Tag Archives: Gerard Piqué

Shakira eta Pique, elkarrekin oporretan

Zurrumurru ugari entzun ditugu azken asteotan bikote famatu honen inguruan. Shakira haurdun dagoela diote batzuk. Elkarren arteko harremana eten egin dutela esan duenik ere bada. Ez batak ez besteak, ordea, ez du ezer esan.

Shakira eta Pique oporretan. Argazkia: twitter

Ohikoa den moduan, sare sozialak aukeratu dituzte oraingoan ere beraien bizimoduaren berri emateko. Gerard Pique Bartzelonako futbol-jokalariak argazki berri bat ipini du twitteren duen profilean. Bertan, paddleboarding izeneko kirol-jarduera egiten ikus daitezke.

Hala, beraz, txutxumutxu guztiak ezeztatu, eta biak batera zoriontsu bizi direla argi utzi nahi zan dute.

Shakira, haurdun?

Shakira eta Gerard Piqué. Argazkia: Getty

Shakiraren ustezko haurdunaldiaren inguruko zurrumurruak bolo-bolo dabiltza sarean azkenaldian. Orain arte, ordea, ez du inork albistea baieztatu, ezta ezeztatu ere.

Zalantza horren aurrean, abeslari kolonbiarraren aitak zur eta lur utzi ditu hedabideak. Izan ere, nahasmena eragin dute Kolonbiako telebistako saio ezagun batean egin duen adierazpenek. Haurdunaldiaren baieztapen ofiziala laster egitea espero duela esan du, eta, hitz horiek erabilita, zurrumurrua egiaztatu duela ulertu dute askok.

Aitzitik, esandakoa gaizki ulertu dugula esan du ondoren argitaratu duen agirian. Ez omen du bere alaba haurdun dagoela baieztatu, hala izatea nahiko lukeela baizik. Hau da hau nahasmena! Kontuak kontu, denborak baino ez digu egia erakutsiko!

Shakira haurdun?

TVNotas aldizkariak prentsa arrosaren mundua astindu du, albiste harrigarri batekin. Argitalpenaren arabera, Shakira haurdun dago, eta bera eta Pique guraso izango dira datorren urteko urtarriletik aurrera. Oraindik ez da egon bikotearen egiaztapenik, baina, aldizkariak dioenez, abeslaria bi hilabeteko dago.

Aste honetan bertan, bikoteak erosi duen etxe erraldoiaren irudiak agertu dira, eta erosketa hori haurdunaldiarekin erlazionatu dute askok. “Shakira asko poztu zen haurdunaldiaren berri izan zuenean, eta horregatik erosi dute berak eta Piquek etxe bat Bartzelonan”, adierazi du bikotearen inguruko batek.

Informazio hori ez dator bat inola ere Pique eta Bar Rafaeli modeloa erlazionatzen zituzten zurrumurruekin. Egiazkoa izango ote da albistea? Eta, hala izatekotan, nola bateratuko dituzte bikotekideek euren ibilbide profesionala eta ume bat hazteko lana?

Pique eta Bar Refaeli, bikote berria?

Azken egunotan zurrumurru ugari entzuten ari gara Gerard Piquek eta Shakirak osatzen duten bikotearen inguruan. Izan ere, ez omen dira une zoriontsua igarotzen ari eta harremana eten dutela ere esan dute hainbat hedabidek.

Gerard Pique eta Bar Refaeli. Argazkia: Getty

Oraingoan, beste datu berri bat ezagutu dugu. Luis Mariñas kazetariak La Razon egunkarian esandakoaren arabera, Bar Refaeli modelo israeldarra eta Bartzelonako futbolaria elkarrekin ikusi dituzte. Antza denez, Errege Koparen finalerdia ikusten izan zen Refaeli Nou Camp-en.

Shakirak eta Piquek orain dela pare bat urte ekin zioten amodiozko istorioari. Hasieran baieztatu ez zuten arren, denborak aurrera egin ahala ezin izan zuten ezkutuan mantendu luzaroan.

Orduz gero, Kataluniako futbolaria eta abeslari kolonbiarra beti agertu dira zoriontsu eta maiteminduta. Orain, denborak baino ez digu baieztatu edo ezeztatuko azken esames hori.

Shakira eta Pique, krisi zurrumurruak isilarazi nahian

Atzo berehala zabaldu zen Shakiraren eta Piqueren arteko adar kontuei eta krisiari buruzko zurrumurrua eta, hori errotik moztu nahian, kolonbiarraren prentsa arduradun Rodrigo Beltranek gezurtatu egin zuen guztia: “faltsua da guztia, elkarrekin daude eta oso ondo, gainera”.

Ondoren, Shakirak berak Twitter sare soziala erabili zuen albistea, zeharka bada ere, isilarazteko: “Zorte on Espainiako selekzioari eta nire 3 zenbakiari, @gerardpique ri. Shak”.

Kulebroiaren kapitulu gehiago iritsiko ote zaizkigu?

Shakira ez da futbol-zalea bakarrik, literatur-zalea ere bada!

Shakira futbol-zale amorratu egin zaigu azken aldian, Gerard Piqué futbolari katalanarekin dabilenetik, baina tira, literaturari ere egin dio keinua 34 urteko kantari kolonbiarrak.

Twitter bidez zabaldu du artistak Gabriel García Márquez Nobel saridun idazle kolonbiarrarekin batera ateratako argazkia. Mexikon ateratako argazkia da.

Azken aldian gustuko du sare sozial horretan argazkiak argitaratzea, berriki bere “eguzkiarekin” (izendapen hori eman zion Barçako jokalariari) batera ateratako irudi bat zintzilikatu baitzuen, zaleei bere bikotekide berria aurkezteko.