzik lortuko ote dugun, baina azkenaldian “bikote” horren inguruan entzundakoak laburbilduko ditugu, ea norbaitek ondorio garbirik ateratzen duen.

2014. urtea hasi bezain laster, Selena Gomezek Justin Bieberrekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki zuen, ez zituelako idolo gazteak droga eta alkoholarekin zituen arazoak jasaten.

Orduz gero, istorioak atal ugari izan ditu. Lehenik eta behin, Justin utzi eta gero, pairatzen ari zen arazo psikologikoei aurre egiteko klinika batean sartu zen Selena. Abeslari kanadiarra, bestalde, liskarrez liskar ibili zen.

Orain, ordea, badirudi bikoteak egoerari buelta eman eta maitasun istorioari berriz ekin diola. Izan ere, hipotesi hori agerian uzten duten argazki eta bideo ugari elkarbanatu dituzte sare sozialetan, baina, hori bai, ezer baieztatu gabe. Gainera, hainbat hedabidek argitaratu dutenaren arabera, batera ikusi zituzten joan den astean Toronton.

Zer deritzozue zuek, nola amaituko ote da maitasun istorio amaigabe hau?

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Justin Bieber eta Selena Gomez. Argazkia: EFE

Beyonceren azken gutizia

Abeslari estatubatuarra kontzertuz kontzertu dabil azkenaldian munduan barrena. Manchesterren egindako geldialdian, Beyoncek 1.000 euro gastatu ditu hiriko McDonalds batean.

Hori irakurrita, askok pentsatuko duzue gosez amorratuta zebilela, eta ez ziola onik egingo halako janari mordoak. Ez kezkatu! Izan ere, antza denez, kontzertua eskaini ostean, lantalde osoa afaltzera gonbidatzea erabaki zuen Beyoncek.

Zer-nolako menua eskatu zuen jakin nahi izanez gero, hona hemen jakien zerrenda: 50 patata razio, 22 razio oilaskozko nuggets, eta 26 Mig Mac. Egoera zein den kontuan izanez gero, ez da detaile txarra… Zer iruditzen zaizue?

Beyoncé

Beyoncé