Monthly Archives: March 2015

Aline Brum, Javi Martinezen neska-lagun berria

javi

Aline Brum. Argazkia: Twitter, RYJ Fotografos

Alemanian bizi bada ere, Errioxa aldeko neska-laguna aurkitu du Javi Martinez futbolariak. La Otra Crónica (El Mundo) tarteak zabaldutako informazioaren arabera, hiru hilabete daramatzate elkarrekin.

Aline Brum da, hain zuzen, Javi Martinezek beso artean hartu duen emakumea. Dirudienez, RYJ Fotografosentzat egiten du lan, eta harro erakutsi du futbol-jokalariarekin duen harremana, Instagram bidez.

Oraindik, ordea, banatuta bizi da bikotea. Dena den, azkenaldian Alliaz Arena futbol-zelaiko palkoan ikusi izan dute Brum.

Iazko otsailera arte Maria Imizcoz nafarrarekin zebilen Bayern Muncheneko jokalaria. Gaztetatik izandako neska-laguna zen Imizcoz.