Tag Archives: abeslariak

Selena Gomez eta The Weeknd abeslaria, elkarrekin

selena_gomez_december_2010_3Badirudi, musikaren munduan bikote berri bat jaioko dela aurki. Selena Gomez eta The Weeknd abeslaria elkarri musu ematen harrapatu dituzte.

Argazkiek erakusten dutenez, oso helduta zihoazen kaletik. Gu geu ez gara izango harremana baieztatzen dugunak, baina jendaurrean hain helduta azalduta, beharbada, zerbait esan nahiko dute, ala?

Kontua da TMZ webguneak zabaldutako argazkia ezustea izan dela askorentzat; tartean, Bella Hadidentzat (The Weeknden bikote ohia). Azaroan hautsi zuten harremana, urte eta erdi elkarrekin egon ostean.

Orain, argazkiak ikusi ostean, sare sozialetan Selena Gomezen jarraitzaile ez izatea erabaki du Hadidek.

Taylor Swiftek milioi bat dolar irabazten du egunean

taylorTaylor Swift abeslariak ia milioi bat dolar irabazi du egunean, aurten; alegia, 900.000 euro inguru. Urtarriletik urrira 300 milioi euroko irabaziak izan ditu, 1989 diskoari eta berorren aurkezpen-birari esker.

2014an, adibidez, AEBko diskorik salduena izan zen aipatutakoa (200 kopia lehendabiziko astean eta 80 milioi jaitsiera). Gainera, 2015ean zehar 30 saritik gora jaso ditu.

Datu horiekin diru-sarrera altuenak dituzten munduko pertsonen artean kokatu da Swift, eta gehien kobratzen duen kantaria da, Katy Perryren ondotik. Gauzak horrela, musika-industriaren motor komertziala da gaur egun.

Duela gutxi, esate baterako, munduko bikote aberatsenen artean sailkatu ziren Calvin Harris eta Taylor Swift: 131 milioi dolarreko irabaziak. Hala, Jay Zren eta Beyonceren aurretik kokatu ziren Forbes aldizkariak argitaratutako zerrendan.

 

2014ko musikari aberatsenak

beyonceUrtea bukatzear da, eta, ohi legez, musikarekin lotutako zerrendak nonahi agertzen dira. Rolling Stones aldizkariak argitaratu du azkena, eta 2014an diru gehien irabazi duten abeslarien izenak jasotzen ditu horrek.

Beats Music enpresa saltzea erabaki zuen egunean, urteko musikari aberatsena bihurtu zen Dr. Dre. 620 milioi dolar irabazi zituen orduan.

Ildo horri eutsiz, Forbesek 2014ko musikari dirutsuenen zerrenda argitaratu du, eta ekoizle eta rap-abeslari estatubatuarraren atzetik Beyonce azaltzen da. Guztira 115 milioi dolar eskuratu ditu disko berriari eta kontzertu-birari esker. Podiumeko hirugarren postua Eaglesentzat da, eta aipatu hiru artistari Bon Jovik eta Bruce Springsteenek jarraitzen diete 82 eta 81 milioi dolarrekin, hurrenez hurren.

Jarraian duzue zerrenda osoa:

  1. Dr Dre (620 milioi dolar) 
  2. Beyoncé (115 milioi dolar)
  3.  The Eagles (100 milioi dolar)
  4. Bon Jovi (82 milioi dolar)
  5. Bruce Springsteen (81 milioi dolar)
  6. Justin Bieber (80 milioi dolar)
  7. One Direction (75 milioi dolar)
  8. Paul McCartney (71 milioi dolar)
  9. Calvin Harris (66 milioi dolar)
  10. Toby Keith (65 milioi dolar)
  11. Taylor Swift (64 milioi dolar)
  12. Jay Z (60 milioi dolar)
  13. Diddy (60 milioi dolar)
  14. Bruno Mars (60 milioi dolar)
  15. Justin Timberlake (57 milioi dolar)
  16. Pink (52 milioi dolar)
  17. Michael Bublé (51 milioi dolar)
  18. Rihanna (48 milioi dolar)
  19. Rolling Stones (47 milioi dolar)
  20. Roger Waters (46 milioi dolar)
  21. Elton John (45 milioi dolar)
  22. Kenny Chesney (44 milioi dolar)
  23. Katy Perry (40 milioi dolar)
  24. Jason Aldean (37 milioi dolar)
  25. Jennifer Lopez (37 milioi dolar)
  26. Miley Cyrus (36 milioi dolar)
  27. Celine Dion (36m milioi dolar)
  28. Muse (34 milioi dolar)
  29. Luke Bryan (34 milioi dolar)
  30. Lady Gaga (33 milioi dolar)
  31. 30. Drake (33 milioi dolar)

 

Zergatik utzi du Nick Cannonek Mariah Carey?

mariahHainbeste zurrumurru entzun ostean, badirudi behingoz ofizialki baieztatu dutela Mariah Careyren eta Nick Cannonen arteko harremana hautsita dagoela.

Denbora da komunikabideetan ustezko krisi baten gaineko aurreneko zurrumurruak zabaldu zirela, eta orain hurbileko iturriek jakinarazi dute duela hilabete batzuk utzi zutela harremana. Hain zuzen ere, bikotea elkarrekin ez dela bizi esan dute aipatutako iturriek.

Aktoreak bere aldetik, elkarri denbora bat eman diotela eman zuen jakitera orain dela aste batzuk, baina badirudi harremana behin betiko bukatu dela. TMZ atariak zabaldutako informazioaren arabera, Cannonen iritziz, abeslariaren inguruan dagoen giro “toxikoa” kaltegarria izan liteke bikientzat. Horregatik erabaki omen du Carey uztea.

Dena den, aktorearen aitak azalpen are zakarragoak eman ditu. Facebook bidez zabaldutako mezuetan dio, Cannonek ez zuela sexualki Mariah gustuko, geroz eta lodiago dagoelako eta haren baimenik gabe abortatu zuelako. Halaber, guzurti amorratua dela azpimarratu du mezuotan.

Bien bitartean, abeslariaren jarraitzaileek Mariah Careyren alde egin dute, bi aldiz pentsatu gabe.

Jay-Z, Rihannarekin kezkatuta

Astean zehar, polemika handia egon da Amerikako Estatu Batuetan Rihannaren eta Chris Brownen arteko hurbilketaren inguruan. Izan ere, bi abeslariek duela hiru urte elkarrekin izan zuten amodio kontua oso era txarrean bukatu zen Chris Brownek Rihanna jipoitu zuenean.

Orain, abesti bi prestatzeko lankidetza bati ekin diote eta Rihannaren inguruko pertsona asko kezkatuta daude. Horien artean dago Beyonceren senarra, Jay-Z ekoizlea. Horren lagun baten arabera, Jay-Z Rihanna eta bere mutil-lagun ohiaren arteko harremanaren aurka azaldu da.

Ekoizlea oso penatuta omen dago, ez duelako ulertzen gizon bati nola bururatzen zaion emakume bat jipoitzea. Gainera, ez zaio batere eredugarria iruditzen Rihanna bere jarraitzaileei erakusten ari den jarrera. Horren ustez, tratu txarrak jaso dituen emakume bat jo duen gizonarekin bueltatzea oso larria eta arriskutsua da.

Dirudienez, Beyoncerekin neska txiki bat izan zuenetik, emakumeak babesteko behar handia sentitzen du ekoizleak, eta horregatik adierazi nahi izan du bere iritzia, Rihannaren mesedetan.

Bill Kaulitzen look aldaketa

Bill Kaulitzen (Tokio Hotel taldeko abeslaria) irudia beti izan da oso bitxia, eta oraingoan ere, bere itxurarekin arreta bereganatzea lortu du. Izan ere, Alemaniako hainbat egunkaritan azaldu da look berriarekin. Horretaz gain (gezurra badirudi ere), albistegi alemaniar guztietan aipatu dute musikariaren orrazkera berria.

Argazki honetan ikus dezakegun bezala, orain ile horia du Kaulitzek. Gainera, bizarrarekin eta tamaina handiko eguzkitarako betaurrekoekin agertu da artista duela egun batzuk.

Hasiera batean bera dela sinestea zaila egiten den arren, argazkia bi aldiz begiratuta, ez dago zalantzarik… Beraz, dagoeneko iraganeko kontua da bere ile luze eta beltza, eta orain itxura oso desberdina du Kaulitzek.

Ziur aski rock taldeko izarraren jarraitzaileek ere ez zuten horrelako look aldaketarik espero, baina abeslaria itxura berri honekin ikustera ohitu beharko dute. Ez dute beste aukerarik.