Monthly Archives: April 2016

Nor da munduko emakumerik ederrena?

jenniferJennifer Aniston munduko emakume ederrenen artean kokatu da beste behin ere. Zinemaren munduan geroz eta agerraldi gutxiago egiten baditu ere, komunikabideetan duen oihartzunak lagundu egiten dio ahanzturan ez geratzen.

Horren adibide da, adibidez, People aldizkariak 47 urteko aktoreari egindako keinua. Izan ere, Friends telesaileko protagonista munduko emakume ederrena dela iritzio dio aipatu argitalpenak. Oraindik, baina, ez dute zerrenda osatzen duten gainerako emakumeen izenak azalerazi.

Bien bitartean, Anistonek esan du ohorea dela zerrendaburu izatea, nahiz eta, haren hitzetan, edertasuna inoiz ez den berarentzat kezka iturri izan. Halaber, adierazi du urteen joan etorrian gehiago zaintzen ikasi duela, elikadurari, ariketa fisikoari eta lo orduei garrantzia emanez. Dena den, aitortu duenez, agente batek kilo batzuk galdu behar zituela esan zionean erabaki zuen zaintzen hastea, bestela kontratatzeko arazoak izan zitzakeelako.

Angelina Jolieren muturreko argaltasuna, kezka iturri

610760_angelina_jolie_BERLINALE_2012_EFE_4_foto960Angelina Jolieren muturreko argaltasunak kezka piztu du aktorearen senitartekoen artean, eta, horren harira, azkenaldian hainbat aldizkariren azalean agertu Bard Pitten emaztea.

The National Enquirerrek argitaratu duenez, adibidez, ospitalera eraman behar izan dute Jolie, 35 kilo besterik ez duelako pisatzen. Dena den, sekulako kritikak jaso ditu aipatu argitalpenak, adierazpen oso gogorrak egin dituelako: “Angelina hilzorian dago minbizia eta anorexia dituelako”.

Gainera, esan dute Brad Pittek harremana uzteko mehatxua egin diola, bere emazteak ezer gutxi jaten duela ikusteaz nazkatuta dagoelako.

Dirudienez, nerabezaroan anorexia pairatu zuen Joliek, eta garai hartan ere ospitaleratu egin behar izan zuten. Hala eta guztiz ere, oraingoz, bikoteak ez du albiste kezkagarri horri buruzko adierazpenik egin.